Ira
25
25
Jostirudi jainkotarra
XIX. mendeko idazle galiziarren artean handietako bat, 1851ko irailaren 25ean jaio zen Manuel Curros Enriquez, ideia errepublikar eta galegisten arteko trantsizioan bizi izan zena. 1888an argitaratu zuen O Divino Sainete liburua, zatia euskaratuta duen bakarra. Gabriel Arestik, Jostirudi Jainkotarra izenez, Sarrera eta I. Kantua euskaratu zituen, idazle galiziarraren heriotzaren mendeurrenaren karietara eskaini genituenak.

