Ots 18 12

Idurre Alonsoren hitzaldia Gasteizen

Idurre Alonsok “Literatura eskolan” hitzaldia egingo du otsailaren 18an (larunbata) 10:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Ots 17 12

Egarri egunak portualdean Ean

Koldo Izagirreren Egarri egunak portualdean nobelaz ariko dira otsailaren 17an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.

Ots 16 12

Gezurra odoletan Larrabetzun

Asel Luzarragaren Gezurra odoletan nobelaz jardungo dute otsailaren 16an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Ots 16 12

Fikzioaren izterrak Bermeon

Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz ariko dira otsailaren 16an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Ots 15 12

Itsaso kontra bat Donostian

Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat eta Tere Irastortzaren Eta orain badakit poema liburuetan oinarritutako errezitaldia izango da otsailaren 15ean (asteazkena) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.

Ots 15 12

Bulkada Iurretan

Jon Benitoren Bulkada poema liburuaz mintzatuko dira otsailaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Ots 15 12

Pariserako autopistan

Buxadura itzela Parisera bidean igande arratsaldez. Abiada geldoan ipini behar autoa, gero gelditu, alde bakoitzean sei kotxe ilara, eta berriro martxan jarri orduko berehala gelditu. Eguzki galdatan denak, hainbat kilometrotan. Inork ez du zalantzarik, istripu larriren bat gertatu da han inguruan. Eta itxuraz, oso luze joko du arazoak. Julio Cortazarren ipuin ezagunenetako bat duzu Hegoaldeko autopista, Todos los fuegos el fuego (1966) liburuko lehendabizikoa, Gerardo Markuletak 1994an itzulia Erein argitaletxeko Milabidai bildumarako. Bideo honetan kontakizunari buruzko xehetasun labur batzuk entzun ditzakezu Julio Cortazar beraren ahotik.

Ots 14 12

Scanner Donostian

Leire Bilbaok Scanner poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du otsailaren 14an (asteartea) 19.30ean Donostiako Koldo Mitxelenan. Musika: Domentx Uzin.

Ots 14 12

Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu Iruñean

Sergi Pamiesen Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu liburuaz solasean jardungo dute otsailaren 14an (asteartea) 18:00etan Iruñeko Civicanen. Gidatzailea: Angel Erro.

Ots 14 12

Zentauro-hankak, Jon Gerediaga

Jon Gerediagak Zentauro-hankak poema liburua aurkeztuko du otsailaren 14an (asteartea) 12:00etan Bilboko Elkar aretoan. Argitaldaria: Pamiela.

Ots 14 12

Txillardegiren irakurraldi bat

Igande honetan, otsailak 19, bestelako omenaldia jasoko du Txillardergi idazle zendu berriak. Hemeretzi idazlek antiguatarraren testuak irakurriko dituzte, Donostiako Victoria Eugenia Klubean, goizeko 12:00etan. Hona Bakarrik nago Zerubiden goiburuko ekitaldian parte hartuko dutenen zerrenda: Ana Urkiza, Harkaitz Cano, Joxe Austin Arrieta, Ramon Agirre, Ibon Sarasola, Jokin Ansorena, Patri Urkizu, Beñat Sarasola, Koldo Izagirre, Arantxa Urretabizkaia, Rafa Egiguren, Fito Rodriguez, Joan Mari Irigoien, Juan Luis Zabala, Ramon Saizarbitoria, Hibai Iztueta, Dorleta Urretabizkaia, Iban Zaldua eta Mariasun Landa.

Ots 13 12

Greta Igorren

Jasone Osororen Greta nobela izango dute hizpide otsailaren 13an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.

Ots 09 12

Agirre zaharraren kartzelaldi berriak Markinan

Koldo Izagirreren Agirre zaharraren kartzelaldi berriak nobelaz solas egin dute otsailaren 9an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Ots 08 12

Zu zara orain txoria Donostian

Mikel Etxaburuk Zu zara orain txoria errezitaldia egingo du otsailaren 8an (asteazkena) 19:30ean Donostiako San Telmon.

Ots 08 12

Galerna Basaurin

Iratxe Esnaolaren Galerna nobela aztertuko dute otsailaren 8an (asteazkena) 19:00etan Basauriko Euskarabilan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak