Urt 26 23

Uxue Alberdi Dendaostekoak Eskoriatzan

Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 26an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako kultur etxean.
Dendaostekoak-azala

Urt 26 23

Sylvia Plath Beirazko kanpaia Getarian

Sylvia Plath idazlearen Beirazko kanpaia euskaratu du Garazi Arrulak eta urtarrilaren 26an (osteguna) 18:00etan solasean arituko dira Getariko irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Urt 25 23

Joseba Sarrionandia Odol bearbaguea, agirtuco da eguia eurea (H)ilbeltzan

Joseba Sarrionandiak Odol bearbaguea, agirtuco da eguia eurea solasaldia eginen du urtarrilaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Anizko Mendiarte elkartean. (H)ilbeltza.

ilbeltza23

 

Urt 25 23

Toti Martinez de Lezea Hautsi da katea Donostiako Egian

Toti Martínez de Lezearen Hautsi da katea: Sara izan zen lekuko liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Donostian, Egiako kultur etxean. Egia bizirik!

Urt 25 23

Agota Kristof Koaderno handia Agoitzen

 

Agota Kristofen Koaderno handia mintzagai hartuko dute urtarrilaren 25ean (asteazkena) 18:00etan Agoizko Euskararen etxean.  Gidaria: Mikel Antza.

Urt 24 23

Nerea Ibarzabal Bar Gloria Azkoitiko irakurle taldean

Nerea Ibarzabal Salegirekin Bar Gloria nobela berriari buruz arituko dira urtarrilaren 24an (asteartea) 19:00etan  Azkoitiko irakurle taldean.
Bar Gloria

Urt 24 23

Eneko Barberena Suak erreko ez balu Arrasaten

Eneko Barberenak Suak erreko ez balu nobela beltza aurkeztuko du urtarrilaren 24an (asteartea)18:30ean Arrasateko Kulturaten. Gidaria: Jokin Labayen.

enekoarrasate

Urt 24 23

Jamaika Kincaid Nire amaren autobiografia Aurizberriko liburutegian

Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia liburuaz jardungo dute urtarrilaren 24an  (asteartea) 18:30ean Aurizberriko liburutegian.

 

Urt 23 23

Itziar Ugarte eta Iban Yaniz Bilboko Arriagan

Itziar Ugarte poemak irakurtzen arituko da eta Iban Yaniz bere kantuak eskaintzen, hitzen eta melodien arteko elkarrizketan urtarrilaren 23an (astelehena) 19:30ean Bilboko Arriaga antzokian.

gugabeere

Urt 23 23

Eneko Barberena Suak erreko ez balu (H)ilbeltzan

Eneko Barberenak Suak erreko ez balu nobela beltza hartuko du hizpide urtarrilaren 23an (astelehena)19:30ean Arizkungo Medikuaren etxean. (H)ilbeltza.
Suak-erreko-ez-balu

Urt 21 23

Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga Katuen kontuak Tafallan

Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga berbak eta kantuak uztartzen arituko dira Katuen kontuak ikuskizunarekin urtarrilaren 21ean (larunbata) 19:00etan Tafallako kultur etxean.

tafalla

Urt 20 23

Sylvia Plath Beirazko kanpaia Iruñean

Sylvia Plath idazlearen Beirazko kanpaia euskaratu du Garazi Arrulak eta urtarrilaren 20an (ostirala) 19:00etan solasean arituko dira  Iruñean, Katakrak liburudendako irakurle taldean.

Urt 20 23

(H)ilbeltza: Beltza Baztanen argitzen da

Euskal nobela beltzari eskainitako asteak, (H)ilbeltzak bederatzigarren edizioa du 2023koa. Beltza Baztanen argitzen da goiburupean, beste behin astelehenean hasi eta igandean akitu arte, denetarik izanen da Baztango herri ezberdinetan. (gehiago…)

Urt 19 23

Eugenio de Andraderen mendeurrena

Duela ehun urte, 1923ko urtarrilaren 19an, jaio zen Eugenio deAndrade (Jose Fontinhas ponte-izenez), Portugalgo Povoa de Atalaian. Lisboara bizitzera aldatua, gaztetandik ekin zion poesia idazteari. 1948ko As mãos e os frutos liburuarekin arrakasta izan eta gerora beste hainbat argitaratu zituen, XX. mendeko Portugalgo liriko handietako bat bilakatuz.  Euskaraz irakur liteke haren lanik: Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak (Elkar, 1985) liburuan Joseba Sarrionandiak hiru poema itzuli zituen, eta Maite Gonzalez Esnalek Uraren bezpera (Pamiela, 1990) poemarioa ekarri zion euskarari.

Urt 19 23

Txillardegiren Kronikak Zarautzen

Koldo Izagirre eta Juan Luis Zabalak Txillardegiren Kronikak aurkeztuko dute urtarrilaren 19an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburu-dendan.

IMG-20230113-WA0008

Agenda

Efemerideak

Kritikak