maiatza 13 20
Hezurren erretura Durangon
Miren Agur Meabe saretik dela Hezurren erretura izango dute berbagai, maiatzaren 13an (asteazkena) 19:00etan Durangoko Bizenta Mogel liburutegiak antolatuta, Leire Bilbao gidari dela.

maiatza 13 20
Miren Agur Meabe saretik dela Hezurren erretura izango dute berbagai, maiatzaren 13an (asteazkena) 19:00etan Durangoko Bizenta Mogel liburutegiak antolatuta, Leire Bilbao gidari dela.

maiatza 12 20
XX. mendeko Afrikako kulturaren zutarrietako bat izan zen Mazisi Kunene idazlea, euren identitatearen oinarriak berreskuratzeko ezinbestekotzat jo zuen Aime Cesairek. Poeta, kultur eragilea, apartheid-aren aurkako ekintzailea, zulueraren ahalduntzea bultzatu zuen, hizkuntza hegoafrikarren ondarea ere bilduz eta lehen mailara ekarriz. Beren hizkuntzetan egindako lanak ingelesaren parera igotzeko lan egin zuen, bereziki hizkuntza eta kultura zuluaren aldarri eginez. Poeta, haren zazpi pieza ekarri dizkigu euskarara Gotzon Barandiaranek.
maiatza 12 20
Amets Arzallus saretik Miñan liburuari buruz solasean egongo da maiatzaren 12an (asteartea) 19:30etan Donostiako irakurle taldearekin. Gidaria: Iñigo Aranbarri.
Solasaldia jarraitzeko argibideak.

maiatza 12 20
Miren Amuriza Basa nobelaz aritzeko Zumaiko irakurleekin batuko da maiatzaren 12an (asteartea) 18:30ean telematikoki. Gidaria: Uxue Alberdi.
Hitzaldia zuzenean jarraitzeko lotura.
maiatza 11 20
Yoseba Peña Hariak nobelari buruz arituko dira maiatzaren 11an (astelehena) 19:00etan Errenteriako liburutegiak antolatutako solasaldian. Gidaria: Xabier Etxaniz Rojo.

maiatza 11 20
Martxoan argitaratu zuen Igor Estankonak bere bosgarren poema liburua: Moskito. Agerpen eta desagerpenean, adierazte eta ezkutatzean oinarritzen den unibertsoa da berea, lanbroak ezkutatutako poesia. Konfinamendua hasi baino bi egun lehenago aurkeztu zen liburua, eta salgai izango duzue gaurtik aurrera Euskal Herriko liburu-dendetan. Lau poema eskaintzen dizkizuegu egilearen beraren ahotsean, belarri gozagarri:
maiatza 09 20
Poeta eta filosofoa, Lancram hirian sortu zen, Transilvanian, 1895eko maiatzaren 9an Lucian Blaga. Filosofiako katedraduna izan zen Cluj hiriko Unibertsitatean, eta errumanierara poesia asko itzuli zuen. XX. mendeko Errumaniako literaturan erreferente bat, lirika espresionsita batekin hasi zen, gerora bitalismora ere jo zuen. Hiru poema ekarri zizkion euskarari Joseba Sarrionandiak, hemen eskaintzen dizkizuegunak.
maiatza 05 20


maiatza 03 20
1941ean jaio zen Montevideon Cristina Peri Rossi. Uruguaiko diktadura mitilitarrak debekatu egin zituen bai haren lana baita haren izena bera aipatzea ere. Bartzelonara erbesteratu zen, eta Triunfo aldizkariaren orrialdeetan idatzi zuen, baina berriro ere jazarri zuten, oraingoan diktadura frankistak, eta Parisen erbesteratu behar izan zuen 1974. urtean. Bartzelonara itzulita, geroztik bertan bizi da. Erbesteari buruzko memoriaren mapa bat dira Cristina Peri Rossiren Erbesteraturik (Visor, 2003) liburuko poemak. Ezagun egingo zaizkigu, irakurritakoak garela irudituko zaigu, jazarritako euskaldun erbesteratu askoren ahotsetan, literaturan, kantetarako hitzetan. Herrimina eta ezagutuko ez duten, ezagutuko ez dituen herrira itzultzeko beldurra, itzultzeko gogoa eta aldean daramaten minaren arteko talka. Hamahiru poema dakartzagu, Gotzon Barandiaranek euskaratuak.
Api 30 20
Jakin-minak definitzen ditu Edwin Morganen izaera eta poesia. Bokazio handiko unibertsitate irakaslea, itzultzaile fina eta Eskoziako poeta garrantzitsuenetarikoa, aste honetan 100 urte beteko zituzkeena. 2004an lehen poeta nazional izendatu zutenean XX. mendeko LGBT historia gorpuzten zuen artista bat lehenetsi zuen gobernu eskoziarrak. Irudiak eta musikak berebiziko garrantzia dute haren lanean. Irudiak ditugu bere poesia konkretan eta kaieretan gordetako collageetan. Bestalde, musikari eskoziarrekin lan egin zuen, esate baterako azken hamarkadan belaunaldi gazte bat hurbildu zitzaion Idlewild taldearen bidez, Eskoziar fikzioa poema idatzi eta errezitatu baitzuen euren disko entzutetsuenean (In Remote Part / Scottish Fiction). Hiru poema dakartzagu, Nere Arrutik euskaratuak.
Api 30 20
Unai Elorriaga telematikoki Iturria nobelari buruz solasean arituko da apirilaren 30ean (osteguna) 18:30ean Getariako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Api 28 20
Karmele Jaio bertan egongo ez den arren Aitaren etxea liburuari buruz arituko apirilaren 28an (asteartea) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.
Api 28 20
Hamabost urterekin Txiletik Mexikora joan zen familiarekin Roberto Bolaño. Baina hogei urterekin Txilera itzuli zen Salvador Allenderen eta Batasun Herrikoiaren (UP) prozesua babestera. Augusto Pinocheten estatu kolpea, 1973ko irailaren 11n, baino aste batzuk lehenago iritsi zen Santiagora. Zortzi egunez atxilotu zuten. Mexikora alde egin zuen berriz. Banakotasunik gabeko erromantizismoaren aldeko apustua egin zuen. Erromantizismo plurala, abenturazkoa, mitoa eraikitzeko galeraren eremuarena, belaunaldia bilatzen duena. Taldearen galera plurala. Negarrik eta nostalgiarik gabeko erromantizismo urrun bat. 1976 eta 2007 artean bere zortzi poema-liburu argitaratu dira. Hona ekarritako sei poemak, Hedoi Etxartek euskaratuak, Los perros románticos (Zakur erromantikoak, Kutxa Fundazioa: 1995, Donostia) liburuan argitaratu zituzten. Erromantizismo negartitik aldentzeko dute zakurtasuna poemok. Estoikoak eta kitschak dira.
Api 27 20
Rafa Egiguren
Irudi harrapagaitzak maite ditu Zumetak. Ezagun bihurtu orduko, baztertu egiten dituela ematen du. Arroztasun horrek iraun ezean, ez da oihalera eramanzale, baina begi ugari utzi ditu, hala ere, bazter guztietan nabarmen. Orain hasi naiz konprenitzen zergatik. Ez gintuen bistatik galdu nahi. Aurrez ikusia zeukan nola. Ez dira begiak; periskopioak baizik.
begira ari haiz oraindik
begiak irudiz beteta,
begira ari haiz oraindik
nahiz begiak itxita.
Liburu eta diskoen argitalpenean handia da Jose Luis Zumetaren inplikazioa eta utzitako arrastoa.
Api 26 20
Alain Resnais zinemagileak Guernica filma Paul Eluard poetaren Gernikako garaitza poeman oinarritu zuen. Film hasieran Jacques Pruvostek 1937ko apirileko Gernikako bonbardaketa azaltzen du. Gero María Casares aktoreak Paul Eluarden poema errezitatzen du; filmean zehar Pablo Picassoren hainbat margolan, eskultura eta marrazki erakusten dira, horien artean “Guernica” kuadro ospetsua.
Paul Eluarden La victoire de Guernica poema Mikel Antzak euskaratu zuen eta Susa aldizkarian argitaratu zen 1987an plazaratu zen zenbaki berezian. Guernica film hori 1950. urtean aurkeztu zuen Alain Resnais zinemagileak eta 70 urte beranduago euskarazko azpitituluekin daukagu sarean ikusgai.
Mikel Antzak Gernikaren garaipena poemaren itzulpena berridatzi eta bere ahotsez eskaini digu.