Ispiluaren aurrean gogoetak
Begira jira eta bira segi begira
argal lodi mehar gizen eihar
begira ari dira niri begira begira ari dira, begiak itxita
hezur hila naiz doi-doi ibil naiteke
hezur multzo bat naiz ozta-ozta mugi naiteke
bizkar-hezurra marfilezko arpa ikutze soilak lurrera jauzi
eta, milaka puzketetan osatuz puzzle alua
eta, begira jira eta bira segi begira
ahulak dira zangoak? besoak? burua? bai, ahulak argal
ez, ez gizenegi nago hipopotamo bale irudien irudikapena ene barnean errealitatetik at baina, lodi puztu gehiago puztu puxika puztu puztu
ez dut elikagairik nahi eta, puztu puxika lehertu arte argal izanik mehar eskas bihurtu naiz
begira jira eta bira segi begira hari zuri hiri niri ez, niri ez begira ari dira begira ez, niri ez mesedez niri ez arren lodi gizen mehar ahul argala naiz ziripoten azalean barneratua
baina, hezur multzo bat naiz ozta-ozta mugi naiteke
ahantzi ez nagon gizen ahaztu ez nagon lodi oroitu argal nagoela ohartu arazo bat dudala bai, mardula nagoela ez, ez argal nago
anorexia asfixia zuk esango didazu zuk esango didazu, edo zure irudiak eta irakurtzen duen ene adimenak txotx bat dagoen lekuan bale bat ikusten dut bale bat txotx baten lekuan
begira jira eta bira segi begira mesedez ez begiratu niri lodi meharra naiz lotsetan murgilduta begira ari dira niri begira
begira ari dira, begiak itxita salda egiteko hezur hila naiz doi-doi ibil naiteke hezur multzoa naiz salda egiteko salda lodi-lodia olio-gatzez jantzia salda lodi-lodia naiz salda egiteko hezur hila ez, lodia argalaren gainean
puztu puztu
eta puztu jarraitu puztutzen puxika puztu lehertuko naiz eihar, eztanda egingo dut guztiz mehe
begira jira eta bira segi begira ahatetxo izan nahiko nuke soinean dudan antzarraren mozorroa kenduz ahatetxo ttikia antzar gizenaren ondoan baina, ez naiz hegaztia ugaztuna baizik, hipopotamoaren azal sentitzen naiz jirafa goseti bat naizenean
eta, ahantzi ez nagon gizen ahaztu ez nagon lodi oroitu argal nagoela ohartu mehe oso mehe nagoela
ahulak dira zangoak? besoak? burua? bai ahulak
baskula oh! baskula asetzen ez den ene gula pisatu pisatu gizendu pisatu gizendu berriro pisatu gehiegi!
luma batek dituen gramoen heren batera ez da iristen ene pisua
begira jira eta bira segi begira pisatu pisatu eta loditu marduldu puztu gehiago puztu puztu behingoz puxika eta, begira segi jira eta bira baskulari begira
mutilek uste dute ez nagoela eder noski, arrazoiz mutilek uste dute ez nagoela eder gizenegi nago gehiago argaldu behar dut gizenegi nago ez dut mokaurik jan behar bestela mutilek uste dute ez nagoela eder baskulak ematen dio arrazoia arrazoia gizen mardul lodi ez, ez ez dut nahi izan horrela
oroitu argal argalegi nagon ziripoten azalean barneratua
begira ezur hila naiz ibiltzeko beta barik eskasa naiz baina, mardula asfixia anorexia nire gorpua papiroflexiaz osatutako panpina bolumenik gabekoa baina zabala lodia baino gizenagoa den balea
begira jira eta bira segi begira ispiluari baskulari jendeari ordea beraiek dira
ispilua baskula jendea hari zuri hiri niri begira daudenak, begiak itxita etengabe begira ari dira
arren niri ez ez, ez mesedez gizen eiharra naiz saldarako hezurra begira daudenak arren niri ez ez mesedez mardul meharra naiz hala ere zuek segi begira
ahulak dira ene zangoak? besoak? burua? ahulak dira mutilek eder ikusiko al naute? bai autoestima altza mutilek argal ikusiko al naute? bai bai argal ikusiko al naute? argalegi
bai baina, begiek hipopotamoaren irudia erakusten didate
begira jira eta bira segi begira begiek balearen irudia adierazten didate begiek gizenaren irudia azaltzen didate ispiluaren aurrean gogoetak ditudanean.
Ispiluaren aurrean gogoetak |