Ira 28 11
Autokarabana Berriozarren
Fermin Etxegoienen Autokarabana nobelaz mintzatuko dira irailaren 28an (asteazkena) 19:30ean Berriozarko liburutegian.
Ira 28 11
Fermin Etxegoienen Autokarabana nobelaz mintzatuko dira irailaren 28an (asteazkena) 19:30ean Berriozarko liburutegian.
Ira 28 11
Mohamed Xukriren Ogi hutsa nobelaz ariko dira irailaren 28an (asteazkena) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalde aretoan.
Ira 28 11
Inazio Mujikaren Gerezi denbora nobelaz ariko dira irailaren 28an (asteazkena) 18:30etan Zarauzko liburutegian. Gidaria: Ane Mayoz.
Ira 28 11
Joan Mari Irigoienek Ur arreak, ur garbiak nobela berria aurkeztuko du irailaren 28an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Ira 27 11
Urtzi Urrutikoetxearen Afrika express kronika liburuaz jardungo dute irailaren 27an (asteartea) 20:00etan Deustuko Bidarten.
Ira 26 11
Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak nobelaz arituko dira irailaren 26an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.
Ira 26 11
Markos Zapiainek Etakideen ametsak saiakera aurkeztuko du irailaren 26an (astelehena) 12:00etan Bilboko Elkar aretoan.
Ira 23 11
Anne Beresten Bere aitaren alaba nobelaz solas egingo dute irailaren 23an (ostirala) 19:30ean Eako HEA kultur taldearen lokalean.
Ira 21 11
Xabier Etxanizek lehenik 1983an eta azkenekoz Jon Alonsok 2005ean, hainbat narrazio euskaratu zaizkio Julio Cortazar idazle argentinarrari. Gerardo Markuleta da Cortazarren kontakizunen estilo berezia itzultzen ahalegindu den beste bat, adibidez: Oktaedroa ipuin bilduma (1974), Literatura Unibertsala sailerako ekarria 1992an eta orain sarean osorik eskaintzen dizuguna. Gauza harrigarri eta sinestezinak gertatzen dira eguneroko bizitzan.
Ira 15 11
Uxue Apaolazaren Mea culpa nobelaz ariko dira irailaren 15ean (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.
Ira 14 11
Autopsiarako frogak hitzaldia egingo du Koldo Izagirrek irailaren 14an (asteazkena) 14:00etan Hondarribiko Txingudi ikastolan.
Ira 14 11
Joseph Conradek Harper’s aldizkarian argitaratu zuen Salataria ipuina 1906an (euskarari Juan Mari Mendizabalek 1996an ekarria). X Jauna du kontalaria: erreboltari bat, munduak idazle iraultzailetzat daukana, iritzi onartu guztiak birrindu dituena bere luma zorrotzaz, erakunde errespetagarrien ustelkeriak agerian utzi dituena, zenbait elkarte ezkuturen sustatzaile aktiboa… eta baita ere luxuen zalea eta kalakari abila. “Ezin da gizateriarentzat aurrerabiderik espero” esaten du jatetxe dotore batean afaltzen ari dela, “terrore eta indarkeriaren bidez izan ezean”.
Ira 13 11
Xabier Artolak Argi-itzalen neurria liburua aurkeztuko du irailaren 13an (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Ira 12 11
Martin Etxeberriak Zakurraren poema eta beste hezurrak aurkeztuko du irailaren 12an (astelehena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Ira 11 11
Oier Guillanek eta Asier Sarasolak Hura ez da lekua errezitaldia egingo dute irailaren 11n (igandea) 18:00etan Azpeitiko Sanagustin aretoan. Musika: Ander Fernandez. Pintura: Idoia Beratarbide. Aktorea: Iñigo Ortega.