Ots 08 13
Zorion handiegia Iruñean
Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburuaz mintzatuko dira otsailaren 8an (ostirala) 20:00etan Iruñeko La Hormiga Atomican.
Ots 08 13
Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburuaz mintzatuko dira otsailaren 8an (ostirala) 20:00etan Iruñeko La Hormiga Atomican.
Ots 07 13
Arrate Egañaren Paradisua ipuin liburuaz mintzatuko dira otsailaren 7an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
Ots 07 13
Itxaro Bordak 1984an plazaratu zuen bere lehen liburua, eta poema bilduma harexekin abiatu zuen Maiatz elkarteak argitaletxea, 1982an aldizkaria sortu eta bi urte eta erdi geroago. Bizitza nola badoan osorik eskaintzen dizugu sarean, hitzaurrean Itxarok idatzitako lerroak gogoratuz: “Hogei eta bost urte konplitzearekin, ohartu naiz zahar aire gaizto bat hartu nuela. (…) Hamarkada luze honetan poema ergel batzuk izan ditut nire biziko urrats bakoitzaren lekuko. Batzuk, zorionez, suaz erre nituen ekain eguzkitsu desesperatu batean, besteak hor ditut mila liburu eta paperen artean galduak. (…) Zuentzat zenbait poema hautatu ditut”.
Ots 06 13
Jane Tellerren Ezer ez nobelari buruz berba egingo dute otsailaren 6an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.
Ots 06 13
Ez obeditu inori nobela argitaratu zuen Mikel Peruarenak 2009an, Angiolillo anarkistak Arrasaten Canovas del Castillo agintari espainiarra hil zuen sasoian girotua, Erreginak udako oporrak Donostian egiten zituen garaian, XIX. mendeko azken urteetan. Nobela haren bizkarrezurra eta adarrak eraikitzeko baliatutako gaiak sarean ipintzen ari da orain Peruarena Liburu berdea gunean. Nobelan sartu ezin izan zuten gaiak, edo nobelan iradoki soilik egiten direnak, eta baita ere nobelaren arrazoiketa, argudio eta trama batzuk azaltzen dituztenak.
Ots 05 13
Hedoi Etxartek Sinplistak poema liburua aurkeztuko du otsailaren 5ean (asteartea) 19:30ean Bilboko Barrenkaleko Modesto tabernan.
Urt 31 13
Charlotte Perkins-Gilmanen Hormako paper horia kontakizunaren irakurraldia egingo du Ana Moralesek otsailaren 31n (osteguna) 20:30ean Bilboko Anti liburu-dendan.
Urt 31 13
Jon Miranderi eskainitako ekitaldi zabala izango da urtarrilaren 31n (osteguna) 20:30ean Baionako Hor Konpon elkartean. Hizlari izango dira: Lucien Etxezaharreta, Ander Iturrioz eta Itxaro Borda. Musika: Pantxi Bidart eta Mirentxu Lazkano.
Urt 31 13
Itxaso Martinen Ni, Vera nobela aztertuko dute urtarrilaren 31n (osteguna) 19:30ean Intxaurrondoko kultur etxean.
Urt 31 13
Harkaitz Zubiriren Etxekalte nobelaz jardungo dute urtarrilaren 31n (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.
Urt 31 13
Harkaitz Canorekin Twist nobelaz jardungo dute urtarrilaren 31n (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Urt 30 13
Lizardi, Lauaxeta eta Leteren poemez errezitaldia egingo dute Anjel Lertxundik eta Antton Valverdek urtarrilaren 30ean (asteazkena) 19:00etan Donostiako San Telmo Museoan.
Urt 30 13
2011ko azaroaren 2an abiatu zuen Susa argitaletxeak ebook salmentarako plataforma. Baziren merkatuan eta inguruan eredu zenbait, baina Susak berea landu eta asmatu zuen: DRM giltzarraporik gabekoa eta 3 euro (+BEZ) ale bakoitzaren salneurria, 2 euro idazlearentzat eta 1 argitaletxearentzat.
(gehiago…)
Urt 29 13
Patxi Zubizarretaren Joan nobelaz solas egingo dute urtarrilaren 29an (asteartea) 17:00etan Ziortza-Bolibarko udaletxean.
Urt 28 13
Antzerki idazlea eta zuzendaria izan zen Imanol Elias (1936-2013), baita ere historia zalea. Antxieta taldea sortu zuen, eta ondoren Azpeitiko Antzerki Topaketak. Obra askoren egilea zen Elias, hogei inguru, Loiolako Herri Irratirako egindako pieza laburrez gainera. Bi obra dituzu sarean: Zirt edo zart (komedia), 1986an Egan aldizkarian argitaratua; eta Bi ahoko ezpata (Arturo Kanpionen legenda batean oinarritutako drama), 1985ean Antzertin argitaratua.