HELENAREN ERRABIA BELTZA
Badu lo sobera egin duenaren errabia,
artangoraka,
xingolez eta lorez ihaurri,
aldean bertze egiten ditu
Ilion aldeko
zelai, akiezin, mutu, espantagarriak,
eta hilotzez beterik diren gerizpeak.
Bizi legea baita
emagatik hiltzen direnek
hura enfadatzen eta gogaitatzen dutela,
eta, hala, Moiraren borondateak,
bekokia iluntzen dio
ez baitaki zer nahi duen
oroit:
beti heldu den
ema mendeku gaua.