Ots 01 11

Fikzioaren izterrak Deustuan

Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz jardungo dute otsailaren 1ean (asteartea) 20:00etan Deustuko Bidarte udaltegian.

Ots 01 11

Haragizkoa Gasteizen

Haragizko amoreak poema liburuan oinarrituta, Omar Nabarrok eta Rafa Ruedak Haragizkoa errezitaldia egingo dute otsailaren 1ean (asteartea) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Urt 31 11

Ez obeditu inori Donostian

Mikel Peruarenaren Ez obeditu inori nobelaz ariko dira urtarrilaren 31n (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.

Urt 29 11

Eskuen sustraiak Senperen

Oier Guillan eta Asier Sarasolak Eskuen sustraiak errezitaldiaren azken emanaldia egingo dute urtarrilaren 29an (larunbata) 18:00etan Senpereko Larraldea etxean. Musika: Ander Fernandez. Pintura: Idoia Beratarbide.

Urt 28 11

Ur uherrak Gasteizen

Aingeru Epaltzaren Ur uherrak nobelaz solas egingo dute urtarrilaren 28an (ostirala) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan. Gidatzailea: Iban Zaldua.

Urt 28 11

Liburu elektronikoak euskaraz

Etxepare eta Shakespeare, Lizardi eta Puxkin, Kirikiño eta Flaubert, Anabitarte eta Mansfield. E-bookaren olatua handitzen ari omen denez, eta euskarazko tituluak eskas, irakurgailu elektronikoetara deskargatzeko 249 e-book paratu ditugu Armiarma atariko Liburu elektronikoa gunean, epub eta pdf formatuetan. 249 tituluetatik 191 euskal literaturako klasikoak dira eta 58 literatura unibertsaletik ekarriak. Twain eta Xaho, Conrad eta Zerbitzari, Baudelaire eta Lauaxeta, Virginia Woolf eta Mirande. 14 poema liburu, 28 saiakera, 39 antzerki-lan, 56 nobela eta ipuin bilduma… dohainik nork bere gailura ekar ditzake.

Urt 26 11

Arimaren bila Donostian

Antton Iturbek Arimaren bila errezitaldia egingo du urtarrilaren 26an (asteazkena) 19:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Musika: Joseba Irazoki. Argazkiak: Ana Cabezas.

Urt 26 11

Kontrarioa Basaurin

Lander Garroren Kontrarioa nobelaz ariko dira urtarrilaren 26an (asteazkena) 19:00etan Basaurin, Euskarabilaren egoitzan.

Urt 26 11

Egunero hasten delako Arrasaten

Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako nobela aztertuko dute urtarrilaren 26an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kultur Ateko literatur solasaldietan. Gidatzailea: Mikel Ayerbe.

Urt 26 11

Tango urdina Zarautzen

Aitziber Etxeberriaren Tango urdina nobelaz ariko dira urtarrilaren 26an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko Sanz Enea liburutegian.

Urt 26 11

Errepresioa eta erresistentzia

Gure literaturan Martin Ugalde izan zen lehena ipuina literatur genero moderno gisa lantzen. Duela 50 urte, 1961eko urtarrilean Caracasen argitaratu zuen bere hirugarren baina euskarazko estreinako ipuin liburua: Hiltzaileak. Bost kontakizunotan gerrako eta gerraosteko errepresioa eta erresistentzia kontatzen dira. “Euskal borrokak ernarazitako fruitu beroak dituzue” idatzi zuen Andima Ibinagabeitiak hitzaurrean. “Beharrezkoa genuen euskotarrok ere gudu-literatura gartsu bat. Negargarria, baina, oraindik euskaldun batek ere ez ditu liburuetan euskaraz eman orduko gertari deitoragarriak. Gerrari suminok inoiz gure gaztediak ahaztuko balitu, akabo gure itxaropena”.

Urt 22 11

Ezer gabe hobe Donapaleun

Ezer gabe hobe nobelari buruz mintzatuko da Itxaro Borda urtarrilaren 22an (larunbata) 10:30ean Donapaleuko Mediatekan.

Urt 21 11

Xake-mate Iruñean

Alberto Ladron Aranaren Xake-mate nobelaz ariko dira urtarrilaren 21ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Euskaldunon Biltokian.

Urt 20 11

Aurpegirik gabeko hiltzaileak Markinan

Henning Mankellen Aurpegirik gabeko hiltzaileak nobela izango dute hizpide urtarrilaren 20an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Urt 19 11

Duela 50 urte basamortuan

“Nik lurralde guztietarako gogoa izan dut beti, gauza berri asko ikusteko egarria”. Augustin Anabitartek esaldi horrekin hasten du Aprikako basamortuan, idatzi zuen azken liburua, orain dela 50 urte Itxaropena argitaletxeak Kuliska Sortan plazaratua. “Larrialdi gehienak pasa ditudaneko lekua Sahara izan da”. 1954an basamortuan egindako bidaiaren kronika egiten du; Kairouan ontzian Marseillatik abiatu eta Aljerrera aurrena: “Galarazia dute emakumeek gizonekin kalean hitz egitea, are gehiago kanpotarrekin (…) Gehien harritu ninduena, neskari txilabaren azpian zapatak takoi luzeekin ikusteak”. Eta ondoren Aljeriako lurraldeetan barrena: Busaada, Briska, Tugurt, Uargla, Gardaia, El Golea, Timimun eta Adrar (horiexek dira kapituluen izenburuak).

Agenda

Efemerideak

Kritikak