Mar
15
11
1986ko martxoan, orain 25 urte agertu zuen Zintzhilik aldizkariak lehendabiziko zenbakia, Gasteizko Filologia fakultatean. Urte hartan bertan, abenduan, ekarri zuen bigarren zenbakia; eta ondoren urtero ale berri bana 1994 arte. Lan gehienak ikasleek eta irakasleek idatzitakoak ziren. Egileen artean (batzuetan ezizenez mozorroturik) idazle ezagun bilakatu direnak irakurriko dituzu: Andolin Eguzkitza, Miel Anjel Elustondo, Xabier Etxaniz Erle, Vicent Gil de Paules, Gerardo Markuleta, Lourdes Oñederra, Jose Luis Padron, Juan Luis Zabala, Iban Zaldua, Patxi Zubizarreta.
Mar
14
11
Milena Agusen Kondesa esku-guria nobelaz jardungo dute martxoaren 14an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.
Mar
11
11
Ray Bradburyren Fahrenheit 451 nobelaren inguruko tertulia izango da martxoaren 11an (ostirala) 20:30ean Hernaniko gaztetxean.
Mar
10
11
Bitsa eskuetan poema-irakurraldia egingo du Miren Agur Meabek martxoaren 10ean (osteguna) 20:00etan Azkoitiko Floreaga ikastetxean. Musika: Ibone Ibazeta.
Mar
10
11
Oier Guillan eta Asier Sarasolak Hura ez da lekua errezitaldia egingo dute martxoaren 10ean (osteguna) 20:00etan Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolan. Musika: Ander Fernandez. Pintura: Idoia Beratarbide. Aktorea: Iñigo Ortega.
Mar
10
11
Katixa Agirreren Habitat ipuin liburuaz solas egingo dute martxoaren 10ean (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.
Mar
10
11
Milena Agusen Kondesa esku-guria liburuaz solas egingo dute martxoaren 10ean (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Mar
09
11
Esanen aduanan testu-irakurketa egingo dute Yolanda Arrietak, Leire Bilbaok eta Miren Agur Meabek martxoaren 9an (asteazkena) 20:00etan Bilboko Arriaga antzokian.
Mar
09
11
Asel Luzarragaren Utopiaren itzalak nobelaz berbetan jardungo dute martxoaren 9an (asteazkena) 19:00etan Basaurin, Euskarabilan (Leon kalea).
Mar
09
11
Lander Garroren Kontrarioa nobelaz mintzatuko dira martxoaren 9 (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Mar
09
11
Mikel Etxaburuk Zu zara orain txoria poema liburua aurkeztuko du martxoaren 9an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Mar
09
11
Miren Agur Meabe Zazpi orduak liburuaz mintzatuko da martxoaren 9an (asteazkena) 10:30ean Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean.
Mar
09
11
First Impressions izenburuarekin 1797an amaitu zuen Jane Austenek bigarren eleberriaren izkribua, baina editoreak ez zuen aintzat hartu. Hamabost urte geroago, berridatzi eta titulua aldaturik, 1813an argitaratu zen Harrotasuna eta aurrejuzkuak, ingeles literaturako amodiozko nobela ezagunena. Ezkontza da istorioaren motorra; lehen inpresioak okerrak izaten dira, horixe du gaia; eta Elizabeth Bennet protagonista (baita ere Fitzwilliam Darcy aberats lotsatia). Sonatua da nobelaren estreinako esaldi guztiz ironikoa: “Mundu zabalean aho batez onartutako egia da, fortuna handiaren jabe den gizon ezkongai batek emaztearen bila ibili behar duela”. 1940an Robert Z. Leonardek film bihurtu zuen, Greer Garson eta Laurence Olivier aktoreekin, eta Jane Murfin eta Aldous Huxleyren gidoiaz.
Mar
07
11
Joan den astean Apuleioren Urrezko astoa nobela eskaini genizuen, Igerabidek eta Lertxundik itzulia. Asteon Augustin Anabitartek egindako ahalegin bat dakarkigu: Izaera-aldakuntza ala urrezko astoa izenburuarekin Apuleioren liburuaren lehen bi kapituluak euskaratu zituen, Aristomen izengoitiz sinaturik, ziur aski lehiaketaren batera bidaltzeko. Gotzon Egiak bidali digu itzulpen originala, Anabitarte sendiaren eskutik jasoa. 15 orriko faksimilea ere paratu dugu bildumazaleentzat.
Mar
04
11
Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek martxoaren 4an (ostirala) 23:00etan Mutrikuko Goitibera tabernan.