Ots 28 18
JenisJoplin Deban
Uxue Alberdiren JenisJoplin nobelari buruz arituko dira otsailaren 28an (asteazkena) 19:00etan Debako liburutegian.

Ots 28 18
Uxue Alberdiren JenisJoplin nobelari buruz arituko dira otsailaren 28an (asteazkena) 19:00etan Debako liburutegian.

Ots 28 18
Poema luze bakar batek osatzen du Ispiluaren aurrean gogoetak poemarioa, Aritz Mutiozabalen lehen lan argitaratuak. Pasaiako Hiria saria irabazitakoa, 2001ean argitaratu zuen Bermingham etxeak. Poema bisuala, ezinbestean ispiluari begira egonik, poetaren begiradak eta ikusten duenak gidatzen gaitu norbanakoaren hainbat gairen bihurguneetan. Beste hiru poema liburu kaleratua da Mutiozabal, azkena Hutsartea, Maiatz-ek argitaratua 2016an.
Ots 23 18
Mussche nobelaren irakurraldia egingo du Kirmen Uribek Wim Mertens musikariarekin otsailaren 23an (ostirala) 22:00etan Azpeitiko Soreasu antzokian.

Ots 23 18
Allande Etxartek idatzitako Matalaz ez balitz zaldiz agertü liburuari buruz arituko dira otsailaren 23an (ostirala) arratseko 20:00etan Bildozeko herriko gelan.
Ots 23 18
Sergei Dovlatoven Filiala nobelaz jarduteko elkartuko dira otsailaren 23an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Ots 22 18
Pere Caldersen Hemen du atseden Nevaresek aztertuko dute otsailaren 22an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.
Ots 22 18
Urt Zubiaurreren Izenik gabeko lurrak ipuin liburuaz berba egingo dute otsailaren 22an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultura etxean.
Ots 22 18
Kattalin Minerren Nola heldu naiz ni honaino nobelaz ariko dira otsailaren 22an (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondo kultur etxean.
Ots 22 18
Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz berba egingo dute otsailaren 22ean (osteguna) 18:45ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Ots 22 18
Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia liburuaz jardungo dute otsailaren 22an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Ots 22 18
Duela 80 urte, 1938ko otsailaren 22an, amaitu zen Espainiako gerrako batailarik latzenetako bat, Francoren Armadak Teruel hartu zuenean. Asteetako borroka gordina, hotz eta negu hiltzaile baten erdian, oso gogorrak dira han borrokatu zirenen oroitzapenak, George Orwellenak, besteak beste. Lubaki bietan jardun zuten euskal herritarrek, eta Auspoa sailean argitaratutako Tiro tartean bertsotan liburuan gerrako bere ibilerak kontatu zizkion Antonio Zabalari Patxi Lazkanok. Francoren Armadarekin borrokatutakoa, liburuak kapitulu bat Teruelgori eskainia da. Hemen irakur dezakezu.
Ots 21 18
Legegizon, ekintzaile, kazetari eta idazle galiziarra, Valentin Paz-Andradek poesiaren alorrean egin zituen literaturan lanik aipagarrienak., Pranto Matricial poema, besteak beste. Galego, portuges, katalan, gaztelania eta euskaraz argitaratutako ediziorako, 1975ekoa, euskaratu zuen Gabriel Arestik. Duela 25 urte, Egan aldizkariak eman zuen argitara, eta orain hemen eskaintzen dizuegu osorik, euskara batuaren aurkako erresistentzian zirenei muturreko paradoxikoa eman nahian Arestik baliatu zuen grafian: Uma-oncitic negarra.
Ots 21 18
Toti Martinez de Lezearen Isilpean gordea liburua izango dute berbagai otsailaren 21ean (asteazkena) 7:30ean Leioako liburutegian.
Ots 21 18
Juan Luis Zabala Txistu eta biok nobelari buruz arituko da hizketan otsailaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.
Ots 21 18
Eider Rodriguezen Bihotz handiegia hizketagai izango dute otsailaren 21ean (asteazkena) 17:30ean Hondarribiko Talaia BHIn.
