Abe 01 10
Riomundo Durangon
Jon Maiaren Riomundo nobelaz solas egingo dute abenduaren 1ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Abe 01 10
Jon Maiaren Riomundo nobelaz solas egingo dute abenduaren 1ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Abe 01 10
Eider Rodriguezen Katu jendea ipuin liburua aztertuko dute abenduaren 1ean (asteazkena) 19:00etan Urretxuko liburutegian. Gidatzailea: Gorka Azkarate.
Abe 01 10
Koro Navarrok Donna Leonen Heriotza La Fenicen nobela aurkeztuko du abenduaren 1ean (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Abe 01 10
Koldo Izagirrek Autopsiarako frogak saiakera liburua aurkeztuko du abenduaren 1ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.
Abe 01 10
Edozein aitzakia aproposa da gure hizkuntza gutxiesteko, iraintzeko, zafratzeko, marjinatzeko. Euskaraz egitea, tu egitea da; garbitasuna zikintzea, normaltasuna apurtzea. Gaztelania ez zaio inoiz inori inon inposatu; Errege batek esana da, eta ez da euskarari eginiko agresioa hala ere. Euskaraz mintzatzean (demokratek emandako) eskubide bat gauzatzen ari gara. Zenbat horrelako! Koldo Izagirrek amorru biziz idatzitako Autopsiarako frogak liburuak inarrosi egingo zaitu, kitzikatu eta piztu. Zapalketa gogor bat ari gara kontatzen euskaraz egiten dugun aldiro. Herri izatearen froga eta kontzientzia ematen digu euskarak. Bizi garelako froga.
Aza 30 10
Jon Arretxek, Cristina Fernandezek eta Francisco Ibañezek 7 kolore disko-liburua aurkeztuko dute azaroaren 30ean (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Erein.
Aza 29 10
Anjel Lertxundiren Eskarmentuaren paperak liburuaz arituko dira azaroaren 29an (astelehena) 18:30ean Arrasateko Kultur Ate liburutegian. Gidatzailea: Mikel Ayerbe.
Aza 29 10
Herta Müller-en Hatsaren kulunka nobela aurkeztuko du Ibon Uribarrik azaroaren 29 (astelehena) 11:30ean Donostiako Elkar aretoan, eta abenduaren 1ean (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan.
Aza 28 10
Jose Luis Otamendik eta Juan Azpillagak Bustilehorreko poemak errezitaldia egingo dute azaroaren 28an (igandea) 19:00etan Azpeitiko gaztetxean.
Aza 27 10
Mattin Irigoienen Jendeen jende antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute azaroaren 27an (larunbata) 19:00etan Donostiako Kursaaleko Kubo aretoan.
Aza 26 10
Yolanda Arrietak Off-On emanaldia eskainiko du azaroaren 26an (ostirala) 20:00etan Donostiako Doka kafe antzokian.
Aza 26 10
Karlos Linazasorok Gaur orain da betiko poema liburua aurkeztuko du azaroaren 26an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Erein.
Aza 26 10
Bar Puerto liburu eta dvd-a aurkeztuko dute Kirmen Uribek, Mikel Urdangarinek eta Josu Eizagirrek azaroaren 26an (ostirala) 11:00etan Bilboko Elkar Aretoan.
Aza 26 10
Gotzon Barandiaranek Errotik nobela berria aurkeztuko du azaroaren 26an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.
Aza 25 10
Milan Kunderaren Izatearen arintasun jasanezina nobelaz solas egingo dute azaroaren 25ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan. Gidatzailea: Iban Zaldua.