Eguna agerkariko kritikak
1986an Eusko Jaurlaritzak abian jarritako laguntza batzuk medio, hiru urte t’erdiz, egunkari formatoko euskarazko astekaria kaleratu zuten Deia-k eta Egin-ek, Eguna eta Hemen izeneko agerkariak. 1990 bitartean, astero, euskaraz landu zituzten hainbat gai, egunkari formatuan, edukiari begira astekariak zirela ahantzi gabe. Hainbat kazetarirentzat formazio-toki ere izan ziren, 1990eko abenduan, beste bide batetik, euskarazko egunerokoa, Euskaldunon Egunkaria, kaleratu bitartean. Eguna agerkariak literatur kritika landu zuen, prentsaren ohizko formatuan. Hogei bildu ditugu, denak ere Jon Kortazarrek sinatuak, 1986-1987ko produkzioaren kritika egiten dutenak.
Hainbat liburu-erreseinarekin batera, liburugintzara eskainitako sailean, literatur kritikak tokia izan zuen Eguna agerkarian 1986ko urriaren 10 ezkeroztik, Atabala eta euria liburuaren kritika plazaratu ezkeroztik. Handik aurrera, ia astero izan zen zutaberik, batzuetan liburuen kritikak, beste batzuetan literaturari buruzko iritzi artikulu bat, gaztelaniazko liburu bat edo besteren komentarioa… 1988ko urtarrila bitartean hogei liburu kritika bildu ditugu, denak ere Jon Kortazarrek eginak. Eguna agerkariak jarraitu zuen 1990 arte, baina literatur kritika, sail gisa, ez zeukala.
Hamabost hilabete horietan 1986 eta 1987ko literatur produkzioari egin zion errepasoa Kortazarrek Egunako orrialdeetan. Zenbait autore ez momentukoekin batera (Agustin Anabitarte; Xabier Lizardi; Jon Etxaide; Robert Laxalt), urte hartan libururik plazaratu zuten askok jaso zuten iruzkinik: Joseba Sarrionandiaren Atabala eta euria eta Marinel zaharrak, Joxe Austin Arrietaren Manu militari, Arantxa Urretabizkaiaren Saturno, Mikel Azurmendiren Euskal nortasunaren animaliak, Felipe Juaristiren Hiriaren melankolia, Juan Luis Zabalaren Ahanzturaren artxipelagoa, Patziku Perurenaren Emily, Mario Onaindiaren Olagarroa, Pako Aristiren Irene, Anjel Lertxundiren Tobacco Days, Luis Berrizbeitiaren Zoperna jenerala…
- Atabala eta euria; askatasunaren zarata, Jon Kortazar
Eguna, 1986-10-05 - Mitoa haragi bihurtzen, Jon Kortazar
Eguna, 1986-10-16 - Anabitarteren lan osoa argitaratua, Jon Kortazar
Eguna, 1986-11-13 - Gerratea eta gizona, Jon Kortazar
Eguna, 1987-01-08 - Kafea hartzea Iruñean: ongi moldaturiko kontakizuna, Jon Kortazar
Eguna, 1987-01-22 - Etxaide aitaren urratsen bila, Jon Kortazar
Eguna, 87-12-19 - Manu militari: Frankismo osteko mamuak, Jon Kortazar
Eguna, 87-03-05 - Lizardi: kazetari lanak, Jon Kortazar
Eguna, 87-03-12 - Zatiak eta parodiak, Jon Kortazar
Eguna, 87-05-14 - Arkeroak beti jotzen du bi aldiz, Jon Kortazar
Eguna, 87-06-11 - Etnofaunalia, Jon Kortazar
Eguna, 87-06-18 - Emily, literaturaren lilura, Jon Kortazar
Eguna, 87-07-23 - Hiriaren sentibera, Jon Kortazar
Eguna, 87-08-06 - Izuztarri, Jon Kortazar
Eguna, 87-09-03 - Sinboloen mundutik, Jon Kortazar
Eguna, 87-09-17 - Errotutako gizona, Jon Kortazar
Eguna, 87-10-01 - Kontaketaren atsegina, Jon Kortazar
Eguna, 87-10-22 - Etsipen days, Jon Kortazar
Eguna, 1987-12-31 - Literaturatik bizitzara, Jon Kortazar
Eguna, 88-01-07 - Literatur-zoperna, sorpresa jenerala, Jon Kortazar
Eguna, 88-01-14