maiatza 13 10

Hau ez da nobela bat! Iruñean

Juan Kruz Lakastak Kirmen Uriberekin Hau ez da nobela bat! solasaldia izango du maiatzaren 13an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Erraldoien Txokoan.

maiatza 13 10

Aime Cesaire-ren poemak Errenterian

Aime Cesaireren poemen errezitaldia egingo dute maiatzaren 13an (osteguna) 19:30ean Errenteriako Mikelazulo elkartean, 10. Poesiaren Astean.

maiatza 13 10

Mahmud Darwishi omenaldia Baionan

Mahmud Darwishi omenaldia egingo diote Maiatz Literatur Solasaldietan, maiatzaren 13an (osteguna) 19:00etan Baionako Euskal Erakustokian. Parte hartuko dute: Itxaro Borda, Pantxix Bidart eta Marie Hirigoyen, Mustapha Doukary eta Zimur, Laurent, Beñat Achiary eta Jesus Aured.

maiatza 13 10

Denak ari dira eguraldiaz gu ez Gasteizen

Hedoi Etxartek eta Alain M. Urrutiak Denak ari dira eguraldiaz gu ez hitzaldia egingo dute maiatzaren 13an (osteguna) 19:00etan Gasteizko Unibertsitateko Pabilioian.

maiatza 12 10

Aulki-jokoa Abanton

Uxue Alberdiren Aulki-jokoa eleberriari buruz jardungo dute maiatzaren 12an (asteazkena) 19:30ean Abantoko udal aretoan.

maiatza 12 10

Maiatz aldizkariaren 50. zenbakia

Maiatz aldizkariaren 50. zenbakia aurkeztuko du Lucien Etxezaharretak maiatzaren 12an (astezkena) 18:30ean Baionako Euskal Erakustokian. Maiatz Solasaldien 26. edizioa abiatuko da honela.

maiatza 12 10

Jose Saramagoren
Lisboako Setioaren Historia

Lisboako Setioaren Historia Jon Alonsok itzulirik argitaratu zen 1999an, Jose Saramagok idatzitako nobelen artean euskaraz daukagun bakarra, orain sarean osorik eskaintzen dizuguna. Eleberriko protagonista Raimundo Silva da, argitaletxe batean lan egiten duen zuzentzailea; liburu baten frogak aztertzen ari delarik, bere kabuz bai hitzaren ordez ez hitza paratzeko tentazioa piztu zaio, gisa horretan historia idatziaren zentzua aldatzearren. Literatura Eskolak eta Literaturiak antolaturik, maiatzaren 15ean (larunbata) 10:00etan Jon Alonsok hitzaldi luzea egingo du Jose Saramagoren narraziogintzaz Iruñeko Txantxeako Euskaldunon Biltokian.

maiatza 10 10

Mikelazuloko 10. Poesia Astea

Airea biltzeko erak errezitaldi eta zirku-tela ekitaldiaren abiatuko da Mikelazuloko 10. Poesia Astea Errenterian, maiatzaren 11n (asteartea) 19:00etan Fanderian. Maiatzaren 12an batBada saileko ale berri bi aurkeztuko dituzte, bat Idoia Beratarbidek eta bestea Ander Fernandez eta Maite Gurrutxagak. Maiatzaren 13an Aime Cesaire negritudearen poetari omenaldia egingo diote, eta maiatzaren 14an Fertxu Izquierdoren Hiria ari du errezitaldia izango da. Maiatzaren 23an Iratzeen esporak poema liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko du Igor Estankonak.

maiatza 10 10

Maiatz 26. solasaldiak

Maiatz aldizkariaren 50. zenbakia aurkeztuko du Lucien Etxezaharretak Baionan egingo diren literatur solasaldietan. Euskal Erakustokian maiatzaren 12an (asteazkena) 18:30ean izango den aurkezpenaren ondoren, mahai-inguruan parte hartuko dute Itxaro Bordak, Laura Mintegik eta Txomin Peillenek. Maiatzaren 13an (osteguna) 9:30ean Gotzon Baradiaranek hitzaldia egingo du Eusko Ikaskuntzaren Baionako egoitzan, eta 14:30ean Bretainia, Okzitania, Alsazia, Korsika eta Kataluniako literatur aldizkari zenbaiten arteko topaketa izango da. Arratsaldeko 19:00etan, Euskal Erakustokian, Mahmud Darwish idazle palestinarrari omenaldia egingo diote, poemez eta kantuz.

maiatza 09 10

Azken Portuko
3. Literatur Astea

Kantuari, bertsoari, zinemari eta antzerkiari begiratuko dio Zarauzko Azken Portuko 3. Literatur Asteak. Anarik kantuaz jardungo du maiatzaren 10ean, Maialen Lujanbiok bertsoaren lantegia erakutsiko du maiatzaren 11n, Anjel Lertxundik zineman izan duen esperientziaz mintzatuko da maiatzaren 12an eta Ander Lipusek pertsonaiatik pertsonaiarako igarobideaz hitz egingo du maiatzaren 13an. Hitzaldi guztiak Azken Portuko biltoki zaharrean izango dira 20:00etan.

maiatza 08 10

Xabier Leteren errezitaldian Ataunen

Xabier Letek poema errezitaldia egingo du maiatzaren 8an (larunbata) 20:00etan Ataungo Herri Antzokian.

maiatza 07 10

Kontrarioa, Lander Garro

Lander Garrok Kontrarioa nobela aurkeztuko du maiatzaren 7an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.

maiatza 06 10

Kartzelako literaturaz Larrabetzun

Kartzelako literaturaz mintzatuko dira Jose Luis Otamendi eta Mitxel Sarasketa maiatzaren 6an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean, literaturaz berbetan irakurzaleen biltokian.

maiatza 06 10

Gasolindegian, Yurre Ugarte

Yurre Ugartek Gasolindegian ipuin liburua aurkeztuko du maiatzaren 6an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

maiatza 05 10

Aingeru Epaltzaren hitzaldia Olaztin

Aingeru Epaltza Rock’n’roll eta Tigre ehizan nobelez mintzatuko da maiatzaren 5ean (asteazkena) 19:00etan Olaztiko liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak