Api 20 17

Ospa, Juan Luis Zabala

Juan Luis Zabalak Ospa ipuin liburu berria aurkeztuko du apirilaren 20an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Argitaletxea Susa.

Api 19 17

Ahardikeriak Leioan

Marie Darrieussecqen Ahardikeriak aztertuko dute apirilaren 19an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.

Api 19 17

Huliganaren itzulera, Norman Manea

Norman Manearen Huliganaren itzulera nobela aurkeztuko du Koro Navarrok apirilaren 19an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Liburutegi Nagusiko sotoan. Bilduma: Literatura Unibertsala.

Api 19 17

Juan Luis Zabalaren 23 ipuin berri

Ospa, azken ipuinak eman dio izenburua Juan Luis Zabalaren liburu berriari. Apirilaren 20an Susa argitaletxearen eskutik aurkeztu aurretik sarean eskaintzen dizugu osorik. Wim Wenders zinegileak telefonoz deitu dio; Bob Dylanen kantu bat entzutean hunkitu egin da; Mikel Laboa hil dela jakin du autobuseko irratiaren bidez; Eduardo Txillidaren eskultura famatua rotaflexarekin apurtzea erabaki du… kontakizun hauetako pertsonaiaren bat ezagutuko duzu ziur aski. Ez dago narrazio guztiak batzen dituen gai bakarra, nahiz eta denen artean baden ahaidetasuna: ezinegonak iheserako gogoa edo premia pizten du pertsonaia gehienengan, baina ihesa batzuetan ezinezkoa da, ezustekoen iturri ere bai inoiz.

Api 18 17

Barkamena, kondena, tortura Lasarten

Joxe Azurmendiren Barkamena, kondena, tortura saiakeraz hitz egingo dute apirilaren 18an (asteartea) 18:30ean Lasarteko Ttakunenean.

Api 18 17

Literaldia 2017 Bartzelonan

Euskal literaturari buruzko jardunaldiak egingo dituzte aurten ere Bartzelonan: Literaldia. Egitarau zabala du, besteak beste: apirilaren 19an Bernardo Atxagaren eta Jabier Muguruzaren errezitaldia, apirilaren 25ean Eider Rodriguezekin solasean, maiatzaren 12an Miren Agur Meaberen errezitaldia, maiatzaren 15ean Jon Elordiren hitzaldia, maiatzaren 22an Aritz Galarragaren hitzaldia, maiatzaren 23an Kirmen Uriberekin solasean.

Api 17 17

Mahai-ingurua Saran

Maddi Zubeldia, Mikel Iribarren eta Mixel Mendiburu mahai-inguruan solastatuko dira apirilaren 17an (astelehena) 14:30ean Saran, Idazleen Biltzarrean.

Api 17 17

Minaberriri eta Xarritoni omenaldia Saran

Marijane Minaberri eta Piarres Xarriton omenduko dituzte apirilaren 17an (astelehena) 12:00etan Saran, Idazleen Biltzarrean.

Api 17 17

Piarres Larzabalen antzerkigintza, Ixabel Etxeberria

Ixabel Etxeberriak Piarres Larzabalen antzerkigintza (1950-1972) saiakera aurkeztuko du apirilaren 17an (astelehena) 10:45ean Saran, Idazleen Biltzarrean.

Api 17 17

Paco Soutoren oroimenez

Poeta izan zen, eta antzerkigile, eta zinegotzi Malpicako Udalean, kultura suspertzaile beti… Ez zen geldirik egotekoa Paco Souto. Performanceak egiten zituen, konformismoan etsitzen ez zuen langilea zen. Irratsaio bat ere bazuen literaturaz Radio Roncudon, Costa da Morteko irrati libre bakarrean. “Deskolokatzen nauen literatura behar dut”, zioen. Azken urteetan Galizian ezagutu diren egitasmo berritzaileenen hastapenetan egon zen, Edicións do Dragón (eskuz idatzitako testu fotokopiatuak paper berziklatuan) eta Letras de Cal (kooperatiba autogestionatu bat, batez ere poeta gazteen lehenbiziko obrak argitaratzea zuena xede). Chus Pato, Olga Novo, Marta Dacosta, Maria do Cebreiro, Estevo Creus, Lupe Gomez, Rafa Villar, Emma Couceiro eta abarren belaunaldikoa, gordina da idazkeran Souto, xehetik larrira eta larritik xehera dabilen ahots bat. Lanperna biltzaile ogibidez, lanean ari zela hil zen, olatuak haitzen kontra jota 2017ko martxoaren 30ean.  Haren oroimenez, hamabi poema eskaintzen ditugu.

Api 16 17

Elkarrekin esnatzeko ordua Saran

Kirmen Uriberekin Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaz mintzatuko dira apirilaren 16an (igandea) 18:00etan Saran, Idazleen Biltzarrean.

Api 16 17

Urretabizkaia eta Sarriugarte Saran

Arantxa Urretabizkaiaren eta Danele Sarriugarteren arteko solasaldia izango da apirilaren 16an (igandea) 14:30ean Saran, Idazleen Biltzarrean.

Api 16 17

Feriatzaileak Ondarroan

Patxi Larrionekin Feriatzaileak nobelaz solas egingo dute apirilaren 16an (igandea) 11:00etan Ondarroako Arrigorrin.

Api 14 17

Anastasio Albisuren
nobela poliziakoa

Apirilak 14 dituela bete dira hogei urte Anastasio Albisu hil zela. Saturraranera umetan, gero Gasteizera, apaiztearren: hemen aurkitu bide zuen euskaraz idazteko giroa, Manuel Lekuona irakasleak sortutako zirkuluan. Antzerkirako lanak egin zituen bereziki. Hegoaldean garaikide izan zituen idazle gehienen ibilbidea dugu Anastasio Albisurena: diktadurak ekarritako isildu beharra urte luzez, eta berriro idazteko eta aldizkarietan argitaratzeko aukerak azaldutakoan berrogei urte lehenagoko koordenadetatik ezin irtena. Anakronikoak gertatu zitzaizkigun gaiez, estiloz eta hizkeraz idazle apurtu haiek. Ipuin eta antzerki laburrez gain, badu Albisuk arnasa luzeagoko lan bat, tituluan Nemesio Etxanizen Katuin zuloa (1927) akordura ekartzen duen Erreka zuloan (1956) izenekoa, gure “mendiko literatura beltz arrosarioduna” esan genezakeen multzo txikian kokatzen ahal duguna: gorpu bat, baserritarrak, lekaimeak, fedegaldu damutua, kontrabandistak, erretore jaun eta jabea… Horixe aste honetan.

Api 12 17

Pekineko kea, Beatriz Chivite

Beatriz Chivitek Pekineko kea poema liburua aurkeztuko du apirilaren 12an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Katakraken. Argitaletxea: Pamiela.

Agenda

Efemerideak

Kritikak