Turkia bere herriaren eta bereziki bere herrikideen XX. mendeko ahots inportanteenetako bat da Nazim Hikmet-ena. Hainbat aldiz kartzelan egona (azken kartzelaldian 12 urte), alderdi komunistako kidea, Gabriel Arestik ekarri zuen euskarara Lau gartzelak eta beste zenbait poema liburua. Gerora, Iñigo Aranbarrik dozena bat poema itzuli zituen, eta badaude euskratutako beste poema solte batzuk ere. Ekainaren 3 batez duela 60 urte Moskun hil zen Hikmeten euskaratutako lanok bildu genituen hemen.
Antonio Turielen Petrokalipsia liburuaren itzulpena aurkeztuko dute Joseba Barriola Zabaleta itzultzaileak eta Garazi Arrula editoreak ekainaren 3an (larunbata) 17:30ean Ziburuko liburu azokan.
Luzien EtxezaharretaMaiatzeko editorea eta Leire Lopez Ziluaga Susakoa Zubiburu mahainguruan arituko dira ekainaren 3an (larunbata) 10:15ean Ziburuko liburu azokan.
Juno Mac eta Molly Smith egileen Puta zikinak Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka euskaratu du Amaia Astobizak eta ekainaren 1ean –Sexu Langileen Nazioarteko Egunaren bezperan–(osteguna) 18:30ean Donostian, Egiako Teila fabrikan. EHGAM.
EIZIEren egitasmoa da 31 eskutikbloga, euskararen erabilerari buruzko testuak argitaratzeko 2012an sortua. 2016an etenaldi bat egin eta gero, 2023an atzera abiatu dute eta dagoeneko 900etik gora artikulu argitaratuak ditu. Eta berrienetako bat Gidor Bilbaok idatzitako Latindar literatura euskaratzeko proiektuak: Orixeren 1919ko asmoetatik UPV/EHUren ADDIra izan da. Artikuluan errepasoa zehatza egiten zaio latindar literatura itzultzeko asmoei, eta egitasmoen eta liburu formatuan argitaratu diren testuez gain, gogoratzen du EHUren Bibliotheca Scriptorum Classicorum Vasconica poriektua, zeinak hiru emiatza izan zituen, hirurak ere sarean osorik irakur daitezkeen liburuak: Salustioren Jugurtaren aurkako gerra; Virgilioren Bukolikak eta Georgikak eta Zesarren Galietako guda. Artikuluaren amaieran, azkenik, Itzulpengintza Graduko ikasleen gradu amaierako lanetan egindako itzulpen testuen berri ere ematen da, horietako asko ere sarean irakur daitezkeenak.
Miriam Lukik idatzitako Argialdiak ipuin liburuari irudi aurkezpena prestatu dio Julen Altubek. Maite Gurrutxagaren ilustrazioak, Verde Pratoren ahotsa eta zenbait irudi eta letra batu dituzte book trailerrean.
Eneko Bidegainek Bichta Édernobela aurkeztuko du maiatzaren 31an (asteazkena) 18:00etan Nafarroako liburu azokan, Iruñeko Gaztelu plazan. Gidaria: Patxi Larrion.
Xan IdiartNostalgia ez da salgaiipuin bilduma aurkezten egongo da maiatzaren 31an (asteazkena) 17:30ean Iruñean, Gaztelu plazan egongo den Nafarroako liburu azokan. Gidaria: Luzien Etxezaharreta.
Gabriel Aresti eta euskal kultura-esparrua (1953-1975) hitzaldia eskaindiko du Asier Amezagak maiatzaren 30ean (osteguna)18:00etan Miarritzeko Mediatekan.