Uzt
01
16
Nagusiki zu bati mintzo zaizkion poemak dira Sonia Gonzalezen Sagarroiak poema-liburukoak (Euskaltzaindia/BBK, 2002); zu-ri egindakoak baina ni da protagonista. Bere baitatik idatziak, euskal poesiak dagoeneko ondo irabazitako lurraldetik idatziak dira, sentimenduetatik bezala sentsazioetatik, naturaltasunez, harremanez gain ingurura ere salto eginez intimismo gehiegizko batera mugatu gabe. Hiru urteko jauziaren ondoren, poeta sozialagoa da Gonzalez Poema amniotikoak (Kutxa, 2005) liburuan, batez ere politikoagoa, hitzaren zentzurik greziarrenean. Poetak bere baitatik kanpora eraman du begirada, gizarteari erreparatuz, gizarteko eremu pribatu zein publikoenei. Poemario honetako azken atalean itzultzen da bere baitara eta harremanetara (maitasunera, desamodiora, sexura), baina zukako hizkera utzita, erlazioa ni eta besteak bikotean eraikita. Irakurgai jarri ditugu bi liburuok.
Eka
30
16
Scott Fitzgeralden Plazeraren gau ilunekoak aztertuko dute ekainaren 30ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Eka
28
16
Xabier Montoiaren Hondamendia ipuin liburuaz jardungo dute ekainaren 28an (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalden,
Eka
28
16
Joxe Austin Arrietak Estalien gradora poema liburua aurkeztuko du ekainaren 28an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.
Eka
24
16
Clarice Lispectorren Zorion klandestinoa aztertuko dute ekainaren 24an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakraken.
Eka
23
16
Don DeLilloren Zero K nobela aurkeztuko du Aritz Gorrotxategik ekainaren 23an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan. Argitaletxea: Meettok.
Eka
23
16
Baratze edo baso baten aberastasuna eskaintzen digu Eduardo Gil Beraren poemarioak, Irun Hiria saria jaso eta 1989an argitaratutako Hortus botanicus honek. Kultura klasikoak presentzia dauka, baina ez da erudizio erakustaldi bat, poemen baitan egoki txertatua da, eta disonantziarik gabe bat egiten du egilearen hizkera propioarekin, berau ere benetan aberatsa. Neurri desberdineko poemak dira, errima inoizka baino eskaintzen ez dutenak, itxura grafikoa ere zainduz hainbatetan, garai hartan zabalduxe zen joera batean. Etxeko bazterretatik mundu osoko toki izenetara, liburua autorearen geografian mugitzen da, azken batean. Hemen eskaintzen dizuegu osorik.
Eka
22
16
Iñigo Aranbarrirekin Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna liburuaz berba egingo dute ekainaren 22an (asteazkena) 19:00etan Larrabetzuko Angulerin.
Eka
22
16
David Vannen Sukkwan irla aztertuko dute ekainaren 22an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.
Eka
21
16
Jose Antonio Loidiren Hamabost egun Urgainen nobelaz ariko dira ekainaren 21ean (asteartea) 19:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.
Eka
21
16
Amaiur Blascok Egunsentia poema liburua aurkeztuko du ekainaren 21ean (asteartea) 18:00etan Bilboko Louise Michel liburu-dendan.
Eka
17
16
Harkaitz Canoren Neguko zirkua ipuin liburuaz ariko dira ekainaren 17an (ostirala) 19:45ean Trintxerpen, liburutegian.
Eka
17
16
Pako Aristiren Arrotz eta eder poema liburuaz ariko dira ekainaren 17an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondoko liburutegian.

Eka
17
16
“Zuen baimenarekin / nahiago dut bizirik jarraitzea” idatzia zuen; baina ez zioten baimenik eman. Gaur 40 urte, 1976ko ekainaren 17an, Argentinako Armadak tiroz eta buruan kulataz jota hil zuten Francisco Paco Urondo poeta. Alaba txikienak amarekin ihes egitea lortu zuen, Urondok ez. Ekintzaile montoneroa zen eta, beste askok legez, errepresioaren gordina jasan zuen —bera hiltzeaz gain, alaba zaharrena eta suhia desagerrarazi zituzten—. Lehenago egona zen espetxean, jardun politikoa landutakoa baitzen Urondo, kultura alorrean ardurak izandakoa. Baina oroz gain idazlea. Argentinako poesigintzaren berritzaileetako bat, kazetaritza, antzerkia eta poesia landu zituen, 46 urte zituela hil zuten arte. Jose Luis Otamendik ekarri dizkio euskarari Paco Urondoren zortzi poema, guztion gozagarri.
Eka
16
16
Juan Luis Zabalaren Txistu eta biok nobelari buruz jardungo dute ekainaren 16an (osteguna) 19:30ean Zarauzko garoa liburu-dendan.