Aza 08 22

Irene Pujadas Puskak

Irene Pujadas idazlearen eta Amaia Apalauza-k euskaratutako Puskak liburua aurkeztuko dute azaroaren 8an (asteartea) 12:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.
FRONT_PUSKAK DEF_page-0001

Aza 07 22

Joseba Sarrionandia Lagun izoztua Pasaian

Joseba Sarrionandia Lagun izoztua nobelari buruz arituko da azaroaren 7an (astelehena) 19:45ean Pasaian, Trintxerpeko liburutegian.

Aza 04 22

Karmele Jaio Aitaren etxea Malerrekako irakurle taldean

Karmele Jaioren Aitaren etxea liburua oinarri hartuta, solasaldi irekia eginen dute azaroaren 4an (ostirala) arratsaldeko 20:00etan Doneztebeko liburutegian.

malerreka

Aza 04 22

Hasier Larretxea Hezurrezko kaiolak. Amaiurtik konstelazioak Iruñeko Laban

Hasier Larretxeak Hezurrezko kaiolak. Amaiurtik konstelazioak liburua aurkeztuko du azaroaren 4an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Laba kulturgunean.

Aza 04 22

Andima Ibinagabeitiaren idazlanak

Duela 55 urte, 1967ko azaroaren 2an hil zen Caracasen Andima Ibinagabeitia. Euskal kultur eta literaturaren langile handia, Euzko Gogoa aldizkariarekin egindako lana azpimarratzekoa da. Beste hainbat alorretan lanean jardundakoa, idatzi ere idazten zuen, eta Pako Sudupek osatu zuen, Elkar etxeak plazaratua, Andimaren idazlan hautatuak  obra. Ibinagabeitiak idatzitako artikuluen antologia bikain batetaz gain, hark idatzitako artikulu guztien erreferentzia dakar. 2000. urtean, berriz, Erbestetik barne-minez kaleratu zuen Susa argitaletxeak, Ibinagabeitiaren gutunak jasotzen dituen liburua. Biak dituzue irakurgai.
andima

Aza 03 22

Leopoldo Zugaza gogoan

Editore eta kultur eragile inportantea izan da Leopoldo Zugaza durangarra. Atzo zendu zen. Euskal letren munduan aspaldi murgildua, 1975etik aurrera euskarazko liburuak eta euskal gaien ingurukoak kaleratzen hasi zen, Leopoldo Zugaza argitaldaria izenpean.
1975etik 1979ra bitartean ia 40 liburu argitaratu zituen, horietatik lehenetakoa Mikel Zarateren Ipui antzeko alegi mingotsak. 1977an Irrisko sorta poema liburuen bilduma abiarazi zuen Manu Erzillaren Hitzik ainitz idatzi dut poemarioarekin, eta gero beste zazpi etorri ziren, 1979ra arte.
Gerediaga elkartearen eta Durangoko liburu azokaren sortzaile eta bultzatzaile, oraindik Durangon zabalik dagoen Hitz liburudenda ere sortu zuen Zugazak.  Zarautzen Olerti etxea sortu zuen.

Urr 29 22

Leire Bilbaoren Etxeko urak Ondarroan

Leire BilbaoEtxeko urak liburuko poemen errezitaldia egingo du  urriaren 29an (zapatua) 18:00etan Ondarroako Kofradia zaharrean. Literatur Amuak.

Urr 29 22

Margarita Nafarroakoaren Heptamerona Bigarren eguna irakurraldia Amaiurren

Margarita Nafarroakoaren Heptamerona Bigarren eguna itzuli eta sarean jarri du Booktegik, eta urriaren 29an (larunbata) goizeko 10:00etan hasita egun osoan irakurrialdia egingo dute Amaiurko Gaztelu elkartean.

heptamerona

Urr 29 22

Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala Ondarroan

Eider Rodriguez idazlearekin Eraikuntzarako materiala nobelari buruz berba egingo dute urriaren 29an (zapatua) 10:00etan Ondarroako Kofradia zaharrean. Gidaria: Jose Mari Urteaga. Literatur Amuak.

Urr 28 22

Alex Gurrutxaga Txori Kantazale: Xabier Leteren ildoan Arrasaten

Alex Gurrutxagak Txori Kantazale: Xabier Leteren ildoan izeneko emanaldia eskainiko du urriaren 28an (ostirala) 19:00etan Arrasateko Kulturaten.

Urr 28 22

Erromantizismoaren haizeak

Erromantizismoaren ordezkari biren efemerideak ekarri dizkigu urriko azken asteko hego-haizeak. 250 urte bete dira urriaren 21ean Samuel Taylor Coleridge jaio zela; eta 150 urte hil zela Teophile Gautier, hilaren 23an. Bide desberdinak hautatu zituzten, nolanahi, hala bizitzan nola literaturan. Pentsamenduaren alorra landutakoa, poesian eman zituen bere onenak Coleridgek, Kubla Khan eta Joseba Sarrionandiak euskarara ekarritako Marinel zaharraren balada ospetsua (Pamiela, 1995). Bidaiaria, kazetaria, eleberriek, narrazioek eta kronikek osatzen dute Gautierren obra. Onofre, gizon amorrazia narrazioa euskaratu zuen Gerardo Markuletak (Infomart, 1999). Biak eskaintzen dizkizuegu osorik.

Urr 28 22

Assata Shakur Autobiografia bat

Assata Shakuren Autobiografia bat aurkeztuko du Katakrak argitaletxeak Danele Sarriugarte itzultzailea eta Joseba Sarrionandia hitzaurrearen egilearekin urriaren 28an (ostirala) 12:00etan Donostiako liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.
assatashakur

Urr 27 22

Arantxa Urretabizkaia Azken etxea Gasteizko irakurle klubean

Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea komentatuz hasiko dute ikasturte ikasturtea urriaren 27an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Urr 27 22

Juliana Leveille-Trudel Nirliit Arrasaten

Juliana Leveille-Trudel idazlearen Nirliit liburuari buruz arituko dira urriaren 27an (osteguna) 19:00ean Arrasateko irakurle taldean.

Urr 27 22

Sally Rooney Jende normala Zarautzen

Sally Rooneyren Jende normala nobelaz ariko dira urriaren 27an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak