Ots 16 11
Vikingoen sorterrira Las Karrerasen
Xabier Mendigurenen Vikingoen sorterrira ipuin liburuaren inguruan arituko dira otsailaren 16an (asteazkena) 19:30ean Las Karrerasko udal aretoan.
Ots 16 11
Xabier Mendigurenen Vikingoen sorterrira ipuin liburuaren inguruan arituko dira otsailaren 16an (asteazkena) 19:30ean Las Karrerasko udal aretoan.
Ots 13 11
Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek otsailaren 13an (igandea) 19:00etan Oñatiko Guria tabernan.
Ots 09 11
Anphora baita poema liburuan oinarriturik, Pello Otxotekok eta Esther Barandiaranek errezitaldia egingo dute otsailaren 9an (asteazkena) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.
Ots 09 11
Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek otsailaren 9an (asteazkena) 19:30ean Orioko gaztetxean.
Ots 09 11
Fiodor Dostoievski jokalari amorratua zen, diru parrastak galduta jo izan zuen erreka. Eta zorrak ordaintzeko eta berriz ere jokoan jarraitzeko idatzi egin behar! Halaxe, bada, 1866an Anna Grigorievnari diktatu zion Jokalaria nobela pesimista baina irrigarria, Dostoievskiren alter ego modukoa den Alexei Ivanovitxek kontatzen duen istorio zoro hau. Europa erdi-erdian, Ruletenburgo hirian, hotel batean bizi den familia errusiarreko patriarka (zorpetua eta hipotekatua) bere izeba aberats gaixoa noiz hilko zain dago, herentzia jasotzearren; ustekabean, ordea, Antonida Vasilievna amona Ruletenburgon agertuko da Moskutik etorria, eta inork espero baino gehiago gustatuko zaio kasinoa.
Ots 08 11
Gotzon Barandiaranen Errotik nobelaz solas egingo dute otsailaren 8an (asteartea) 20:00etan Erratzuko elkartean.
Ots 08 11
Jon Mirande ikuskizuna eskainiko dute Kandido Urangak eta Fran Lasuenek otsailaren 8an (asteartea) 19:30ean Koldo Mitxelena kulturunean.
Ots 08 11
Koldo Izagirrek Autopsiarako frogak hitzaldia egingo du otsailaren 8an (asteartea) 19:00etan Pasaiako Basari elkartean.
Ots 07 11
Suzko lilia poema liburuan oinarriturik, Hedoi Etxartek eta Andoni Arcillak errezitaldia egingo dute otsailaren 7an (astelehena) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.
Ots 04 11
Itxaro Bordak poemak errezitatuko ditu eta Maddi Oihenart kantuz ariko da otsailaren 4an (ostirala) 20:00etan Irungo Kabigorri ostatuan. Musika: Jeremi Garat.
Ots 04 11
Castelao, gure bertsolaria hitzaldia eskainiko du Koldo Izagirrek otsailaren 4an (ostirala) 19:00etan Oiartzungo kultur etxean.
Ots 03 11
HankaHutsik poesia eta musika emanaldia izango da otsailaren 3an (osteguna) 21:00etan Bilboko 7Katu gaztetxean.
Ots 03 11
Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak nobelaz jardungo dute otsailaren 3an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.
Ots 03 11
Hontzaren eguna, Il contesto, Todo Modo, Il cavaliere e la morte nobela arduragarrien idazlea izan zen Leonardo Sciascia, baina baita ere ipuin ederren egilea. 1973an Einaudi-rekin plazaratutako Il mare color del vino euskaratu zuen Josu Zabaletak Erein argitaletxearentzat. 1959 eta 1972 bitartean idatzi eta Sciasciak berak hautatutako 13 kontakizuneko bilduma da Itsaso ardo kolorea. Ipuinetako bat, Kontzientzia kasua izenekoa, film bilakatu zuen Giovanni Grimaldik. Astekari “femenino” deitzen diren horietako batean Vaccaquino abokatuak gutun bat irakurri du, non emakume batek azaltzen duen senarrari egindako traizio bat; abokatuari gutuna deigarria irudituta, moztu eta gorde egin du patrikan, eta…
Ots 02 11
Miren Agur Meaberen Azalaren kodea poema liburuaz solas egingo dute otsailaren 2an (asteazkena) 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxean. Gidatzailea: Aritz Galarraga.