Nazioarteko antzerki eguna
Urtero, martxoaren 27an Nazioarteko antzerki eguna ospatzen da. Urtero, munduko antzerkigile batek manifestu bat idazten du egun honetarako. Urtero, manifestua euskaratu eta gurean ere irakurri egiten da antzerkiaren inguruko manifestu hori. Aurten, Muhammad Al-Quasimi sultan xekeak idatzi du agiria, eta Mikel Martinez aktoreak euskaratu du.
arra Ibn Muhammad Al-Qasimi sultan xekea
Arabiar Emirerri Batuetako
Kontseilu Goreneko partaidea
Ruler of Sharjah.
Sharjah-ko gobernaria
Gazte nintzela deskubritu nuen antzerkia, eta eta mundu magiko horren lilurak betirako gatibatu ninduen. Hasieran oso apala izan zen teatroarekin izan nuen harremana, eskolaz kanpoko beste aktibitate ustez aberasgarri bat besterik ez zen. Denborarekin, ordea, konpromiso edo harreman hori handituz joan zen harik eta antzezlan batean idazle, aktore eta zuzendari izatera heldu nintzen arte. Antzezlan politikoa zen hura eta orduko agintariak biziki haserretu ziren. Gure ondasun guztiak bahitu eta antzokia ere itxi ziguten. Teatroaren izpiritua, halere, nire baitan zegoen jada, ederki errotu eta babestuta, eta soldadu armadunen botatzarrek ezin izan zuten zapaldu. Orduantxe jabetu nintzen teatroaren benetako izaeraz, orduantxe egiaztatu nuen zenbateko indarra duen besteen iritzia onartzen ez dutenen aurrean, eta zelako garrantzia izan dezakeen herrien garapenean.
Kairon egin nituen unibertsitate ikasketak, eta gogoan iltzatuta neraman teatroaren izpiritu hura indartuz joan zen. Teatroari buruz idazten zen guztia irakurri, antzezalnak ikusi, eta antzeztokietan eskaintzen zenak gizartean zer eragin zeukan aztertzen nuen. Geroago ere, beti egon naiz teatroaren bilakaerari adi. Gogo eta arimaz aztertu dut teatroaren mundua, antzinako greziarrekin hasi eta gure egunetaraino, eta Teatroaren magia eta potentzialitateaz jabetzera heldu naizela uste dut.
Teatroa gizakion arimaren txokorik ezkutuenak ezagutarazteko gai da eta, aldi berean, gizakiok batzeko ere: arraza, kolore edo sinesmen ezberdinen gainetik, herrien arteko elkarrizketa eta elkar ulertzea errazten baitu. Nire kasuan, gizakume oro onartzeko lagungarri izan da an-tzerkia, nor bere diferentziekin.
Edertasuna ez ezagutzea da gerrarako arrazoirik inportanteena, Edertasuna dastatu ezean ezin baita bizitza baloratu. Teatroak Edertasuna baloratzen du eta esan daiteke Edertasun Perfektua an-tzerkian soilik aurki daitekela, Arte Eder guztiak biltzen dituen ontzia baita.
Teatroa elkar ezagutzea da. Teatroa bizitza da. Teatroa da gure mundu hau toki hobe eta zoriontsuago bihurtzeko tresna. Gerra zentzugabeak, doktrinen arteko ezinikusiak, gehiegizko aberastasuna pobrezia lazgarrienaren ondoan, hiesa, lehorteak, desertizazioa… Inoiz baino beharrezkoagoa da munduan dauden zoritxar hauek guztiak salatzea eta erremedioa jartzea. Elkar ezagutzea eta elkarrekin hitz egitea da bide bakarra.
An-tzerkizale lagunok, ekaitz izugarri baten aurrean gaude. Pertsona eta herrien arteko susmo eta mesfi-dantzak banatzen gaitu eta hori gure galbidea da. Teatroa bezalako arte adierazpideek erakusten digute, halere, dialogoa eta elkar bizitza posibleak direla. Ekaitzak eragiten dituzten horiei kontra egitera behar-tuta gaude. Gure indar guztiak batu beharrean gaude, pertsona eta herrien arteko ko-munikazioa landu eta adiskidan-tzazko harremanak sortzeko. Lan horretan antzerkia izango dugu lagun, beti. Izan ere, gu hilkorrak gara, baina Antzerkia bizitza bezain hilezkorra da.