maiatza 19 11
Zu zara orain txoria Bilbon
Mikel Etxaburuk Zu zara orain txoria poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du maiatzaren 19an (osteguna) 19:00etan Bilboko Elkar aretoan. Musika: Aitor Oñarbe.
maiatza 19 11
Mikel Etxaburuk Zu zara orain txoria poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du maiatzaren 19an (osteguna) 19:00etan Bilboko Elkar aretoan. Musika: Aitor Oñarbe.
maiatza 19 11
Irene Nevirovskiren Dantzaldia nobelaz solas egingo dute maiatzaren 19an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
maiatza 19 11
Maiatzaren 31 eta ekainaren 1ean izango dira Maiatz elkarteak urtero Baionan egin ohi dituen literatur solasaldiak, aurten 27. edizioa. Mahai inguruak izango dira arratsaldeko 19:30ean Euskal Museoan: lehen egunean poesia berriaz eta bigarrenean narratiba berriaz. Eta errezitaldiak arratseko 21:00etan: Itxaro Bordak eta Maddi Oihenartek lehen egunean, eta bigarrenean Eskuen sustraiak Oier Guillan eta Asier Sarasolarekin.
maiatza 18 11
Kepa Altonagaren Darwin gurean saiakeraz mintzatuko dira maiatzaren 18an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
maiatza 17 11
Hasier Etxeberriaren Eulien bazka nobelaz solas egingo dute maiatzaren 17an (asteartea) 19:30ean Hernaniko udal liburutegian.
maiatza 17 11
Kirmen Uribek irakurraldia egingo du maiatzaren 17an (asteartea) 13:00etan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta maiatzaren 18an (asteazkena) 20:00etan Euskal Etxean.
maiatza 17 11
Armiarma atariko Kritiken hemeroteka guneak 5.000 kritika bildu ditu dagoeneko. Euskal literatur liburuei buruzkoak dira 4.100 inguru eta 900 euskarara itzulitako liburuei buruzkoak. 2001ean abiatutako gunea da hemeroteka hau, astero hedabideetan argitaratzen diren literatur kritikak jasotzea helburu duena.
maiatza 15 11
Ehun urte dira Max Frisch jaio zela. Ospe handikoak dira Suitzako idazlearen nobelak (Stiller edo Homo Faber, bigarrena duela hamar urte Joxe Austin Arrietak itzulia), baina Max Frisch antzerkigintzan aritu zen batez ere. Su emaileak da bere obretan ezagunenetakoa, Antonio Maria Labaienek euskarari ekarria eta 1966an Egan aldizkarian argitaratua. Oraintxe teatro-testuak.com webgunean eman dugu digitalizaturik. Faxismoari buruzko alegoria hau Biedermann und die Brandstifter izenburuarekin idatzi zuen 1953an irratirako, eta 1958an moldatu zuen telebista eta oholtzarako.
maiatza 13 11
Oier Guillan eta Asier Sarasolak Eskuen sustraiak errezitaldia egingo dute maiatzaren 13an (ostirala) 20:00etan Bartzelonako Euskal Etxean. Musika: Ander Fernandez. Pintura: Idoia Beratarbide.
maiatza 12 11
Joseba Sarrionandiaren Gartzelako poemak liburuko poemak irakurriko dituzte Laura Mintegik eta Mitxel Sarasketak maiatzaren 12an (osteguna) 20:00etan Bilboko Kalderapeko kulturgunean.
maiatza 12 11
Koldo Izagirrek Zuria naiz eta speak white esaten didate hitzaldia egingo du maiatzaren 12an (osteguna) 13:00etan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta 20:00etan Euskal Etxean.
maiatza 12 11
Txatartegirako ipuinak ipuin liburuaz mintzatuko da Xabier Etxaniz maiatzaren 12an (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
maiatza 12 11
Iratxe Esnaolaren Galerna nobela aztertuko dute maiatzaren 12an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
maiatza 12 11
Maiatzaren 26tik ekainaren 2ra bitartean egitarau zabala dakar Oreretako Mikelazulo elkarteak Poesiaren 11. Asterako. Juan Ramon Makusoren Huntza hezur berritan errezitaldiarekin abiatuko da; bigarren egunean herrialde arabiarretako poemak irakurriko dituzte; maiatzaren 28an bi errezitaldi: Manex Agirreren Igo gora eta Jose Luis Otamendiren Bustilehorreko poemak; maiatzaren 29ko goizean mahai-ingurua eta arratsaldean irakurraldi irekia; eta amaitzeko, ekainaren 2an, Jon Benitoren Bulkada errezitaldia.
maiatza 11 11
Patxi Zubizarretaren Joan liburuaz berbetan jardungo dute maiatzaren 11n (asteazkena) 19:30ean Las Karrerasko Udal aretoan.