Mar 16 08
Katamalo Ondarroan
Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak martxoaren 16an (igandea) 20:00etan Ondarroako Kafe Antzokian.
Mar 16 08
Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak martxoaren 16an (igandea) 20:00etan Ondarroako Kafe Antzokian.
Mar 15 08
Castillo Suarezen Mugarri estaliak poema liburuan oinarritutako ikuskizuna eskainiko dute martxoaren 15ean (larunbata) 16:30ean Durangoko Plateruenan. Antolatzailea: Euskal Idazleen Elkartea.
Mar 14 08
Neguko zirkua narrazio liburua argitaratu berritan (Susa, 2005), “pertsonaien portaera irrazionalak interesatzen zaizkit” adierazi zuen Harkaitz Canok. “Irrazionalismoan harramazka eginez sartzen naiz errealitatean. Bakoitzak errealitatea abordatzeko bere angelua aukeratzen du; niretzako atea irrazionalismoa da, eta ez irrealismoa”. Hemeretzi kontakizunez atondutako Neguko zirkua osorik eskaintzen dizugu sarean. “Irudien inpultsoetatik idazten dut; askotan ideia baino lehenago irudia dago… objektu bat, adibidez: eskularrua, aulkia, beroki bat, ogia”.
Mar 13 08
Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak martxoaren 13an (osteguna) 20:30ean Bilboko Kalderapeko kulturgunean.
Mar 12 08
“Pentsatuko dut Lizardik urrezko orri bat eskribitu zuela euskal literaturan, guztirik ederrena, guztirik distiratsuena”, idatzi zuen Gabriel Arestik 1964an Zeruko Argia astekarian.
Gaur 75 urte dira Xabier Lizardi pneumoniak jota hil zela Tolosan, 37 urte bete gabe, 1933ko martxoaren 12an (igandea) arratsaldeko 15:30ean. Biotz-begietan (1932) poesia liburua argitaratu ostean, Maitea poema luzea idatzi gogo zuen; baina ez zuen ontzeko astirik izan.
Zarautzen jaioa 1896ko apirilaren 18an, Tolosara aldatu zen familiarekin 1906an. Legelari ikasketak Madrilen burutu eta Tolosako Perot sare metalikoen fabrikan kudeatzaile lanak egin zituen. (gehiago…)
Mar 11 08
Charles De Costerren Ulenspiegelen elezaharra nobela (Koldo Izagirrek euskaratua) aurkeztuko dute martxoaren 11n (asteartea) 10:30ean Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan. Argitaldaria: Alberdania-Elkar.
Mar 07 08
1985eko irailean kaleratu zuen Felipe Juaristik Denbora, Nostalgia, bere lehen liburua, bere lehen poema liburua. Eta indartsu plazaratu zen, bai horixe. Baroja bildumaren lehen poemarioa ere izan zena irudi eta ideia sakonez hornitua zetorren, poesia uneka trinko baina era berean eder bat agertuz. Nia, erreferentzia klasikoak, iragana, hirien presentzia etengabea… osorik eskaintzen dizugu Felipe Juaristiren Denbora, Nostalgia.
Mar 06 08
Jon Martinek Ero narrazio liburua aurkeztuko du martxoaren 6an (osteguna) 19:00etan Beasaingo Igartzako burdinolan. Argitaldaria: Elkar.
Mar 06 08
Martxoaren 6an 75 urte beteko zituzkeen Mikel Zaratek. Idazlea, euskaltzale bizkorra, eragilea, hala hizkuntzalaritzan nola batez ere literaturan azpimarragarria da lezamarrak egin zuen lana. Haurgintza minetan eleberri erreferentziala 1973an plazaratu zuenetik, obraz obra bere idazletza sendotzen joan zen, poesian eta narrazioan, eta baita saikera alorrean ere. Duela lau urte, bere heriotzaren 25. urteurrena zela-eta, Lezamako udalaren eta Zorrizketa kultur elkartearen ekimenez, Mikel Zarateren lan guztiak jarri genituen on-line, osorik. Hauxe duzu Mikel Zarateren gunea.
Mar 05 08
Jon Martinek Ero narrazio liburua aurkeztuko du martxoaren 5ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar liburu-dendan. Argitaldaria: Elkar.
Ots 29 08
Urte bi dira Leire Bilbaok lehen poema liburua argitaratu zuela, Ezkatak (2007ko Euskadi Sarietan finalista). Lau ataletan atondua, 54 poema ekarri zituen sotil eta biluz, eta orain denak eskaintzen dizkizugu sarean, horietatik zortzi idazlearen ahotsez entzuteko moduan.
Ots 28 08
Otsailaren azken egunean, duela ia 500 urte, jaio zen Michel Eyquem de Montaigne (1533-02-28), Dordoinako Saint-Michel de Montaignen, aitonak erositako gazteluan. Aita, Pierre Eyquem, Bordeleko alkatea zen, eta goi mailako familia izanik, ikasketak eta formazio humanista sendoa jaso zituen Michel de Montaignek. Hizkuntza klasikoak eta legeak ikasi zituen, eta hainbat urtez epaile jardun. Etienne de la Boetieren lagun-mina, honen heriotzak asko atsekabetu zuen, eta bere barneranzko bizimodura bultzatu. Garai hartan, gainera, erlijio gerrek astindua zuten Frantzia, eta hain zuzen ere 1572an, San Bartolome gau odoltsua jazo zen urtean, ekin zion bere obra nagusiena dena eta pentsamenduaren historian goi mailako tokia eman diona idazteari: Essais ospetsua. Handik aurrera bere lanari lotu zitzaion, baina jardun publikoa utzi gabe —katolikoa izanagatik ere, Enrike IV.a Nafarroakoaren aholkulari jardun zuen, Bordeleko alkatetzarako aukeratu zuten; Europan bidaiatu zen; katoliko eta protestanteen artean bitartekari lanak egin zituen…—. Bizitzako azken urteetan Essais lana ondu zuen, eta 1592an hil zen, 59 urte zituela, Montaigneko bere gazteluan.
Essais Eduardo Gil Berak euskaratua du, Entseiuak, eta Pentsamenduaren Klasikoak bilduman plazaratua hiru liburukitan (1992, 93 eta 94an), Klasikoak bildumaren webgunean topa daiteke obra osorik, testu eta pdf formatuetan.
Ots 26 08
Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria hizpide hartuko dute otsailaren 26an (asteartea) 18:30ean Arrasateko KulturAten Iban Zalduak gidaturik.
Ots 22 08
Unamuno ta Abendats saiakera 1958. urtean argitaratu zen Darracq inprimategian. “Euskaldun baten bila natorkizu beraz Unamunogana. Galdera honekintxe natorkio beste gabe: ea ba nondik eta nolako euskotarra zaitugun” azaldu zuen Salbatore Mitxelenak liburuaren hitzaurrean. “Bere gizatasun eta euskotasun ondo ekurugaitz horren gorabehera bapo ugariak bilatzen, galbahetzen eta, zuzen denean, goresten ariko natzaizu. (…) Unamuno, euskararen etsai gogorrena dugularik ere, Euskal Animaren abogadu gogor ere badelako, zenbait euzkeltzalek hori ezin irentsi arren”. (gehiago…)
Ots 21 08
Koldo Izagirrek Greenwichekoa ez da meridiano bakarra hitzaldia eskainiko du otsailaren 21ean (osteguna) 19:30etan Gasteizko Artiumeko areto nagusian. Antolatzailea: Hala Bedi irratia (Orekan deskorekan).