Editore eta kultur eragile inportantea izan ohi da Leopoldo Zugaza durangarra. Euskal letren munduan aspaldi murgildua, 1975etik aurrera euskarazko liburuak eta euskal gaien ingurukoak kaleratzen hasi zen, Leopoldo Zugaza argitaldaria izenpean. 1975etik 1979ra bitartean ia 40 liburu argitaratu zituen, horietatik lehenetakoa Mikel Zarateren Ipui antzeko alegi mingotsak. 1977an Irrisko sorta poema liburuen bilduma abiarazi zuen Manu Ertzillaren Hitzik ainitz idatzi dut poemarioarekin, eta gero beste zazpi etorri ziren, 1979ra arte. Autore berri eta ez hain berrien konbinazioa, liburu eta poeta inportanteak plazaratu zituen Irrisko Sortak: Manu Ertzilla, Amaia Lasa, Xabier Iratzeder, Jesus Etxezarraga, Xabier Azurmendi, Mikel Zarate, Polikarpo Iraizoz eta Alfonso Irigoien.

  1. Hitzik ainitz idatzi dut
            Manu Ertzilla
  2. Hitz nahastuak
            Amaia Lasa Alegria
  3. Fededunen arbasoa
            Xabier Iratzeder
  4. Olerki solteak
            Jesus Etxezarraga
  5. Jesus
            Xabier Azurmendi
  6. Bizipenen bultzadaz
            Mikel Zarate
  7. Kristo gure Jauna eta andredena Maria
            Polikarpo Iraizoz
  8. Herrian gara bizi
            Alfonso Irigoien

literatura sarean