Abe 15 10
Xake nobela Iurretan
Stefan Zweigen Xake nobela izango dute mintzagai abenduaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako Herri Bibliotekan.
Abe 15 10
Stefan Zweigen Xake nobela izango dute mintzagai abenduaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako Herri Bibliotekan.
Abe 15 10
Lander Garroren Kontrarioa nobelaz hizketan ariko dira abenduaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Bediako irakurle taldean.
Abe 15 10
Dozena bat antzerki obraren egilea da Daniel Landart, antzezle eta zuzendari ere aritua, 1967an Antzerkilarien Biltzarra elkartearen sortzailea. Antzerti bildumako Nola jin, hala joan (1985) obraren testua osorik eman genuen durela ia hiru urte. Orain beste bi ekarri ditugu, teatro-testuak webgunera: Bai ala ez 1969an idatzi zuen Landartek, 22 urte zituela, eta 1970eko apirilaren 14an taularatu zen Donibane Lohizunen. Xuri, gorriak eta… obraren idazketa 1973ko abenduan amaitu zuen eta Bordaxuri taldeak jokatu zuen 1975ean. Bi antzezlanok Egan aldizkarian argitaratu ziren 1982 eta 1983an.
Abe 14 10
Xabier Montoiaren Non dago Stalin? nobelaz solas egingo dute abenduaren 14an (asteartea) 19:30ean Hernaniko Udal Liburutegian.
Abe 14 10
Irati Jimenezen Atsekabe zaitut liburuaz arituko dira abenduaren 14an (asteartea) 19:30ean Las Karrerasen.
Abe 13 10
Iban Zalduaren Ipuinak-Antologia bat liburuaz jardungo dute abenduaren 13an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.
Abe 13 10
Raul Zeliken Lagun armatua nobelaz mintzatuko dira abenduaren 13an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.
Abe 10 10
Oier Guillan eta Asier Sarasolak Eskuen sustraiak errezitaldia egingo dute abenduaren 10ean (ostirala) 22:00etan Bermeoko Kapillien. Musika: Ander Fernandez. Pintura: Idoia Beratarbide.
Abe 10 10
Asel Luzarragak irakurraldia eskainiko du abenduaren 10ean (ostirala) 21:30ean Bermeko Kapillien.
Abe 07 10
Perun, 1714an, zumezko zubi bat hautsi eta bost pertsona hil egin ziren handik amilduta. Ezbeharraren lekuko izan zen fraide frantziskotarrak bere buruari galdetu zion, zergatik nahi izan ote zuen Jainkoak bost haiei gertatzea istripua. Erantzunaren bila jardun zuen sei urtez, hildako haiei buruz peskizan, eta liburu bat idatzi zuen, hain zorte aldrebesekoa, ezen epaile batzuen eskuetara heldu baitzen: heretikotzat jo zuten eta agindua eman zuten jendaurrean autorearekin batera erretzeko. Thornton Wilder idazle estatubatuarraren bigarren nobela da San Luis Reyren zubia, 1927an argitaratua. Bi urte geroago filma egin zuen Charles Brabinek (1929), eta ondoren Rowland Leek (1944), Robert Mulliganek (1958) eta azkenik Mary McGuckianek (2004).
Abe 04 10
Txomin Peillenek Euskal literatura eta zentsura hitzaldia eskainiko du abenduaren 4an (larunbata) 19:00etan Maule-Lextarreko Hebentikenea.
Abe 03 10
Patxi Zubizarretak Joan eleberria eta dvd-a aurkeztuko ditu abenduaren 3an (ostirala) 12:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Argitaldaria: Txalaparta.
Abe 03 10
Fito Rodriguezek Buru ta zioak liburua aurkeztuko du abenduaren 3an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Utriusque Vasconiae.
Abe 03 10
Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? liburua aurkeztuko dute abenduaren 3an (ostirala) 11:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Argitaldaria: Pamiela.
Abe 01 10
Harkaitz Canoren Beluna jazz nobelari buruz solas egingo dute abenduaren 1ean (asteazkena) 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxean. Gidatzailea: Aritz Galarraga.