Abe 20 09

Esanen aduanan Oiartzunen

Esanen aduanan testu-irakurketa egingo dute Yolanda Arrietak, Leire Bilbaok eta Miren Agur Meabek abenduaren 20an (igandea) 19:30ean Oiartzungo Udal Aretoan.

Abe 20 09

Komuneko paperean Oreretan

Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek abenduaren 20an (igandea) 19:00etan Oreretako Mikelazulo elkartean.

Abe 19 09

Eskuen sustraiak Oiartzunen

Eskuen sustraiak poema liburuan oinarrituta, errezitaldia egingo dute Asier Sarasolak eta Oier Guillanek abenduaren 19an (larunbata) 19:00etan Oiartzungo Urkabe-Baita etxeko ganbaran. Musika: Ander Fernandez; pintura: Idoia Beratarbide.

Abe 18 09

Susa sortu zela 30 urte

1979ko abenduaren 18an atera zen inprimategitik Susa aldizkariaren lehendabiziko alea. Aurreneko sei urteetan Josu Landa, Pablo Sastre, Iñaki Uria, Xabier Montoia, Mikel Antza eta Eneko Olasagasti izan ziren eragile nagusiak (portadista: Julio Pardo, logotipoa: Rafa Serras). 30 aldizkari argitaratu zituen Susak 1980tik 1994ra, denera 33 zenbaki (hiru ale bikoitzak izan baitziren). Azken zazpi urteetan Gorka Arrese eta Iñigo Aranbarri arduratu ziren aldizkariaren edizioaz, eta azkeneko hiru zenbakiak Lubaki Bandak egin zituen (Asier Serrano, Gari Berasaluze, Xabier Aldai, Harkaitz Cano, Xabier Gantzarain…). Susak 1983an sortu zuen argitaletxea, Montoiaren Anfetamiña poema liburuarekin abiatuta, Landa editore zela.

Abe 17 09

Musika airean Larrabetzun

Karmele Jaio Musika airean eleberriaz berbetan ariko da abenduaren 17an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Antolatzailea: Arrekikili elkartea.

Abe 17 09

Jerusalem, Xalimen hiria Donostian

Jerusalem, Xalimen hiria liburuan oinarrituta, irakurraldia egingo dute Ramon Agirrek, Asier Sotak, Dorleta Urretabizkaiak, Aitziber Garmendiak eta Fito Rodriguezek abenduaren 17an (osteguna) 11:30ean Donostian, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan.

Abe 16 09

Ez obeditu inori Arrasaten

Mikel Peruarenaren Ez obeditu inori nobelaz solasaldia egingo dute abenduaren 16an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturaten. Gidaria: Mikel Ayerbe.

Abe 16 09

Ekialdeko kontakizunak, Marguerite Yourcenar

Marguerite Yourcenarren hamar ipuineko bilduma duzu Ekialdeko kontakizunak, 1996an Imanol Zurutuzak itzuli eta orain osorik sarean eskaintzen dizuguna. Marguerite Cleenewerck de Crayencour 1903an jaio zen Bruselan. 1921ean argitaratutako lehen poema bilduma sinatzean asmatu zuen Yourcenar izengoitia. Hadrianoren oroitzapenak (1951) nobela da bere lanik ezagunena, Joxe Austin Arrietak itzulia; baina beste bi lan gehiago ere badira euskaratuak: Alexis (Maite Gonzalez Esnalen eskutik) eta Erremateko tiroa (Josu Zabaletak). Ekialdeko kontakizunak zertan diren, Yourcenarrek berak argibide labur batzuk ematen dizkizu liburu amaierako oharretan.

Abe 14 09

Zoaz infernura, laztana Donostian

Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana nobelari buruz jardungo dute abenduaren 14an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidaria: Juan Luis Zabala.

Abe 12 09

Harkaitz Canoren hitzaldia Literatura Eskolan

Harkaitz Canok Amaieraren garrantzia narraziogintzan hitzaldia egingo du abenduaren 12an (larunbata) 10:00etan Literatura Eskolan, Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Abe 10 09

Tene Mujikaren Gogo-oñazeak argitaratu zen duela 75 urte

Poema, ipuin eta antzerkiak idatzi zituen Tene Mujikak (1888-1981). Gurasoen janari-dendan lan egiten zuen Deban, eta hantxe, euskarazko liburuak Lorenzo Boneta apaiz ikusmenez eskastuari irakurtzen, trebatu zen literaturarako. 1923an argitaratu zuen aurreneko liburua: Miren Itziarri idazkiak eta olerkiak, gutunez eta olerkiz atondua. 1934ko Antzerki Sariketara bi lan aurkeztu zituen Tene Mujikak, eta bi lehen sari izan zituen, azaroaren 29an Tolosan ebatziak: Gogo-oñazeak (sari nagusia) eta Gabon (haurrentzat idatzia). Antzerti bildumak abendu hartan argitaratu zuen Gogo-oñazeak, eta gero 1935eko apirilaren 28an antzeztu zuen Tolosako Lizarditarrak taldeak Donostiako Kursaalen. Gabon obra laburra 1935ko urrian inprimatu zen.

Abe 07 09

Gulliverren lokarriak Durangon

Xabi Bordak Gulliverren lokarriak poesia errezitaldia egingo du abenduaren 7an (astelehena) 17:00etan Durangoko Azokako Ahotsenea ekitaldietan.

Abe 07 09

Eskuen sustraiak Durangon

Oier Guillanek Eskuen sustraiak poesia errezitaldia egingo du abenduaren 7an (astelehena) 12:30ean Durangoko Azokako Ahotsenea ekitaldietan.

Abe 06 09

Eroriaren logika Durangon

Juanra Madariagak Eroriaren logika poesia errezitaldia egingo du abenduaren 6an (igandea) 12:00etan Durangoko Azokako Ahotsenea ekitaldietan.

Abe 05 09

Iratzeen esporak Durangon

Igor Estankonak Iratzeen esporak poesia errezitaldia egingo du abenduaren 5ean (larunbata) 12:00etan Durangoko Azokako Ahotsenea ekitaldietan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak