Susa aldizkariko kritikak
1980an hasita, 1994ko abendura arte kaleratu zen Susa aldizkaria. 14 urtez, 33 zenbakitan, literatur aldizkarietan erreferentzia bilakatu zen. Literatur kritikak ere izan zuen tokirik —sail berezia urte batzuetan, Motxilako liburutegia izenekoa, oso interesgarria, liburuen erreseina eta komentarioengatik—, 1989ra arte (orduan plazaratu zuen azken kritika), eta urte horietan guztietan 80ko hamarkadako euskarazko produkzioaren segimendua egin zuten. 53 liburu kritika argitaratu ziren, hemen dakartzagunak.
Iñaki Zabaletaren Bertsoaren ezpata liburuari egin zioten lehen kritika, 1980an. 70eko hamarkadan indarra izan zuten argitaletxeak itzalita edo itzaltzear —Lur, Hordago, Ustela—, argitaletxe berrien indartzearekin batera egin zuen aurrera Susa aldizkariko literatur kritikak ere (Elkar, Erein, Susa, Pamiela, Maiatz…). Exhaustibitaterik gabe —hiru edo lau zenbaki kaleratzen zituen aldizkariak urtean—, baina era berean ahoan bilorik gabe, izan zuen gure literaturaren bilakaerak islarik agerkariaren orrialdeeetan. Eta horren erakusgarri iruzkindutako tituluen katalogoa: Lekuonaren Ilargiaren eskola, Atxagaren Ziutateaz eta Etiopia, Nabarroren Itxastxorien bindikapena, Aristiren Kcappo, Etxamendiren Aurora, Sastreren Kontuak, Arrietaren Bertso-paper printzatuak, Bordaren Krokodil bat daukat bIhotzaren ordez, Irigarairen Gauerdiko ele galduak, Miranderen (H)Aur besoetakoa, Amurizaren Menditik mundura, Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa. Euskaratutako hainbat autoreren berri ere izan zen: Wilde, Apollinaire, Ho Chi Minh…. Azpimarratzekoa da, adibidez, garai batean Antzertik eta bestelako ekimenek plazaratu zituzten antzerki-lanei egin zitzaien segimendua: William Shakespeare, Dario Fo, Manuel Maria, Gabriel Aresti…
Josu Landak egin zituen aurreneko urteetan kritikari lanak, baina laster lotu zitzaizkion lan horri Xabier Mendiguren eta Pablo Sastre. Gerora, denbora luzez bi dira kritikari lanetan jardundakoak, Edorta Jimenez eta Mikel Antza. Hamarkada baten errepaso bat, hementxe.
- Bertsoaren ezpata, Josu Landa
Susa, 1980 - Burnitik, Josu Landa
Susa, 1980 - Ilargiaren eskolan, Josu Landa
Susa, 1980 - Bihotzaren ritmoan, Josu Landa
Susa, 1980 - Atxagaren “Etiopiaz” zenbait apunte, non adierazten baita literatura ez dela “sentitzen” interpretatzen ez bada, Lola
Susa, 1980-04 - Tristeak kontsolatzeko liburua, Mikel Hernandez Abaitua
Susa, 1982-01 - “Ziutateaz” eta “Etiopia”: Obsesio berdinez eraikitako bi unibertso, Josu Landa
Susa, 1982-01 - Ez sinkronia, F. J. Mendiguren
Susa, 1985-07 - Lau sasoitako zipristinak, Pablo Sastre
Susa, 1985-07 - Itsastxorien bindikapena, F. J. Mendiguren
Susa, 1985-07 - Likantropo, F.J. Mendiguren
Susa, 1985-07 - Hitz antzuen azokan, F.J. Mendiguren
Susa, 1985-07 - Bi anai, Antonia Ormaetxea
Susa, 1985-07 - Kcappo (tempo di tremolo), Antonia Ormaetxea
Susa, 1985-07 - Ta marbuta, Antonia Ormaetxea
Susa, 1985-07 - Lehen bilduma, Antonia Ormaetxea
Susa, 1985-07 - Karteroak beti bi aldiz, Mikel Antza
Susa, 1986-04 - Aurora, Mikel Antza
Susa, 1986-04 - Biharko oroitzapenak, Mikel Antza
Susa, 1986-04 - Endrike VIII, Mikel Antza
Susa, 1986-04 - Mirande eta kristautasuna, Mikel Antza
Susa, 1986-04 - Lau teatro Arestiar, Mikel Antza
Susa, 1986-04 - Miranderen lan kritikoa, Mikel Antza
Susa, 1986-07 - Ordu alferren segida, Mikel Antza
Susa, 1986-07 - Berengela izeneko Otarantza, Mikel Antza
Susa, 1986-07 - Izuaren aurpegia, Mikel Antza
Susa, 1986-07 - Atseden laburra, Mikel Antza
Susa, 1986-07 - Kontuak, Mikel Antza
Susa, 1986-07 - Sei ipuin amodiozko, Mikel Antza
Susa, 1986-11 - Bertso-paper printzatuak, Mikel Antza
Susa, 1986-11 - Krokodil bat, Mikel Antza
Susa, 1986-11 - Laztantxo eta Betargi, Antonia Ormaetxea
Susa, 1987-04 - Gauerdiko ele galduak, Tomax Goitisolo
Susa, 1987-04 - Eltzaorra, Mikel Antza
Susa, 1987-04 - Matalas, Mikel Antza
Susa, 1987-04 - Dorian Grayren erretratua, Mikel Antza
Susa, 1987-04 - Hiltzaileak, Antonia Ormaetxea
Susa, 1987-04 - Ihesi, Mikel Antza
Susa, 1987-07 - Haur besoetakoa, Mikel Antza
Susa, 1987-07 - Manu militari, Mikel Antza
Susa, 1987-07 - Menditik mundura, Edorta Jimenez
Susa, 1989-06 - Intxaur baten azalean, Edorta Jimenez
Susa, 1989-06 - Narrazioak, Edorta Jimenez
Susa, 1989-06 - Xakea, Edorta Jimenez
Susa, 1989-06 - Ni ez naiz hemengoa, Edorta Jimenez
Susa, 1989-06 - Gartzelako egunkaria, Edorta Jimenez
Susa, 1989-06 - Marinela, Edorta Jimenez
Susa, 1989-06 - Neskazale gazte baten balentriak, Edorta Jimenez
Susa, 1989-06 - Marinel zaharrak, Edorta Jimenez
Susa, 1989-06 - R arrazarena, Edorta Jimenez
Susa, 1989-06 - Lau gartzelak, Edorta Jimenez
Susa, 1989-06 - Urkamendirako bidea, Edorta Jimenez
Susa, 1989-06 - Hamairu ate, Edorta Jimenez
Susa, 1989-06