Aza 05 20
Kontu pribatu bat Beppe Fenoglio
Beppe Fenoglioren Kontu pribatu bat aurkeztuko dute azaroaren 5ean (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Katakrak.
Aza 05 20
Beppe Fenoglioren Kontu pribatu bat aurkeztuko dute azaroaren 5ean (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Katakrak.
Aza 04 20
Maddi Ane Txoperena idazlearen Ene baitan bizi da berbagai izango dute azaroaren 4an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Euskararen etxean, Deustuko Berbaizu euskara elkartearen eskutik.
Aza 03 20
Maddi Ane Txoperenak idatzitako Ene baitan bizi da liburuari buruz mintzatuko dira idazlearekin azaroaren 3an (asteartea) 19:00etan Hondarribiko kultur etxean. Gidaria: Aitziber Zapirain.
Aza 03 20
Antxiñe Mendizabal Odolekoak lana aurkezten arituko da azaroaren 3an (asteartea) 11:00etan sarean. Argitaletxea: Elkar.
Aza 02 20
Maddi Ane Txoperenak idatzitako Ene baitan bizi da liburuari buruz mintzatuko dira azaroaren 2an (astelehena) 18:15ean Baionako mediatekako Irakur!zaleak irakurle taldean.
Aza 01 20
1955eko azaroaren 1ean hasi zen, duela 65 urte, Vietnamgo Gerra, Ipar eta Hegoko bi estatuen artekoa, AEBak gerran zuzenean esku hartzearekin nazioartekotu zena. Gerra hartan borrokatu zen Yusef Komunyakaa, artean James William Brown. 1984an lehen poema-liburua atera zuenetik dozenatik gora liburu kaleratutakoa, oihartzun eta errekonozimendua jaso du Komunyakaak. Vietnamgo esperientzia Dien Cai Dau (1988) poema liburuan jaso zuen, bere iragazki pertsonaletik gerra bikain islatzen duten olerkiekin. Euskaraz orain goza daitezkeenak, liburu horretako hamabi poema ekarri baititu euskarara Jose Luis Otamendik.
Urr 31 20
Karmele Jaio idazleak Aitaren etxea liburuari buruz berba egingo du urriaren 21ean (larunbata) 10:00etan Ondarroako Kofradia zaharrean. Literatur Amuak jaialdia.
Urr 30 20
Irène Némirovsky idazlearen Dantzaldia mintzagai hartuko dute urriaren 30ean (ostirala) 19:30ean Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.
Urr 30 20
Marina Sagastizabalek Hiruki gatazkatsua liburua aurkeztuko du urriaren 30ean (ostirala) 18:00etan Judimendiko Auzo Elkartean, Gasteizko Bilgune Feministak antolatuta.

Urr 30 20
Sagartzazu’tar Kauldik izenpetu zuen Txinpartak poema liburua 1922an, Satarkak izenpetu zuen gai eta estilo bereko Intza Begietan 1957an. Bildumatxo honi Manuel Lekuonak egin zion sarreran irakur genezake ezizen hori “lotsatitasunez” sortua dela edo datekeela, baina Klaudio Sagarzazu adiskidearen poemak ez direla lotsa emangarri. Hagitz polita da Lekuona zaharraren sarrera labur hauxe, eredugarria ere bai eskaera estugarri bati zelan egin ihes ikasteko. Malkoa eta eztia, txoriñoak eta liliak, ama hilaren doluzko deitore lazgarriak… Poesiakeria izan ohi da poesiaren gaitzik handiena. Olerkarien hanpaduratik urrun eta Otañok eta Iraolak urratu zuten bertsogintza hausnartu eta estilo gozoko hartara ezin iritsirik, Sagarzazuren obrak argiki derakus Barbier, Beccas eta Ithurralderen herrikoitasun kultuaren kalitatea Iparraldean eta Emeterio Arreseren ahalegin bakan bezain ederra poesia zibil bat eraikitzen Hegoaldean. 1950ean sortu zen Euzko Gogoa aldizkaria. Otsalar, Mirande, Aresti… poesiaren beste kontzeptu batzuk hasiak ziren umotzen 1957rako. Satarka jaio zela urriaren 30ean 125 urte bete diren honetan, irakurgai dituzu haren bi poema liburuok.
Urr 29 20
Jokin de Pedrok idatzitako Joana izango dute berbagai urriaren 29an (osteguna) 19:30ean Getxon, Uribe Kostako irakurzaleen txokoan.
Urr 29 20
Karmele Jaioren Aitaren etxea hartuko dute hizpide urriaren 29an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
Urr 29 20
Oier Guillan idazleak VHS nobelari buruz berba egingo du urriaren 29an (osteguna) 19:00etan Gasteizko Zapateneoan.

Urr 29 20
Joxean Agirre Nobela errealista bat liburuari buruz solasean arituko da urriaren 29an (asteartea) 18:30ean Getariako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.
Urr 28 20
Karmele Jaio idazlearen Aitaren etxea hizpide hartuko dute urriaren 28an (asteazkena) Barañaingo irakurle taldean.