Urr 15 11

Arestiren Zuzenbide debekatua Bilbon

Gabriel Arestiren Zuzenbide debekatua lan poetikoa aztertuko du Karmelo Landak urriaren 15ean (larunbata) 10:00etan Bilboko La Bolsa aretoan, Literatura Eskolan.

Urr 14 11

Joan Tolosan

Patxi Zubizarretak Joan nobelan oinarritutako irakurraldia egingo du urriaren 14an (ostirala) 20:30ean Tolosako Topic-en. Musika: Joserra Senperena.

Urr 14 11

Paradisuaz errezitaldia Iruñean

Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak Paradisuaz errezitaldia eskainiko dute urriaren 14an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Planetariumen

Urr 12 11

Aitzol eta Jose Markiegi
hil zituzten duela 75 urte

Ondarretako kartzelan gatibu egondako Jean Pelletier frantsesak, torturatzen ari ziren gizon baten sufrimendua deskribatu zuen (6 meses en las prisiones de Franco). Koldo Izagirreren Sua nahi, Mr. Churchill? liburuko Martiria narrazioan ere honela irakurriko duzu: “eta orduan ikusi nian Aitzol, aurpegi osoa handitua, maspildua, eskuineko begia hutsik (…) Hidalgok saltarazi ziok begia, nire aurrean. (…) Giltza ingeles batekin jota lehertu zioan begia”. Biharamunean fusilatu zuten Aitzol, Hernaniko hilerrira eramanda, 1936ko urriaren 17an, duela 75 urte. Astebete geroago, urriaren 24 eta 25 arteko gauean, Lizardiren Itz-lauz liburuari hitzaurrea idatzi zion Jose Markiegi eraman zuten Ondarretatik Oiartzungo kanposantura; Telesforo Monzonek La delación olerkian ekarri zuen gogora Markiegiren hilketa.

Urr 11 11

Fikzioaren izterrak Seguran

Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz jardungo dute urriaren 11n (asteartea) 19:00etan Segurako irakurle taldean.

Urr 10 11

Rock’n’roll Igorren

Aingeru Epaltzaren Rock’n’roll nobelaz solas egingo dute urriaren 10ean (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.

Urr 10 11

Duela 200 urte jaio zen Xaho

Gaur berrehun urte dira Agosti Xaho jaio zela, Atharratzen 1811ko urriaren 10ean. Revue des voyants (1838), Ariel (1844) eta Uskal Herriko Gaseta (1848) agerkariak sortu zituen. Frantsesez idatzi zuen batik bat, liburuok adibidez: Paroles d’un voyant (1834), Voyage en Navarre pendant l’insurrection des basques (1836), Histoire primitive des Euskariens-Basques (1847) edo Biarritz entre les Pyrénées et l’Océan (1855). Xahoren euskarazko artikuluen bilduma Azti-begia eta Xahok apailatu baina sekula argitaratu ez zen Kantutegia, biak Patri Urkizuk plazaratu zituen 1992an eta 2006an.

Urr 07 11

Haragizkoa Lizarran

Haragizko amoreak poema liburuan oinarrituta, Omar Nabarrok eta Rafa Ruedak Haragizkoa errezitaldia egingo dute urriaren 7an (ostirala) 21:00etan Lizarrako Pinupe gaztetxean.

Urr 07 11

Atzorako geratu dena, Ana Urkiza

Ana Urkizak Atzorako geratu dena liburua aurkeztuko du urriaren7an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Urr 06 11

Harkaitz Canoren hitzaldia Gasteizen

Harkaitz Canok “Literatura DJen garaian” hitzaldia eskainiko du urriaren 6an (osteguna) 20.00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Urr 06 11

Zamaontzia Donostian

Zamaontzia nobelaz mintzatuko da Iñigo Aranbarri urriaren 6an (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Urr 06 11

Scanner, Leire Bilbao

Leire Bilbaok Scanner poema liburu berria aurkeztuko du urriaren 6an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.

Urr 05 11

Agirre zaharraren kartzelaldi berriak Durangon

Koldo Izagirreren Agirre zaharraren kartzelaldi berriak nobelaz mintzatuko dira urriaren 5ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Urr 05 11

Zwei Frauen, Joxean Agirre

Joxean Agirrek Zwei Frauen nobela aurkeztuko du urriaren 5ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Urr 05 11

Scanner, Leire Bilbaoren
bigarren poema liburua

Ezkatak liburuarekin agertu zen plazara lehen aldiz Leire Bilbao duela bost urte, eta ondoren bilduma hartako poema batzuk kantu bihurtu zituzten Jabier Muguruzak, Jon Minerrek eta Maddi Oihenartek beren diskoetan. Scanner du izenburua poema liburu argitaratu berriak, estreinakoaren aldean ausartagoa gaietan eta formetan. Urriaren 6an Donostian jendaurrean aurkeztu aurretik, liburua osorik eskaintzen dizugu sarean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak