Mar
05
24
Juno Mac eta Molly Smith egileen Puta zikinak Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka euskaratu zuen Amaia Astobizak eta solasaldia egingo du Nerea Fillat editorearekin martxoaren 5ean (asteartea) 18:30ean Gasteizko Emakumeen etxean.

Mar
04
24
Elena Martinezek idatzitako Egun gorrietan hartuko dute hizpide martxoaren 4an (astelehena) 19:00etan Donostiako Ikasbide elkartean.
Mar
02
24
1974ko martxoaren 2an exekutatu zuten Salvador Puig Antich militante anarkista, garrotez. Hilketa anker hura gogoan, Erramun Landak Harresi ostean pareta izeneko grabatu erakusketa egin zuen Bartzelonako MX Espai galerian 2007ko urrian, Koldo Izagirrek propio idatzitako poemez edertua. Poema horien audioak Izagirrek berak errezitatuta ere entzun daitezke. Exekuzioaren 50. urteurrenean gogora ekarri nahi izan ditugu.

Mar
02
24
Gidor Bilbaok Allande Oihenart Mauletar idazlea hitzaldia eskainiko du martxoaren 2an (larunbata) 11:00etan Mauleko Mediatekan. Hebentik.

Ots
29
24
Annie Ernaux idazlearen Gertakizuna eta Emakume bat liburuei buruz hitz egingo dute otsailaren 29an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
Ots
29
24
Iñaki Irazuk Zakur zaunkak errezitaldia egingo du otsailaren 29an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

Ots
29
24
Eneko Bidegainek Bichta Éder nobelari buruz solas egingo du otsailaren 29an (ortzeguna) 19:00etan Iruritako Gure kaiola elkartean. Literatura geraldiak.


Ots
29
24
Jasone Osorok Arrakasta liburua hartuko du berbagai otsailaren 29an (osteguna) 19:00etan Elgoibarko liburutegian. Epeletan irakurle taldea.
Ots
29
24
Nerea Ibarzabal Salegiren Bar Gloria nobelari buruz arituko dira otsailaren 29an (osteguna) 19:00etan Algortan, Villamonte kultur etxean. Egizu.

Ots
29
24
Mikel Alvarez Sarriegirekin kafe tertulia egingo dute Euskalia liburua hartuta otsailaren 29an (osteguna) 18:00etan Bilboko Urretxindorra ikastolan.

Ots
29
24
Garazi Arrula Lurraz beste liburuari buruz hizketan arituko da otsailaren 29an (osteguna) 18:00etan Iruñean, Ipes elkartearen egoitzako liburutegian.

Ots
29
24
Miren Agur Meabek Fabula antifabulak saioa eskainiko du Inun musikaria, Tracken estudioa eta Sonia Rueda artsitarekin otsailaren 29 (osteguna) 17:30ean Bilboko Azkuna zentroan. Gutun zuria.

Ots
28
24
Jon Alonso idazleak Amaiur bat urtero aurkeztuko du otsailaren 28an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Egiako kultur etxean.

Ots
28
24
Jon Martinek Xabier Lete bertsoen neurrian liburua aurkeztuko du otsailaren 28an (asteazkena) 19:00etan Oiartzungo Artzmendienean. Literatura plazara.
Ots
28
24
Anari Alberdi bere Gari eta goroldiozko liburuari buruz irakurleekin arituko da otsailaren 28an (asteazkena) 19:00etan Urretxu Zumarragako irakurle taldean.
