maiatza
16
09
BatBada proiektuaren aurkezpena izango da maiatzaren 16an (larunbata) 19:00etan Oreretako Mikelazulo kultur elkartean. Asier Sarasolaren Poems everybody, poems!, Ion Olanoren Ebaki eta Oscar Mansoren Breve historia de los conquistadores liburu ale bakarren aurkezpena.
maiatza
16
09
Koldo Etxabek Baroja etxearekin 1986an Lautada sutan ipuin sortaren itzulpena plazaratu eta urte batzuetara, Pedro Paramo euskaratu zuen Juan Garziak 2002an, Literatura Unibertsala bildumarako. Juan Rulfok 1955ean argitaratutako eleberri labur honek Mexikoko herri txiki bateko jendearen bizimodua kontatzen du. Honela hasten da: “Nire aita, Pedro Paramo delako bat, hemen bizi zela esan zidatelako etorri nintzen Comalara. Amak esan zidan. Eta nik promes egin nion bera hil bezain laster etorriko nintzela haren bila”. Nobela amaitu ostean, Carlos Blanco Aguinagak idatzitako epilogoak Juan Rulfori buruzko argigarri ederrak dakartza.
maiatza
14
09
Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek. Komuneko paperean idatzitako poemen errezitaldia egingo dute maiatzaren 14an (osteguna) 22:00etan Zarauzko Arrano tabernan.
maiatza
14
09
Palestina: maitasuna eta bakearen lurraldea, Mahmud Darwishen poemen irakurraldia egingo dute maiatzaren 14an (osteguna) 20:00etan Oreretako Mikelazulo kultur elkartean.
maiatza
14
09
Gotzon Garateren New York, New York kronika liburuaren berrargitalpena aurkeztuko dute maiatzaren 14an (osteguna) 11:00etan Destuko Unibertsitatean (016 gelan).
maiatza
13
09
Mikelazuloko 9. Poesia Astean irakurriko diren poemak oparituko dituzte maiatzaren 13an (asteazkena) arratsalde osoan, Irakurle bat bada ekimenean (Oreretako Mikelazulo kultur elkartean).
maiatza
13
09
Zarauzko Itxaropenan inprimatua, Orixek duela 75 urte argitaratu zuen Barne-muinetan, bere aurreneko poesi liburua, hemezortzi poema mistiko biltzen dituena (sei ataletan hiruna pieza), Xabier Lizardi zenari egindako eskaintzarekin eta Jose Maria Estefaniaren hitzaurrez. Garai hartan idazten ari zen Euskaldunak poema luzea ere, baina gerra ostera arte ez zuen argia ikusi, 1950ean. Antonio Maria Labaien Ayanbek agertu zuen Barne-muinetan liburuari buruzko lehen iruzkina 1934ko maiatzaren 16 eta 17an El Dia egunkarian, eta bigarrena Lauaxetak maiatzaren 26an eta ekainaren 8an Euzkadin.
maiatza
12
09
Hitzak musikan poesia eta musika emanaldia egingo dute Itxaro Bordak, Kattalin Totorika eta Pantxix Bidartek maiatzaren 12an (asteartea) 20:00etan Oreretako Mikelazulo kultur elkartean.
maiatza
12
09
Joan Perez de Lazarragaren eskuizkribuei buruzko jardunaldiak egingo dira maiatzaren 12tik 14ra bitartean Iruñeko Erraldoien Txokoan (Descalzos kalean), arratsaldeko 19:30ean. Asteartean Iñaki Aldekoak eta Aingeru Epaltzak egingo dituzte hitzaldiak, asteazkenean Aitzpea Leizaolak eta Pruden Gartziak, eta ostegunean Gidor Bilbaok (irakurraldia Gerardo Markuletarekin).
maiatza
09
09
Donibane Lohizuneko Begiraleak elkarteak omenaldia egingo dio Xabier Iratzederri maiatzaren 9an (larunbata) Dukonteniako egoitzan. Arratsaldeko 18:00etan Iratzederren antzerki kaierak liburua aurkeztuko dute, eta ondoren poemen irakurraldia izango da, Joseba Aurkenerena eta Ixabel Etxeberriarekin. Musika: Iñaki Maritxalar.
maiatza
09
09
Duela 400 urte (1609an) argitaratu ziren William Shakespeareren Sonetoak, 154 poemako bilduman. Bingen Ametzagak eta Gabriel Arestik bana euskaraturik, Euzko-Gogoa aldizkariak plazaratu zituen 1954an. Santi Onaindiak sei soneto gehiago itzuli zituen 1959an eta Juan San Martinek beste hiru 1964an Olerti aldizkarian. Baina itzulpen lan handiena Juan Garziak egindakoa da: Soneto hautatuak liburua argitaratu zuen Alberdaniarekin 1995ean.
maiatza
08
09
Literatura Eskolak ekainaren 5, 6 eta 7an Literaturia izeneko asteburua antolatuko du Larrabetzun. Egitaraua maiatzaren 8an (ostirala) 12:00etan aurkeztuko dute Bilboko Kafe Antzokian.
maiatza
08
09
Alberto Barandiaranek Postkronikak liburua aurkeztuko du maiatzaren 8an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan (Fermin Calbeton).
maiatza
07
09
Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo eta Nere gorringotik liburuen harira, Iñaki Segurola elkarrizketatuko du Xabier Gantzarainek maiatzaren 7an (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegian (San Jeronimo kalea).
maiatza
07
09
Yolanda Arrietaren Uretan lez liburua izango dute mintzagai maiatzaren 7an (osteguna) 18:30ean Bilboko Foru Liburutegian. Gidaria: Goizalde Landabaso.