Api 22 15

Hori da umorea, maisu Iurretan

Mo Yanen Hori da umorea, maisu liburua aztertuko dute apirilaren 22an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Api 22 15

Burdin hariak zainetan Gasteizen

Markel Ormazabal eta Oier Gonzalezek Burdin hariak zainetan errezitaldia eskainiko dute apirilaren 22an (asteazkena) 19:00etan Gasteizko gaztetxean.

Api 22 15

Gerra txikia Arrasaten

Lander Garroren Gerra txikia nobelari buruz ariko dira apirilaren 22an (asteazkena) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.

Api 22 15

Gizon gogorraren sekretua, Martin eta Xabier Etxeberria

Martin eta Xabier Etxeberriak Gizon gogorraren sekretua nobela aurkeztuko dute apirilaren 22an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Elkar.

Api 21 15

Nevadako egunak Oiartzunen

Bernardo Atxagaren Nevadako egunak liburuaz jardungo dute apirilaren 21ean (asteartea) 20:00etan Oiartzungo liburutegian.

Api 21 15

Iazko hezurrak Las Karrerasen

Unai Elorriagarekin Iazko hezurrak nobelari buruz jardungo dute apirilaren 21ean (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalde kultur aretoan.

Api 21 15

Pasio hutsa Lasarten

Annie Ernauxen Pasio hutsa liburuaz mintzatuko dira apirilaren 21ean (asteartea) 19:00etan Lasarteko Villa Mirentxun.

Api 21 15

Colloni auzia, Ferdinand von Schirach

Ferdinand von Schirachen Colloni auzia nobela aurkeztuko du Anton Garikanok apirilaren 21ean (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Api 21 15

Arrue, baina Frantziska Inazia

Ehun eta hogeita bost urte betetzen dira aurten Gregorio Arrue itzultzaile ugaria hil zela. Baina urteurren honen aitzakian haren alaba gazteenaren akordua ekarri nahi izan dugu oraingoan: Frantziska Inazia Arrue Leunda, 1849an jaioa Zarautzen. Eskaintzen dizuegun Euskaldunen Bikaintasuna elezaharrarekin Donostiako Lore Jokoetan “aipamen onragarria” izan zuen 1886an. Lehen saria ere jaso omen zezakeen, baina epaileek astunki zigortu zuten Frantziska Inaziaren irudimena eta irakurria moldatzeko askatasuna: “azaltzen dituen gertaerak ez dira kondairatiak, ez ere egirudiak. Batzarreak ez dio ematen bestela emango zion gailaldi goientsuagoa”. Ezin izan dugu jatorrizkoaren arrastoa bildu. Besterik itzuli edo sortu zuen ere ez dakigu. Epaimahaiko jaun gizon jakintsuen hitzek, hain segur, ez zuten izugarri animatuko.

Api 20 15

Inon ez, inoiz ez Igorren

Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez ipuin liburuaz berba egingo dute apirilaren 20an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Api 18 15

Bitsa eskuetan Lekeition

Miren Agur Meaberekin Bitsa eskuetan poema liburuaz ariko dira apirilaren 18an (larunbata) 16:00etan Lekeition.

Api 17 15

Biribilgune Iruñean

Katixa Dolhareren Biribilgune nobelaz jardungo dute apirilaren 17an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Api 17 15

Su zelaiak Ean

Mikel Peruarenaren Su zelaiak nobelaz berba egingo dute apirilaren 17an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo liburutegian.

Api 17 15

Jururu, Jose Enrike Urrutia

Jose Enrike Urrutia Capeauk Jururu ipuin liburua aurkeztuko du apirilaren 17an (ostirala) 11:00etan izango Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Pamiela.

Api 16 15

Errezitaldia Algortan

Markel Ormazabal eta Oier Gonzalezek  Burdin hariak eta plastikozko goilareak errezitaldia apirilaren 16an (osteguna) 19:30etan Algortako Eztabaida gunean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak