Eka 17 10

Pentsamenduaren Poesia jaialdia

Karmelo Iribarren, Joan Mari Irigoien, Juanra Madariaga, Joan Margarit, Juanjo Olasagarre eta Castillo Suarezek errezitaldia egingo dute ekainaren 17an (osteguna) 19:30ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan, Pentsamenduaren Poesia jaialdian.

Eka 16 10

Herio Heroi Bilbon

Oier Guillanen Herio Heroi antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute Ainhoa Alberdik, Amaia Corralek eta Oier Guillanek ekainaren 16an (asteazkena) 19:30ean Bilbon, Euskaltzaindiaren Plaza Berriko egoitzan. Musika. Ander Fernandez.

Eka 16 10

Euskaldun guztion aberria Arrasaten

Iban Zalduaren Euskaldun guztion aberria nobelaz arituko dira ekainaren 16an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko literatur solasaldietan (Kultur Ate). Gidaria: Mikel Ayerbe.

Eka 16 10

Haur besoetakoa nobelaren irakurketa Bilbon

Laurehun inguru irakurlek Haur besoetakoa nobela osoa etenik gabe ozen irakurriko dute ekainaren 16an (asteazkena) Bilboko Arriaga antzokian, goizeko 8:00etan hasi eta 20:00ak bitartean.

Eka 15 10

Autokarabana Las Karrerasen

Fermin Etxegoienen Autokarabana nobelaz jardungo dute ekainaren 15ean (asteartea) 19:30ean Las Karreraseko (Abanto) udal aretoan.

Eka 15 10

Bernardo Atxaga Haur besoetakoa nobelari buruz

Bernardo Atxagak Haur besoetakoa nobelaz jardungo du ekainaren 15ean (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren Plaza Barriko egoitzan.

Eka 15 10

Sadeko Markesaren Justine

Donatien-Alphonse-François, Sadeko Markesa deituraz ezagutua, Parisen jaio zen 1740ko ekainean. Jesuiten eskola batean ikasia, han piztu zitzaion literatura eta antzerki zaletasuna. 30 urte zituela Mazan antzokia atondu zuen Lacoste gazteluan, eta baita antzerki talde bat sortu ere. Baina idatzitako obretatik bakarren bat baino ez zen taularatu Parisen: Oxtiern kondea (1791n). Hogeita hamar urtetik gora egin zituen preso Sadeko Markesak: sexu eskandaluengatik, politika kontuengatik eta bere idatziengatik. Haren bi liburu ditugu euskaraz: Bego Montoriok itzulitako Filosofia apaingelan (2001, Txalaparta) eta Mikel Hoyos Seinek itzulitako Justine edo Bertutearen zorigaitzak (1997, Ibaizabal), orain sarean eskaintzen duguna. Juliettek bere ahizpa Justineri esango dio: hamabost urte betetzear eta daukagun gorputzarekin, ezinezkoa da gosez hiltzea. Justine zorigaitzean biziko da bertutearen alde eginda, Juliette aldiz aberats eta alegera.

Eka 15 10

Ipuinak – Antologia bat, Iban Zaldua

Iban Zalduak Ipuinak – Antologia bat liburua aurkeztuko du ekainaren 15ean (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Erein.

Eka 12 10

Larrepetit Hendaian

Pello Lizarralde Larrepetit eleberriaz mintzatuko da ekainaren 12an (larunbata) 18:00etan Hendaiako Mediatekan.

Eka 11 10

Laugarrenak lau, Gabriel Korta

Gabriel Kortak Laugarrenak lau poema antologia aurkeztuko du ekainaren 11n (ostirala) 19:30ean Oreretako Mikelazulo kultur elkartean.

Eka 10 10

Aulki-jokoa Arizkunen

Uxu Alberdiren Aulki-jokoa nobelaz jardungo dute ekainaren 10ean (osteguna) 20:00etan Arizkungo elkartean.

Eka 10 10

Txomin Peillen Haur besoetakoa nobelari buruz

Pablo Joxe Aristorena eta Txomin Peillen Haur besoetakoa nobelaz mintzatuko dira ekainaren 10ean (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren Plaza Barriko egoitzan.

Eka 09 10

Jendeen jende, Mattin Irigoien

Kutxa Literatura Saria 2010 irabazi duten liburuak argitaratu eta aurkeztuko ditu Alberdaniak ekainaren 9an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Xabier Artolaren Deception Island ipuina eta Mattin Irigoienen Jendeen jende antzerki obra.

Eka 09 10

Euskal idazleak operan

100 urte bete dira maiatzaren 31n Jesus Guridik eta Alfredo Etxabek Mirentxu opera estreinatu zutela Bilboko Campos Eliseos antzokian gazteleraz; eta hura gogoan Arriaga antzokian lau emanaldi egingo dituzte orain ekainean, baina ez noski Joseba Zubimendik 1934an euskaratu zuen Mirentxu libretoarekin. Euskarazko lehendabiziko opera Jose Antonio Santestebanek eta Serafin Barojak estreinatu zuten Donostian 1894an: Pudente. 1899an Bonabentura Zapirainek eta Toribio Altzagak Txanton Piperri eskaini zuten Donostian. 1900ean Felix Ortiz eta Pedro Mari Otañok Artzai mutilla Buenos Airesen. 1900ean Eduardo Mokoroak eta Emeterio Arresek Sentierak (Leidor) Iruñean. 1909an Zapirain-Altzagak Anboto Bilbon. 1909an Charles Colinek eta Etienne Decreptek Maitena Bilbon. 1911n Jose Maria Usandizagak eta Pepe Artolak Mendi mendiyan Bilbon. 1911n Resurrecion Maria Azkuek Ortzuri Bilbon. 1913an Mokoroa-Arresek Zara Tolosan. 1914an Resurrecion Maria Azkuek Urlo Bilbon. Beste bi opera ere egin zituzten Colinek eta Decreptek: Amatxi (1914) eta Semetxia (1917), lehena ez zen estreinatu eta bigarrena behin baino ez zen egin Donibane Lohizunen 1921ean.

Eka 06 10

Errezitaldia Larrabetzun

Literaturia jardunaldiei amaiera emateko, Paddy Rekaldek, Xabier Montoiak, Karmele Igartuak eta Igor Estankonak poesia errezitaldia egingo dute ekainaren 6an (igandea) 19:30ean Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak