Abe
20
16
Etxe oneko semea izanik, Leopold Sedar Senghorrek bide luzea egin ahal izan zuen ikasketetan, Afrikan aurrena, Europan gero. Parisen Revue du monde noir aldizkariko intelektualen ezagutza egin zuen, eta luze gabe sortu zuen L’Etudiant noir, afrikarrak zein antilarrak batzen zituena, Birago Diop eta Aime Cesaire besteak beste. Leo Frobenius etnologo alemanaren lanak irakurriz, afrikartasunaren ikuspegi liriko bat deskubritu zuten. Huraxe izango zen “negritude” kontzeptuaren oinarria, negrotasunaren abiapuntua. Presondegia pairatu zuen II. Mundu Gerlan. Itsasoaz Haraindiko Frantziaren Administrazio Eskolan hartu zuten irakasle 1945ean, eta han hasi zuen karrera politikoa: Senegal eskualdeko diputatua 1959 arte, eta Senegalgo Errepublikako lehendakaria 1960tik 1980ra. Bitarte honetan garrantzi bereziko poetika bat eraiki zuen, negrotasunaren erreferentzia nagusietakoa. Frankofoniaren eta mestizaiaren ideologoa, Senghorrek funtsezko lekua hartzen du mundu beltza zeharkatzen duten estrategia desberdinetan. Indar kontrajarrion argigarri eskaintzen dizkizuegu Leopold Sedar Senghor afrikarren ikuspegitik eta Leopold Sedar Senghor europarren ikuspegitik izendatu ditugun artikuluak.
Abe
19
16
David Foster Wallacen Sekula gehiago egingo ez dudan ustez gauza dibertigarri bat aztertuko dute abenduaren 19an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.
Abe
16
16
Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko aztertuko dute abenduaren 16an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Katakraken.
Abe
16
16
Naomi Wooden Mrs. Hemingway aztertuko dute abenduaren 16an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Abe
16
16
Kirmen Uribek Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaren irakurraldia egingo du abenduaren 16an (ostirala) 18:30ean Baionako Elkar dendan.

Abe
16
16
Abenduaren 21ean izanen denez Giovanni Boccaccio italiarraren heriotzaren urteurrena, aproposa iruditu zaigu Dekamerona idatzi zuenari (eta han euskaldunak 70 eta 83 eta 89. ipuinetan aipatu zituenari) gorazarre egitea, sarean eskainiz Gabriel Arestik egindako itzulpena: Boccaccioren Dekamerone tipi bat, 1979an argitaratua. Joseba Sarrionandiak Anaitasuna aldizkarian liburu honi buruz jardun zuen 1980an, artikulu bat urtarrilean eta beste bat otsailean: “Ehun kontuk osotzen dute Dekameronea, guztiak tematika mugatu baten inguruan: fortuna, amodioa eta zuhurtziari buruz. Gabriel Arestik hautapen bat egin zuen itzulpenerako, 15 ipuin aukeraturik; erran behar da arras egokia dela hautapena. Amodioari buruzkoak dira gehienak eta egitura miresgarriz osatuak batzuk. Deabrua infernuan nola sar deritzana esate baterako antologikoa da, eta baita ere Purgatorioko anima benedikatu bat. Atsegina da itzulpena, lapurtera klasikoaren kultismo eta xarma dario ipuin guztietan zehar, baina ez du kultismo honek edertasuna deuseztatzen, aitzitik, zentzu berri bat eta irakurketa berri bat posibilitatzen baitu”. Bestalde, 1965ean Egan aldizkarian, Dekameroneko Hiru eraztunak ipuina euskaratu zuen Bingen Ametzagak, hau ere sarean irakurtzen ahal duzuna.
Abe
15
16
Patxi Zubizarretak Laranja bat zaborretan liburuaren irakurraldia egingo du abenduaren 15ean (osteguna) 19:30ean Iruñean, Iturramako Civivoxen.
Abe
15
16
Juan Kruz Igerabideren Hauts bihurtu zineten nobelaz ariko dira abenduaren 15ean (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.
Abe
15
16
Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen liburuaz jardungo dute abenduaren 15ean (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Abe
15
16
Unai Elorriagaren Iazko hezurrak nobelaz jardungo dute abenduaren 15ean (osteguna) 19:00etan Etxarri Aranazko liburutegian.
Abe
15
16
Gerraosteko euskal literaturaz solas egingo dute abenduaren 15ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Abe
15
16
Harkaitz Canoren Beti oporretan ipuin liburuaz mintzatuko dira abenduaren 15ean (osteguna) 19:00etan Iturengo kultur etxean.

Abe
15
16
Oier Guillanen Mr. Señora antzerki liburuaz berba egingo dute abenduaren 15ean (osteguna) 19:00etan Sopelako kultur etxean.
Abe
14
16
Pako Suduperekin Txillardegiren borroka abertzalea saiakeraz jardungo dute abenduaren 14an (asteazkena) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldikon.
Abe
14
16
Maider Agirrerekin Bihotzero nobelaz ariko dira abenduaren 14an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.