Aza
17
23
2023ko azaroaren 17an zendu da Agustin Ibarrola artista. Gabriel Aresti idazlearen lagun haundia. Eta gaur artistak idazleari egindako lanak gogoratu gura ditugu. 1966an, Kriselu argitaletxean Arestik Euskal harria plazaratu zuenean, bi artistei zentsuratutako lanak -irudiak eta poemak- gogoan hartuz. Euskal Harria poema liburua Gabriel Arestik berak argitaratu zuen. Kriselu bilduma abiatu zuen horrela. Graficas Ellacuria etxean inprimatu zen, Bilboko Buenos Aires kalean.


Euskal harria poema liburuak 120 pieza zituen, baina zentsuratengatik 60 bakarrik argitaratu ahal izan zituen Arestik. Ibarrolak egindako 14 irudietatik hiru izan ziren zentsuratuak. Poema liburuak lau parte ditu, eta hirugarren zatia Ibarrolari eskaini zion Arestik: “Poesia para Agustin Ibarrola” du izenburua. (gehiago…)
Aza
16
23
Blanca Llum eta Castillo Suarez Poesia(k) eta maitasuna(k) hizpide hartuta solasean arituko dira Itziar Ugarteren esanetara azaroaren 16an (osteguna) 19:00etan Donostiako Okendo kultur etxean. Literaktum.
Aza
16
23
Patxi Zubizarretak Sakonean, itsasoa ikusten da nobela aurkeztuko du azaroaren 16an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Aza
16
23
Garazi Arrula idazleak Lurraz beste liburuaren aurkezpen-solasaldia eginen du azaroaren 16an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxeko Irakurle Txokoan.

Aza
16
23
Jon Alonsok Carvalho Euskadin nobela berria aurkeztuko du azaroaren 16an (osteguna) 12:00etan Donostiako Konstituzio plazako liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.

Aza
16
23
Xamarrek Biziaroak saiakera aurkeztuko du azaroaren 16an (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Pamiela.
Aza
16
23
Iruñea, 2016. Gobernu autonomiko berriak goi mailako kultur jardunaldi bat antolatu du, eta Sanchez Godin intelektuala ezusteko bat ematekoa da bertan: Manuel Vazquez Montalbanen nobela argitaragabe bat agertu da, Carvalho Euskadin izenekoa. Ezustekoa, ordea, nobelaren bat-bateko desagertzeak emango du, eta Jon Alonsoren protagonista ezagunaren, Enekoitz Ramirez Lanbasen, esku geldituko da kasua.
Bartzelona, 2003. Carvalho detektibea Ramblei begira dago, Guadalupe Agirre euskal enpresari handienetako baten enkargua jasoko duenean: 1982an desagertu zen Kokotxa militantearen neska-laguna aurkitzea. Ordainsari altua eskainiko dionez, aurrera egitea erabakiko du Carvalhok, giro arraro baten erditik: esan gabekoak, paper misteriotsuak, jarraipenak…

(gehiago…)
Aza
15
23
Adrienne Rich egilean Munduko Poesia Kaiera irakurri eta aztertuko dute azaroaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Azpeitiko APOAn (Askoren Poesia Ahotsak) Dinamo sorgunean.

Aza
15
23
1998ko azaroaren 15ean, orain dela 25 urte, hil zen Federiko Krutwig. Hala euskalgintzan nola kulturgintzan XX. mendeko eragile handietako bat izana, gazterik lotu zitzaion euskalgintzari, gehienbat Euskaltzaindiaren bitartez. Bere lan filologiko eta politikoez gain (Vasconia), literaturaren alorrean ere izan zuen emaitzarik. Oso ezaguna ez zaion arloa, poesiagintzarena, jaso nahi izan dugu, eta bere poemak ekarri ditugu urteurren honetan irakurtzeko.
Goethe eta Hölderlin ere euskara ekarri zituen Gernika aldizkarian.
Susa aldizkariaren lehen zenbakian, 1980. urtean berari egindako elkarrizketa ere irakurtzeko modukoa iruditu zaigu.

Federiko Krutwig. Argazkia: Sigfrido Koch
Aza
15
23
Garazi Albizuak Gaizkileen galtzada aurkeztuko du azaroaren 15ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Pamiela.
Aza
14
23
Castillo Suarez idazleak Alaska aurkeztuko du Juantxo Zeberio musikariarekin azaroaren 14an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Kondestable jauregian.
Aza
14
23
Eneko Bidegainek Bichta Éder nobelari buruz solas egingo du azaroaren 14an (asteartea) 19:00etan Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.

Aza
14
23
Bernardo Atxagaren Gizona bere bakardadean liburua hizpide hartuko du Xabier Etxanizek azaroaren 14an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Foru liburutegian.
Aza
14
23
Miren Agur Meabe, Xabier Gantzarain eta Goizalde Landabaso Intimitatea hizpide hartuta arituko dira azaroaren 14an (asteartea) 19:00etan Bilboko Kuna gunean. Idazlea elkartea.
Aza
14
23
Lander Garro idazlearen Faith nobelari buruz arituko dira azaroaren 14an (asteartea) 19:00etan Eibarko Portalean.