Api
18
23
Lisipe bildumak 13. alea kaleratu berri du, Eva Perez-Ponsek idatzia, Erresistentziarako gorputzak: bollerak izenburupean. “Heterosexual” eta “homosexual” kategorietan oinarritutako sistema normatiboak dakarren domestikazioaz harago, praktika indibidual zein kolektiboen bitartez egituratuko gorputz bezala aurkezten zaizkigu bollerak liburu honetan, erresistentziarako eta eraldaketarako gorputz bezala. Bestetasunaren ertz bollera ez-bitarretik idatzita, kontzeptu filosofikoen eta gertaera historikoen errepasoa egiteaz gain, ekintza zuzen ez-biolentoaren proposamena ere jartzen du mahai gainean. Osorik irakur dezakezu liburua online ere.
Api
17
23
Mikel Ayllon Elur beltza poema liburuari buruz solasean arituko da Josune Velez de Mendizabalekin apirilaren 17an (astelehena) 19:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa liburutegian.
Api
17
23
Maryse Conde idazlearen Bihotza negar eta irri izango dute mintzagai apirilaren 17an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.
Api
17
23
Eva Perez-Pons idazlearen eskutik Erresistentziarako gorputzak: bollerak saiakera aurkeztuko du Lisipe bildumak apirilaren 17an (astelehena) 10:30ean Donostiako liburutegian, Mandasko Dukearen aretoan.

Api
14
23
Katixa Agirre eta Aitziber Perez de Karmamo Idazlea psikoanalizatzen solasaldian arituko dira apirilaren 14an (ostirala) 19:00etan Gasteizko Goiuri jauregian.
Api
13
23
Mikel Antza Arroz urez liburua aurkezten arituko da apirilaren 13an (osteguna) 19:00etan Lizarrako La Botan.

Api
13
23
Katixa Agirreren Berriz zentauro nobelari buruz arituko da apirilaren 13an (osteguna) 18:00etan Madrilgo Euskal etxeko irakurle taldean

Api
13
23
Oso bi idazle desberdin batzen ditu apirilaren 13ak. Duela 200 urte Eugene Mouton jaio zen. Legelari gisa ibilbidea egindakoa, literatur aldizkarietan eman zituen argitara istorio eta narrazioak, mundu fantastiko, menturazkoa jasotzen dutenak. Zientzia fikzioaren aitzindarietakoa, halakoxea da Pamiela aldizkarian 1985ean Kapok euskaratu zuen Zurezko burua zuen elbarrituaren istorioa. Gaur 40 urte hila, fantasiatik baino errealitatetik gehiago dakar bere literaturan Merçe Rodoredak (nahiz eta baduen ukitu sinbolista zenbait narraziotan). Espainiako Errepublika, gerra, erbestea… heriotza, amodioa, denbora dira idazle katalan handi honen gaiak. Maite Gonzalez Esnal-ek euskaratu zituen haren Ipuin hautatuak (Elkar, 1984) eta eleberririk ezagunena, Diamantearen plaza (Elkar, 1994). Berrikiago (2013), Antton Olanok Ispilu hautsia ekarri du argitara Literatura Unibertsala bilduman.
Api
11
23
Castillo Suarez eta Angel Erro Alaska poema liburuari buruz solasean arituko dira apirilaren 11an (asteartea) 19:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Api
11
23
Oskar Gaztelu eta Angel Erro Baserria (h)uz(s)ten poema liburuari buruz solasean arituko dira apirilaren 11an (asteartea) 18:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Api
09
23
Amets Arzallus, Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz hizketan arituko da apirilaren 9an (igandea) 15:00etan Gotainen, Xiru jaialdiaren baitan.

Api
06
23
Maddi Ane Txoperena eta Mikel Antza Literatura mundua ulertzeko mahainguruan egongo dira apirilaren 6an (osteguna) 16:30ean Elorrioko Gazte Topagunean.
Api
04
23
Zizurkilen jaio zen 1953an Joakin Arregi Txe, eta 25 urtez Venezuelan erbesteratuta bizi ondoren, Hendaian bizi izan da azken urteetan. 2023ko martxoaren 28an hil zen. Eta berak urte luzeetan idatzitako bertsoek, Paper hotsak argitaletxearen lehen liburua osatu zuten: Karibetik Kantaurira.
Koldo Izagirreren hitzaurrea eta Arregik berak bizitzan zehar landutako bertso sortak eskaintzen dizkizugu Joakin Arregi Txe iheslari eta bertsolaria omentzeko.
Api
03
23
1898ko apirilaren 3an jaio zen Michel de Ghelderode idazlea, Belgikan. XX. mende hasierako dramaturgo handietako bat, obra oparo baten egilea da, zeina asko eta toki askotan errepresentatua izan zen. Pertsonaia grotesko eta beldurgarrien sortzailea, abangoardiako idazle kontsideratzen da. Baina abangoardian ikurrik badu antzerkiaren munduak XX. mendean, hori Antonin Artaud da, apirilaren 3 batez hil zena Ghelderode jaio eta 50 urtera. Teorialari, idazle, aktore, poeta… oholtzari astindua ekarri zion marseillatarraren ekarpenak. Obra bana daude euskaratuta, Ghelderoderen Zaldun bitxia, Juan San Martinek Egan aldizkarian 1965ean; eta Jainkoaren judizioari akabera emateko, Asier Sarasolak Tabakalerarendako, 2017an. Biak dituzu irakurgai.
Api
01
23
Eider Rodriguez eta Katixa Agirre Idazle hedatua hizpide hartuta arituko dira apirilaren 1ean (larunbata) 17:30ean Bilboko Gutun Zuria, Letren nazioarteko jaialdian.
