Urr 15 09
Londres kartoizkoa da Larrabetzun
Unai Elorriagak Londres kartoizkoa da nobela aurkeztuko du urriaren 15ean (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Literaturaz Berbetan irakurleen bilgunean (Anguleri kultur etxea).
Urr 15 09
Unai Elorriagak Londres kartoizkoa da nobela aurkeztuko du urriaren 15ean (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Literaturaz Berbetan irakurleen bilgunean (Anguleri kultur etxea).
Urr 15 09
Ariel Dorfman-en Herioa eta Dontzeila antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute Ramon Agirrek, Itziar Ituñok eta Asier Sotak urriaren 15ean (osteguna) 19:30ean Donostiako Dokan. Testuaren euskaratzailea: Fito Rodriguez.
Urr 15 09
Literaturaren bideak etorkizunean mahai-inguruan parte hartuko dute Katixa Agirre, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta idazleek urriaren 15ean (osteguna) 19:00etan Gasteizko Elkar aretoan. Moderatzailea: Ibon Egaña. Antolatzailea: 111 Akademia.
Urr 15 09
Hedoi Etxartek eta Alain M. Urrutiak Ihes ederra irudizko eleberria aurkeztuko dute urriaren 15ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Bukowski tabernan.
Urr 15 09
Jonathan Swiftek Lemuel Gulliver goitizenez argitaratu zuen Gulliver-en bidaiak nobela satirikoa 1726ko urriaren 26an, Travels into Several Remote Nations of the World izenburuarekin. Gulliver sendagileak, gero itsasontzi kapitain bilakatuko zenak, lau bidaia kontatzen ditu: Lilliputera aurrena (1699-1702), Brobdingnagera bigarrena (1702-1706), hirugarrena Laputara (1706-1710), azkenik Houyhnhnmera (1710-1715). Literatura Unibertsala bildumako lehen zenbakia izan zen Gulliver-en bidaiak (Ibaizabal, 1990eko abendua), Iñaki Mendigurenek itzulia. Inoizko eleberririk ezagunenetakoa da, zinemara sarritan eramana: Georges Melies, Aleksandr Ptuxko, Dave Fleischer, Jack Sher, Hanna-Barbera, Peter R. Hunt… eta datorren urtean estreinatuko dute Rob Lettermanek errodatutako berria. Nobela honi erreferentzia egiten dioten bi poema liburu badira gure literaturan: Joseba Sarrionandiaren Hnuy illa nyha majah Yahoo (adiozko “Zaindu zeure burua, yahoo jator hori” esan nahi duena euskaraz) eta Xabi Bordak oraintxe plazaratua bestea: Gulliverren lokarriak
Urr 14 09
Karlos Linazasorok Urperatze handia eta Alberto Ladron Aranak Ahaztuen mendekua eleberriak aurkeztuko dituzte urriaren 14an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.
Urr 12 09
Larrabetzun sortu zen Literatura Eskola 2004ko urrian, eta aurten seigarrenez egingo diren ekitaldien egitaraua iragarri dute. Joseba Sarrionandiaren saiakera eta narratiba, Piarres Larzabalen teatroa, Jose Saramagoren nobela, Jose Luis Otamendiren poesia eta Allande Oihenart aztertuko dituzte, besteak beste. Urriaren 24an (larunbata) abiatuko da Literatura Eskola, eta hilero bigarren larunbatez lau orduko saioak egingo dituzte Iñigo Aranbarrik (Larrabetzun), Ixabel Etxeberriak (Baionan), Harkaitz Canok (Donostian), Patxi Zubizarretak (Gasteizen), Imanol eta Jon Ubeda anaiek (Bilbon), Xabier Mendigurenek (Durangon), Itxaro Bordak (Oreretan) eta Jon Alonsok (Iruñean).
Urr 09 09
Unai Elorriagak Londres kartoizkoa da eleberria aurkeztuko du urriaren 9an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.
Urr 08 09
Poemak denboraren gainean errezitaldia egingo dute Leire Bilbaok, Igor Estankonak eta Edu Zelaietak urriaren 8an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle Klubean (Hikaateneoan).
Urr 08 09
Bernardo Atxagak Paradisua, katuak eta abar errezitaldia egingo du urriaren 8an (osteguna) 19:00etan Donostiako Kursaalen. Musika: Juan Carlos Perez. Antolatzailea: Euskaltzaindia.
Urr 08 09
Literaturaren bideak etorkizunean mahai-inguruan parte hartuko dute Gotzon Barandiaran, Irati Jimenez eta Goizalde Landabaso idazleek urriaren 8an (osteguna) 19:00etan Bilboko Elkar aretoan. Moderatzailea: Patxi Gaztelumendi. Antolatzailea: 111 Akademia.
Urr 08 09
Oier Guillanek Eskuen sustraiak poema liburu berria aurkeztuko du urriarren 8an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.
Urr 06 09
Esanen aduanan testu-irakurketa egingo dute Yolanda Arrietak, Leire Bilbaok eta Miren Agur Meabek urriaren 6an (asteartea) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.
Urr 06 09
Ate hautsiak izenburua zeukan Oier Guillanen lehen poema liburuak, Eskuen sustraiak dauka berriak, oraintxe Susak argitaratua; urriaren 8an Donostian aurkeztu aurretik osorik eskaintzen dizugu sarean. Poema luze banarekin abiatzen eta amaitzen da liburua: “Paperezko baratzea” eta “Golde lurra”; enborrean sei atal zabal, ereite ziklo baten elementuak gogorarazten dituztenak: ildoak, hazia, gorotza, eskuak, denbora, lore inperfektuak. Eskuen sustraiak poemarioan oinarriturik, aurreneko errezitaldia Oreretako Mikelazulo elkartean egingo du urriaren 25ean (igandea) 19:30ean; ahotsak: Asier Sarasola eta Oier Guillan, musika: Ander Fernandez, pintura: Idoia Beratarbide.
Urr 05 09
Bilboko Poesia Astearen 10. edizioa egingo da Bidebarrieta liburutegian. Gabriel Arestiren literaturgintzan mugarritzat jo daitekeen urtea izan zen 1959a, duela 50 urtekoa, Bizkaitarra poema sorta argitaratzen hasi baitzen, eta orduantxe idatzi zuen Maldan behera ere. Aresti gogoan, berrogeita hamar idazlek parte hartuko dute urriaren 14an (asteazkena) 19:30ean egingo den ekitaldian, Edorta Jimenezen hitzaldi-sarrareren ondotik.