Abe 28 10

Maitearen atzetik munduko azken muturreraino

Antoine François Prevost, XVIII. mendeko beneditar eta idazle frantsesa, eleberri andanaren egilea izan zen, eta ezagunena Mundutik erretiratutako gizon kalitatezko baten memoriak eta abenturak, zazpi liburukitan argitaratua. Hain zuzen ere, bilduma horretako partea da Manon Lescaut edo Histoire du chevalier Des Grieux et de Manon Lescaut, sutan erretzera bi bider kondenatutako nobela. Honela hasten da: Rouen hiria asaldaturik dago, dozena bat emakume kateaturik baitaramatzate portura, ontziz Amerikara bidaltzeko; haietako batek (Manon Lescaut) arreta pizten du bere liraintasunagatik eta, batez ere, gizon gazte bat (Des Grieux) jarraika ari zaiolako Paristik, eta hainbeste maite du ezen munduko azken muturreraino jarraikitzeko prest baitago.

Abe 27 10

Joan Larrabetzun

Patxi Zubizarretaren Joan nobelaz ariko dira abenduaren 27an (astelehena) 20:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

Abe 22 10

Legez kanpo Zarautzen

Laura Mintegiren Legez kanpo nobela izango dute mintzagai abenduaren 22an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko Sanz Enea liburutegian. Gidatzailea: Ane Mayoz.

Abe 21 10

Berriro Parisen

Javi Cilleroren itzulpenari esker irakurri genuen Francis Scott Fitzgerald idazle amerikarraren Babiloniara itzultzea 1996an (Erein argitaletxea). Ipuin luze hau, idazlearen bizipen batzuetan oinarritua, 1930eko abenduan idatzi eta 1931ko otsailaren 21ean plazaratu zen lehen aldiz Saturday Evening Post-en. Parisen dago berriro Charlie Wales protagonista, Ritz hotelean, lauzpabost egunerako etorria bederatzi urteko alabatxoa ikustearren, zeina koinataren etxean bizi baita Palatine kalean, Luxembourg parketik hurbil. Inoizko idazle estiloz distiratsuenetakoa izan zen Scott Fitzgerald, Zirraragarriak eta madarikatuak edo Gatsby handia nobelen egilea.

Abe 21 10

Hutseaniko hazkurria, Joxemiel Bidador

Joxemiel Bidadorren Hutseaniko hazkurria poema liburua aurkeztuko du Pamiela argitaletxeak abenduaren 21ean (asteartea) 11:30ean Iruñeko Auzolan liburu-dendan.

Abe 20 10

Hildakoek ez dute hitz egiten Arrasaten

Arthur Schnitzlerren Hildakoek ez dute hitz egiten liburuaz arituko dira abenduaren 20an (astelehena) 18:30ean Arrasateko Kultur Ate liburutegian. Gidatzailea: Mikel Ayerbe.

Abe 19 10

Bustilehorreko poemak Azkoitian

Jose Luis Otamendik eta Juan Azpillagak Bustilehorreko poemak errezitaldia egingo dute abenduaren 19an (igandea) 19:00etan Azkoitiko Mataderian.

Abe 18 10

Fikzioaren izterrak Ataunen

Ur Apalategi Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz mintzatuko da abenduaren 18an (larunbata) 12:00etan Ataunen (Aia auzunean).

Abe 18 10

Idatz & Mintz irakurraldia Bilbon

Idatz & Mintz literatur aldizkariaren 50. zenbakia ospatzeko, irakurraldia egingo dute Unai Elorriagak, Miren Agur Meabek eta Lourdes Unzuetak abenduaren 18an (larunbata) 12:00etan Bilboko Euskal Museoan.

Abe 18 10

Beñat Sarasolaren hitzaldia Errenterian

Beñat Sarasolak Samuel Beckett. Signifier? Nous, signifier! hitzaldia egingo du Literatura Eskolan, abenduaren 18an (larunbata) 10:00etan Oreretako Mikelazulon.

Abe 17 10

Joan Ordizian

Patxi Zubizarretak Joan nobela aurkeztuko du abenduaren 17an (ostirala) 19:00etan Ordiziako Barrenan.

Abe 16 10

Oro bare Gasteizen

Ibai Iztuetaren Oro bare liburuaz solas egingo dute abenduaren 16an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan. Gidatzailea: Iban Zaldua.

Abe 16 10

Fikzioaren izterrak Tolosan

Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz arituko dira abenduaren 16an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Abe 16 10

Zenbaki lehenen bakardadea Markinan

Paolo Giordanoren Zenbaki lehenen bakardadea liburua izango dute hizpide abenduaren 16an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo Herri Bibliotekan.

Abe 16 10

Orgasmus Bilbon

Txalaparta argitaletxeak Orgasmus liburua aurkeztuko du abenduaren 16an (osteguna) 11:00etan Bilboko Elkar Aretoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak