Api 15 11

Bustilehorreko poemak Urnietan

Jose Luis Otamendik eta Juan Azpillagak Bustilehorreko poemak errezitaldia egingo dute apirilaren 15ean (ostirala) 20:00etan Urnietako Saroben.

Api 15 11

Gerezi denborako haikuak, Josu Jimenez Maia

Josu Jimenez Maiak Gerezi denborako haikuak liburua aurkeztuko du apirilaren 15ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Auzolan liburu-dendan. Argitaldaria: Maiatz.

Api 15 11

Hariaz beste, Aritz Gorrotxategi

Aritz Gorrotxategik Hariaz beste poema liburua aurkeztuko du apirilaren 15ean (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Erein.

Api 15 11

Sarrionandiaren testuak Iruñean

Joseba Sarrionandiaren zenbait idazlanen irakurraldi publikoa egingo dute apirilaren 15ean (ostirala) 9:15etik 13:45era Iruñeko Biurdana institutuan.

Api 14 11

Autopsiarako frogak Larrabetzun

Koldo Izagirreren Autopsiarako frogak saiakeraz jardungo dute apirilaren 14an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

Api 14 11

Bitsa eskuetan Orion

Bitsa eskuetan poema irakurraldia egingo du Miren Agur Meabek apirilaren 14an (osteguna) 19:00etan Orioko kultur etxean. Musika: Ibone Ibazeta.

Api 14 11

Mea culpa, Uxue Apaolaza

Uxue Apaolazak Mea culpa nobela aurkeztuko du apirilaren 14an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan; arratsaldean 19:00etan Besaingo Igartza jauregian.

Api 13 11

Bitsa eskuetan Arrasaten

Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan poema liburua aztertuko dute apirilaren 13an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kultur Ateko literatur solasaldietan. Eta ondoren, 19:30ean, errezitaldia izango da Jokin Zaitegi aretoan.

Api 13 11

Txakur ingelesak, Lutxo Egiaren lehen ipuin liburua

Bederatzi ipuineko bilduma da Txakur ingelesak, atzo bertan Lutxo Egiak aurkeztu zuena, Harkaitz Cano lagun zuela. Jendartean ikusezin bihurtu diren edo mundutik desagertzeko erabakia hartu duten pertsonaiak bizi dira orrialde hauetan: ihesi, ezkutuan, alderrai, deitura aldatuta, oharkabean, lanbro artean. Irakurri ahala desegin egiten diren biografietako hitzak eta itzalak dirudite Lutxo Egiaren kontakizunek. Liburua osorik eskaintzen dizugu sarean.

Api 12 11

Kontrarioa Iruñean

Lander Garroren Kontrarioa nobelaz mintzatuko dira apirilaren 12an (asteartea) 17:00etan Iruñeko Hizkuntz Eskolan.

Api 12 11

Eñaut Etxamendiren lanak Baionan

Eñaut Etxamendiren obren bildumako laugarren liburukia aurkeztuko du Maiatz argitaletxeak apirilaren 12an (asteartea) 13:30ean Baionako Fakultatean, Gaztelu Berriko Unibertsitate Liburutegian.

Api 12 11

Txakur ingelesak, Lutxo Egia

Lutxo Egiak Txakur ingelesak ipuin liburu berria aurkeztuko du apirilaren 12an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.

Api 11 11

Suzko lilia Hernanin

Suzko lilia poema liburuan oinarriturik, Hedoi Etxartek eta Andoni Arcillak jazz eta olerki errezitaldia egingo dute apirilaren 11n (astelehena) 19:30ean Hernaniko Kontrakatxa gaztetxean.

Api 11 11

Kirmen Uriberen hitzaldia Eibarren

Zortzi idazle errepublikako hitzaldia eskainiko du Kirmen Uribek apirilaren 11n (astelehena) 19:00etan Eibarko Portalean.

Api 11 11

Ospitalekoak Igorren

Mikel Antzaren Ospitalekoak nobelaz ariko dira apirilaren 11an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak