Hegats aldizkariko kritikak
Euskal Idazleen Elkarteko agerkaria den Hegats aldizkariak hasieratik bertatik landu ditu, sorkuntzazko literatur lanekin batera, kritikagintza eta literatur azterketa. Hainbat gairen inguruko artikuluez gain, liburuen literatur-kritika hertsia ere egin izan du. 1989an hasita 2004ra arte —oraindik ere badihardu, eta horiek Kritiken Hemerotekan jasotzen ditugu—, berrogeita hamarretik gora dira iruzkindutako liburuak. Sakon aztertutakoak zenbait, batzuk liburu-kritika hertsia bainoago zenbait libururen azterketa sakona baitira (aldizkariaren 8, 10 eta 12 zenbakiak osorik horretara eskaini ziren, liburu azterketara, Biderako arrastoak izenburuaren pean). Aldizkariak liburu inportanteen eta 90eko hamarkadako euskal literatur bideen segimendua egin duen heinean, denak bildu ditugu, 58.
Lehen zenbakiarekin lotu zitzaion kritikagintzari Hegats aldizkaria, Amaia Iturbidek egindako liburuen komentarioekin. Zenbaki monografikoetan izan ezik, gainerakoetan literatur kritika landu izan du Hegats-ek, eta hiru zenbaki espreski eskaini zizkion liburuen azterketa sakon bat egiteari (8,10, eta 12 zenbakiak, 1994 eta 1995ean). Hogeita bost libururen azterketa zen, gure literaturan erreferentzia direnak, azterlariak ere euskal idazleak izanik. Zenbaki hauetan iruzkindutako liburuak: Egunero hasten delako, Narrazioak, Azukrea belazeetan, Obabakoak, Kapitain Frakasa, Balizko erroten erresuma, Dordokak eta Elurrak, Mimodramak eta ikonoak, O tempora! O mores!, Ene Jesus, Izuen gordelekuetan barrena, Poliedroaren hostoak, Laino artean zelatari… Komentarioen egileak, esan bezala, idazleak dira, liburu bati buruzko euren azterketa eta begirada partikularra eskainiz.
Azterlan hauetatik aparte, kritika formatu estandarrago batean, 1995etik aurrera sail berezia eskaini izan dio aldizkariak liburu kritikari, eta aldizkariak izan duen maiztasunaren arabera, hainbat libururen errepasoa egitea erdietsi du idazleen elkarteko agerkariak. Hemen bai, publikazio aroari lotuak, izen esanguratsuak daude: Tigre ehizan, Botoiletan, Pausoa noiz luzatu, Elgeta, Larrepetit, Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Septentrio…
Garai honetako kritikarien artean ere askotarik ageri da, guztiak ere euskal literaturgintzan tokia egina duten izenak: Itxaro Borda, Maite Gonzalez Esnal, Inaki Irazabalbeitia, Anuntzi Arana, Igor Estankona, Ana Urkiza, Tere Irastortza, Iban Zaldua, Garikoitz Berasaluze, Aingeru Epaltza, Jerardo Elortza, Marijose Olaziregi, Roberto Mielgo, Amaia Iturbide, Yolanda Arrieta…
- Apurtuaren oreka, Amaia Iturbide
Hegats, 1989-12 - Usain errea, Amaia Iturbide
Hegats, 1989-12 - Etxekotasuna, Amaia Iturbide
Hegats, 1989-12 - Irudimenaren laberintoa hutsik daukagu oraindik, Patziku Perurena
Hegats, 1989-12 - Ala-Deltan olgetan, Bitoriano Gandiaga
Hegats, 1990-10 - Pinturaren eta poesiaren arteko ortzadarra, Amaia Iturbide
Hegats, 1990-10 - Poesia objetu maitagarria denean, Amaia Iturbide
Hegats, 1990-10 - Belauntziaren bidaia-hasiera, Amaia Iturbide
Hegats, 1990-10 - Uxio Novoneyraren bidetik bidetik Courelerantza, Amaia Iturbide
Hegats, 1991-12 - Zuritasun arantzatsua, Amaia Iturbide
Hegats, 1991-12 - Hizkuntzarekiko sentiberatasuna, Amaia Iturbide
Hegats, 1991-12 - Egunero hasten delako, Juan Garzia
Hegats, 1994-01 - Narrazioak, Aingeru Epaltza
Hegats, 1994-01 - Oi malenkonia, emazteki izena duzu, Eduardo Gil Bera
Hegats, 1994-01 - Azukrea belazeetan, Juan Kruz Igerabide
Hegats, 1994-01 - Obabera, Joseba Gabilondo
Hegats, 1994-01 - Etorriko haiz nirekin, Iñaki Bernaola
Hegats, 1994-01 - Kapitain Frakasa, Iñaki Aldekoa
Hegats, 1994-01 - Yin-Yang nobelatua, Patxi Zubizarreta
Hegats, 1994-01 - Hogei urteetako opera primak: Daniel Landart eta Itxaro Bordaren lehen liburuak, Luzien Etxezaharreta
Hegats, 1994-03 - Txikitasunak egiten eta moldatzen gaituenean, Amaia Iturbide
Hegats, 1994-03 - Dinamita bustiaren arriskuak, Xabier Mendiguren Elizegi
Hegats, 1994-03 - Dordokak elurretan, Jose Luis Otamendi
Hegats, 1994-03 - Poesiaren katedralea, Felipe Juaristi
Hegats, 1994-03 - Hizkuntza eta pentsakera: edo estrukturalismoaren mugak, Jon Sudupe
Hegats, 1994-03 - O tempora! O mores!, Patziku Perurena
Hegats, 1994-03 - Schopenhauer, Nietzsche, Spengler Miranderen pentsamenduan, Emilio Lopez Adan
Hegats, 1994-03 - Mikel Lasa: Arakatzaile, Tere Irastortza
Hegats, 1995-11 - “Ene Jesus”-en koloreak, Joxean Muñoz
Hegats, 1995-11 - Sarrionandia estreineko aldiz, Juan Ramon Madariaga
Hegats, 1995-11 - “Poliedroaren hostoak”: Joan Mari Irigoienen mundu literarioaren eleberri fundazionala, Xabier Mendiguren
Hegats, 1995-11 - Ezezagun baten koaderno ahaztua (artikulu-edo interaktiboa), Gerardo Markuleta
Hegats, 1995-11 - Begi-niniaren poemak, Yolanda Arrieta
Hegats, 1995-11 - Laino artean zelatari, Juan Kruz Igerabide
Hegats, 1995-11 - Uraren bidaia, Amaia Iturbide
Hegats, 1995-11 - Graffitien ganbara(tik), Itxaro Borda
Hegats, 1997-12 - Tigre ehizan, J. F. Azkona
Hegats, 1997-12 - Gure zinemaren historia petrala, Roberto Mielgo Merino
Hegats, 1997-12 - Altzeta, Jerardo Elortza
Hegats, 1997-12 - Bihotza eta gerrak, Mari Jose Olaziregi
Hegats, 1997-12 - Poesia 80ko hamarkadan, Roberto Mielgo Merino
Hegats, 1997-12 - Esapideen harrobietan barna, Jerardo Elortza
Hegats, 1997-12 - Idazle errimea, Edorta Jimenez
Hegats, 1998-06 - Bost ipuin, Iban Zaldua
Hegats, 1998-06 - Errobi gainaldeko memoria zapartatua, Aingeru Epaltza
Hegats, 1999-01 - Bihotzaren azpiko hitzak, Garikoitz Bersasaluze
Hegats, 1999-01 - Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan, Ricardo Gomez
Hegats, 1999-10 - Elgeta, Juanjo Olasagarre
Hegats, 1999-10 - Pausoa noiz luzatu, Iban Zaldua
Hegats, 1999-10 - Antzerkian eskema (batzuk) hausten, Anuntzi Arana
Hegats, 2000-06 - Ke-egile, Iñaki Irazabalbeitia
Hegats, 2000-06 - Historiazko irakaspen zenbait, Tere Irastorza
Hegats, 2002-07 - Isilunearen zama, Maite Gonzalez Esnal
Hegats, 2002-12 - XXI. mendean nabigatzeko, Itxaro Borda
Hegats, 2002-12 - Amets egiteko idatzitako lerroak, Ana Urkiza
Hegats, 2003-10 - Kanpotik barrura, Igor Estankona
Hegats, 2003-10 - Neronek tirako nizkin, Maite Gonzalez Esnal
Hegats, 2003-10 - Oraindik ere “Haur besoetakoa”-z, Itxaro Borda
Hegats, 2004-12