Ira 27 06

Jim Thompson-en jaiotzaren mendeurrena

1906ko irailaren 27an, duela100 urte, jaio zen AEBetako Oklahoman Jim Thompson idazlea, eta 1977an hil. Bere herrian hasieran arrakastarik izan ez bazuen ere, genero beltzaren maisutzat hartzen da gaur egun, askoren ustez Hammett eta Chandlerren pare. Euskarara ere ekarria izan da Jim Thompsonen lana: 1.280 arima (Elkar, 1986) Xabier Olarrak euskaratua, Ihesa (Igela, 1991), Juantxo Zigandak euskaratua, eta Emakume demonioa (Elkar, 1994), Idoia Gillenea euskaratzaile duela. Azken bi hauek osorik eskaintzen dizkizugu. Udazken honetan, bestalde, Miel Anjel Elustondok itzulita, Igelak Hiltzaile bat nire baitan kaleratuko du.

Oklahomako indioen erreserba batean, Anadarcon, jaio zen, 1906ko irailaren 27an, James Myers Thompson, eta Los Angelesen, Huntington Beach-en, hil 1977an. Bien bitartean mila ogibide izan zituen: hotel-mutil, linternero-pintxe, kamioi-txofer, saltzaile ibiltari, lehergaietan aditu, uztabiltzaile, zaintzaile armatu eta beste. Idatzi ere idatzi zuen, hogeita bederatzi nobela poliziako hain zuzen ere, gizartearen eta gizakiaren alderdi ilunenak agerian uzten dituztenak.

Hala ere, kioskoetako literatura moduan saltzen ziren haren lanak eta bizi zelarik ez zuen arrakastarik izan AEBetan. Frantzian deskubritu zuten Thompson, 70eko hamarkadan, Marcel Duhamelek zuzentzen zuen Série Noire bildumako 1.000 zenbakia, ikur balioa izan ohi duena, Jim Thompsonen Pop. 1280 (1.280 arima) obrarentzat gorde zuenean. Eta haren ospea zabalduz joan da, Europan aurrena eta Hollywood-eraino hurrena, non McCarthy-ren sorgin-ehiza garaian arazo larriak izan baitzituen bere ideia ezkertiarrak zirela eta.

Zinemak ere baliatu ditu Jim Thompsonen obrak (The Grifters, Stephen Frears-ek), eta baita berak gidoilari jardun ere: Stanley Kubricken The Killing eta Paths of Glory gidoiak idatzi zituen.

Euskaraz ere izan du arrakastarik. Xabier Olarrak euskaratu zuen 1.280 arima, eta Elkarrek argitaratu 1986an —hainbat berrargitalpen izan ditu—. Hurrengoa Ihesa izan zen, Juantxo Zigandak euskaratua eta Igelak argitaratua 1991n. 1994an, berriz, Elkarrek plazaratu zuen Emakume demonioa, Idoia Gilleneak itzulia. Eta laster batean Hiltzaile bat nire baitan ere argitaratuko du Igelak, Miel Anjel Elustondok euskarara ekarria (1.280 arima lanaren berrargitarapen berritu batekin batera plazaratuko dena).

Ihesa eta Emakume demonioa osorik irakurgai jarri ditugu.

Jim Thompson-en berri on-line jarri dugun liburuetako hitzaurreetan topatuko duzu, baina horretaz gain, hemen dituzu hari buruzko Interneteko helbide batzuk:

Hauxe duzu, bestalde, Jim Thompsonen eleberrien lehen argitalpenaren bibliografia:

  • Now and on Earth. New York: Modern Age, 1942.
  • Heed the Thunder. New York: Greenberg, 1946.
  • Nothing More Than Murder. New York: Harper and Brothers, 1949.
  • The Killer Inside Me. New York: Lion Books, September 1952.
  • Cropper’s Cabin. Lion Books, November 1952.
  • Recoil. Lion Books, January 1953.
  • The Alcoholics. Lion Books, February 1953.
  • Bad Boy. Lion Books, June 1953.
  • Savage Night. Lion Books, July 1953.
  • The Criminal. Lion Books, December 1953.
  • The Golden Gizmo. Lion Books, February 1954.
  • Roughneck. Lion Books, March 1954.
  • A Swell-Looking Babe. Lion Books, June 1954.
  • A Hell of a Woman. Lion Books, July 1954.
  • The Nothing Man. New York: Dell First Edition, 1954.
  • After Dark, My Sweet. New York: Popular Library, 1955.
  • The Kill-Off. New York: Lion Library, January 1957.
  • Wild Town. New York: Signet, 1957.
  • The Getaway. New York: Signet, January 1959.
  • The Transgressors. New York: Signet, December 1961.
  • The Grifters. New York: Regency, 1963.
  • Pop. 1280. Greenwich, Conn.: Fawcett Gold Medal, 1964.
  • Texas By, The Tail. Greenwich, Conn.: Fawcett Gold Medal, 1965.
  • South of Heaven. Greenwich, Conn.: Fawcett Gold Medal, 1967.
  • Ironside. New York: Popular Library, 1967.
  • The Undefeated. New York: Popular Library, 1969.
  • Nothing But A Man. New York: Popular Library, 1970.
  • Child of Rage. New York: Lancer Books, 1972.
  • King Blood. London: Sphere Books, 1973.

Agenda

Efemerideak

Kritikak