maiatza
25
11
Ekainaren 3, 4 eta 5ean egingo da Literaturiaren hirugarren edizioa Larrabetzun, eta aldez aurretik inon agertu gabeko zazpi liburu berri aurkeztuko dituzte azokan: Iñigo Aranbarri, Karmele Igartua, Alberto Ladron Arana, Goizalde Landabaso, Xabier Soubelet eta Joseba Tobar Arbuluk idatziak. Errezitaldiak egingo dituzte: Jon Benito, Antonio Casado da Rocha, Miren Agur Meabe, Paddy Rekalde eta Asier Serranok. Solasaldietan parte hartuko dute: Jon Arretxe, Yolanda Arrieta, Josi Basterretxea, Lutxo Egia, Unai Elorriaga, Mikel Etxaburu, Mikel Garcia, Jon Kortazar, Xabier Mendiguren, JM Odriozola, Beñat Sarasola, Pako Sudupe, Iban Zaldua eta irakurle klubetako hainbat lagunek. Ipuin kontaketan jardungo du Mikel Martinezek eta Erlea aldizkariaren ale berria aurkeztuko du Bernardo Atxagak. Musika emanaldiak: Ruper Ordorika, Hudaltzainak, Anari, Napoka Iria, Jon Miner. Eta antzerkia: Hura ez da lekua.
maiatza
19
11
Maiatzaren 31 eta ekainaren 1ean izango dira Maiatz elkarteak urtero Baionan egin ohi dituen literatur solasaldiak, aurten 27. edizioa. Mahai inguruak izango dira arratsaldeko 19:30ean Euskal Museoan: lehen egunean poesia berriaz eta bigarrenean narratiba berriaz. Eta errezitaldiak arratseko 21:00etan: Itxaro Bordak eta Maddi Oihenartek lehen egunean, eta bigarrenean Eskuen sustraiak Oier Guillan eta Asier Sarasolarekin.
maiatza
12
11
Maiatzaren 26tik ekainaren 2ra bitartean egitarau zabala dakar Oreretako Mikelazulo elkarteak Poesiaren 11. Asterako. Juan Ramon Makusoren Huntza hezur berritan errezitaldiarekin abiatuko da; bigarren egunean herrialde arabiarretako poemak irakurriko dituzte; maiatzaren 28an bi errezitaldi: Manex Agirreren Igo gora eta Jose Luis Otamendiren Bustilehorreko poemak; maiatzaren 29ko goizean mahai-ingurua eta arratsaldean irakurraldi irekia; eta amaitzeko, ekainaren 2an, Jon Benitoren Bulkada errezitaldia.
Urr
03
10
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako Poesia eta Kantua egitarauan hiru emanaldi izango dira: urriaren 4an (astelehena) 19:30ean Juan Kruz Igerabide eta Iñaki Telleria; ordu berean baina urriaren 5ean (asteartea) Itxaro Borda eta Pierre Paul Berzaitz; eta urriaren 6an Harkaitz Cano eta Xabi San Sebastian.
Uzt
07
10
Eako poesia egunak zazpigarren urtez egingo dira. Uztailaren 17an (larunbata) Iban Zalduaren hitzaldi batekin abiatuko dira ekitaldiak eta eguerdian Anari eta Iñigo Aranbarriren Giza-materialak irla izateko emanaldiarekin jarraituko; arratsaldeko tertuliaren ondoren Ander Lipus izango da; iluntzean errezitaldi bat eta Mursegoren kantaldia; eta gauerdian Haragizkoa emanaldia Omar Nabarro eta Rafa Ruedarekin. Uztailaren 18an (igandea) Harkaitz Canoren hitzaldiarekin abiatuko da jardunaldia; eguerdian Bustilehorreko poemak ikuskizuna izango da kanposantuan Jose Luis Otamendi eta Juan Azpillagarekin; eta amaitzeko, arratsaldean, Itxaro Borda eta Amaia Lasaren errezitaldia.
Uzt
06
10
Poesia idatzia hedatzeko errezitaldiak, musika emanaldiak, antzerkia, dantza… baliatu izan dira. Bide horiek aztertzea du helburu Poesia agertokietan jardunaldiak, uztailaren 13, 14 eta 15ean goizero Bilboko Banco de España kalean dagoen UPV-BBK Etxean egingo denak. Lehen egunean Kirmen Uribe, Ibon Egaña eta Harkaitz Cano mintzatuko dira; bigarrenean Jon Kortazar, Itxaro Borda eta Iñaki Aldekoa; hirugarrenean Iratxe Retolaza, Isaac Lourido eta Cornelia Grabner.
maiatza
31
10
Bilbo Zaharra Forumak Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelari buruzko jardunaldiak antolatu ditu, Euskaltzaindiaren Plaza Barriko egoitzan. Ekainaren 3an (osteguna) 19:00etan Katixa Agirre, Josune Muñoz eta Laura Mintegi mintzatuko dira; ekainaren 10ean Pablo Joxe Aristorena eta Txomin Peillen; eta ekainaren 15ean Bernardo Atxaga. Jardunaldiari amaiera emateko, ekainaren 16an (asteazkena) 400 inguru irakurlek Haur besoetakoa nobela etenik gabe ozen irakurriko dute Arriaga antzokian, goizeko 8:00etan hasi eta 20:00ak bitartean.
maiatza
26
10
Ekainaren 4, 5 eta 6an izango da Literaturia Larrabetzun, Literatura Eskolak antolatuta. Bigarren edizio hau Haragizkoak errezitaldiarekin zabalduko dute Omar Nabarrok eta Rafa Ruedak (ostiralean 21:00etan), eta jarraian Joseba Tapiak kantaldia eskainiko du Bigarren Gerra Karlistako liberalen eta karlisten bertsoak musikaturik. Biharamunean, larunbat goizez, Euskal Herriko irakurle taldeen arteko bilkura egingo da, 111 Akademiarekin batera; bazkalostean bertso trama Uxue Alberdi, Unai Iturriaga, Xabier Amuriza eta Maialen Lujanbiorekin; arratsaldeko 20:00etan Eskuen sustraiak errezitaldia Asier Sarasola eta Oier Guillanekin; eta gauean Gose taldearen kontzertua. Azken egunean, igande goizez mahai-inguruan parte hartuko dute Angel Erro, Petra Elser eta Koldo Izagirrek; eta arratsaldean errezitaldia egingo dute Igor Estankona, Paddy Rekalde, Karmele Igartua eta Xabier Montoiak.
maiatza
10
10
Airea biltzeko erak errezitaldi eta zirku-tela ekitaldiaren abiatuko da Mikelazuloko 10. Poesia Astea Errenterian, maiatzaren 11n (asteartea) 19:00etan Fanderian. Maiatzaren 12an batBada saileko ale berri bi aurkeztuko dituzte, bat Idoia Beratarbidek eta bestea Ander Fernandez eta Maite Gurrutxagak. Maiatzaren 13an Aime Cesaire negritudearen poetari omenaldia egingo diote, eta maiatzaren 14an Fertxu Izquierdoren Hiria ari du errezitaldia izango da. Maiatzaren 23an Iratzeen esporak poema liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko du Igor Estankonak.
maiatza
10
10
Maiatz aldizkariaren 50. zenbakia aurkeztuko du Lucien Etxezaharretak Baionan egingo diren literatur solasaldietan. Euskal Erakustokian maiatzaren 12an (asteazkena) 18:30ean izango den aurkezpenaren ondoren, mahai-inguruan parte hartuko dute Itxaro Bordak, Laura Mintegik eta Txomin Peillenek. Maiatzaren 13an (osteguna) 9:30ean Gotzon Baradiaranek hitzaldia egingo du Eusko Ikaskuntzaren Baionako egoitzan, eta 14:30ean Bretainia, Okzitania, Alsazia, Korsika eta Kataluniako literatur aldizkari zenbaiten arteko topaketa izango da. Arratsaldeko 19:00etan, Euskal Erakustokian, Mahmud Darwish idazle palestinarrari omenaldia egingo diote, poemez eta kantuz.
maiatza
09
10
Kantuari, bertsoari, zinemari eta antzerkiari begiratuko dio Zarauzko Azken Portuko 3. Literatur Asteak. Anarik kantuaz jardungo du maiatzaren 10ean, Maialen Lujanbiok bertsoaren lantegia erakutsiko du maiatzaren 11n, Anjel Lertxundik zineman izan duen esperientziaz mintzatuko da maiatzaren 12an eta Ander Lipusek pertsonaiatik pertsonaiarako igarobideaz hitz egingo du maiatzaren 13an. Hitzaldi guztiak Azken Portuko biltoki zaharrean izango dira 20:00etan.
Api
09
10
Agurtzane Ortizek Manex Erdozaintzi-Etxart liburua aurkeztuko du apirilaren 9an (ostirala) 10:30ean Baionako Elkar dendan.
Mar
16
10
Edorta Jimenezen hitzaldi batekin abiatuko da martxoaren 18an (osteguna) seigarren Literaldia, euskal literatura ezagutaraztearren Bartzelonako Euskal Etxeak urtero antolatzen duen jardunaldia. Martxoaren 19an (ostirala) literatur kritikari buruzko mahai-inguruan parte hartuko dute Aritz Galarragak, Edorta Jimenezek, Iratxe Retolazak eta Beñat Sarasolak. Martxoaren 23an Lutxo Egiak eta Euskal PEN Klubak Asel Luzarraga idazleaz mintzatuko dira, eta martxoaren 26an Haiek zergatik deitzen diote Euskal Herria eta guk Ithaka? saiakera aurkeztuko du Marc Bioscak. Apirilaren 14an eta 15ean Harkaitz Canok bi hitzaldi emango ditu, apirilaren 21ean poema irakurraldia egingo du Beñat Sarasolak, eta apirilaren 22an Kirmen Uriberekin izango dute solasaldia.
Ots
15
10
Poesia astea antolatu dute Gernikako gaztetxean otsaileko azken asterako. Otsailaren 22an (astelehena) 20:00etan Amaia Jauregizarrek Azazkalak jaten liburuaren aurkezpena eta errezitaldia egingo du. Otsailaren 24an (asteazkena) 20:00etan Imanol eta Mattin Epelde, poesia, antzerkia eta musika uztartzen dituen Komuneko paperean emanaldiarekin. Otsailaren 26an (ostirala) ekitaldi sorta izango da; lehenik Gura+haize Busturialdeko literatur fantzinearen aurkezpena; ostean Bustilehorreko poemak, Jose Luis Otamendiren Erlojuen mekanika poema liburua eta Juan Azpillagak bildutako doinuak oinarritzat hartzen dituen emanaldia; eta azkenik Txuma Murugarrenen kontzertua. Otsailaren 27an (larunbata) Ana Cibeiraren Un frasco de veleno / Pozoi flasko bat errezitaldia galizieraz eta euskaraz, Xabier Montoiaren Slavoj Zizeken sudurra errezitala, eta Mikelazulokoen batbada proiektuaren aurkezpena; eta amaitzeko Rafa Ruedaren kontzertua.
Urr
12
09
Larrabetzun sortu zen Literatura Eskola 2004ko urrian, eta aurten seigarrenez egingo diren ekitaldien egitaraua iragarri dute. Joseba Sarrionandiaren saiakera eta narratiba, Piarres Larzabalen teatroa, Jose Saramagoren nobela, Jose Luis Otamendiren poesia eta Allande Oihenart aztertuko dituzte, besteak beste. Urriaren 24an (larunbata) abiatuko da Literatura Eskola, eta hilero bigarren larunbatez lau orduko saioak egingo dituzte Iñigo Aranbarrik (Larrabetzun), Ixabel Etxeberriak (Baionan), Harkaitz Canok (Donostian), Patxi Zubizarretak (Gasteizen), Imanol eta Jon Ubeda anaiek (Bilbon), Xabier Mendigurenek (Durangon), Itxaro Bordak (Oreretan) eta Jon Alonsok (Iruñean).