Bizitza nola badoan
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 1, 1984ko agorrila

 

trixte naiz nere bertsuekin

nahiago nuke sekula gehiago

beste bat ez egin.

(1974)

 

 

 

        Hogoi eta bost urte konplitzearekin, ohartu naiz zahar aire gaizto bat hartu nuela. Mirailan, nere kasko beltzeko lehen bilo xuria ikusi dut; miraila ez da ordea, miraila hauskor bat baizik. Baina ez du barkatzen...

        Hamarkada luze hontan, poema ergel batzu izan ditut nere biziko urrats bakoitzaren lekuko. Batzu, zorionez, suaz erre nituen ekain eguzkitsu desesperatu batean, besteak hor ditut mila liburu eta paperren artean galduak. Bai, galduak. Denborak, gaztaroko zintzotasuna ebatsi badaut ere, orainokoan ni baitan zerbait hats bizidun gelditzen dela pentsatuz, zuentzat zenbait poema hautatu ditut.

 

 

Bizitza nola badoan
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 1, 1984ko agorrila