Literatur Emailuak
Susa literatura argitaletxea

 


Telesforo Monzonen
zortzi poema inedito

 

Pariseko Avenue Marceau 11. zenbakian izan zuen erredakzioa Euzko Deya agerkariak 1937-1940 urteetan, eta hantxe baita ere Eusko Jaurlaritzak egoitza eta, beraz, bulegoa Telesforo Monzonek. Arteako Abertzaletasunaren Agiritegiko Iñaki Goioganak Koldo Izagirreri karpeta bat zabaldu dio: Euzko Deya-ko korrespondentzia. Gutunen artean mekanografiaturiko bederatzi poema azaldu dira, ez datarik ez sinadurarik, baina estiloak eta gaiek adierazten dute Telesforo Monzonenak zirela. Zortzi ineditoak dira. Ziur aski hauek izango dira idatzi zituen lehendabiziko poemak.

 


 

La delación

 

Il baño lentxuago

Pikete'ko bat'i

Euskeldun dala igarrita

Mintza zayo Markiegi:

 

«Zapi au il ondoren

Nere odolez busti

Ta Aramayonara juan da

Eskeñiok apaizari»

 

Abiatu

Ura etxian arki

Negarrez agurtu ta eskeintza erakutsi

Zuri-zuri soñak dar-dar

«Ez naiz ni, dio, ez naiz ni»

 

Uka naian

Egia azaldu argi

Gure gazte itxutu, zapia ari jaurti

Ta apaiz odolak gorritu

Apaizan arpegi txuri

 

OHARRA: Markiegi, Jose Markiegi apaiza da,
1936an faxistek Oiartzunen fusilatua epaiketarik gabe.
Markiegik egin zuen 1934an Lizardiren
Itz-Lauz prosa antologia postumoan
sinatu gabe azaldu zen hitzaurrea.

 


 

Ingratitud

 

Loyola jauregian

Euskal gudariak

Amaika andiki etxe aurrian

Urrutitik etorriak

 

Eskian omen datos

Ta es Aita Iñasiori

Belaunikaturik dagos

Otoitz abertzaliari

 

Batek naiko

Bere etxe saintzeko

Aingeru aietako pare bat gudari

Geienak dar-dar ta artian

Ango itzalpian lo toki

 

Sori aldatu

Egin onak astu

Ta atzoko aingeruak gaur zintzilizkatu

¿Ta aien gorputzen aurrian

Es al zerate ikaratu?

 


 

Bestamerolli

 

Giputz konde jaun batek

Aita jabonero

Ta aundiki jayo es baidek

Andiki antza artzen zaill gero

 

Kondia'n jauregia

Koroiez dek orni

Bai zarrerako atian

Baita oi azpiko pix ontzi

 

Ta giputzak

Bai giñan garbitzen

Kondia aberastu jaboietak saltzen

«Galdera bat konde jauna

utziko ez al dit egiten»?

 

«Jaboi orrek

Bai al du alegija

Odol mantxak kentzen indar beresija?

Beorren eskuk, konde jauna

Ba dute jaboi premija.

 

 


 

Gernika'ko bat

 

Jaunak neure erria

Erri izana da

Gernika sutan utzija

Naiz, ta aren pian zendija

 

Baserritarrak doyas

Beyekin perira

Nexka ta amonak astoaz

Lurran emanak saltzera

 

Ez dira iñoiz

Etxera itzuliko

Zugaitz albon dagoz gaur lotan betiko

Or euskeldunen gorputzak

Hitler'en probetarako

 

Billa nabil

Bear bai dot jakin

Arrotzari deika geurian nor dabil

Gurasoz ta jaioterriz

Umesurtz nabela'ko egin

 


 

Gorriekin

 

Komunistak gerala

Argi erakusteko

Gure erriko sakristaua

Ara emen gure arteko

 

Gorri utzak gerala

Argi erakusteko

Gure erriko sakristaua

Ara emen gure arteko

 

Abestutzen

Ba espada edo

Requien et Kirie dakiski ondo

Egunes Elizan bixi

Goiz ta illuntzian kampai jo

 

Txuri'k errin

Agertu orduko

Sakristiko leyotik anka ein bearko

Apaiza otoitzen gerata

Burgosko kartzelan dago

 


 

Etzayak parkatu

 

Erriak ausi dira,

Baserriak ustu

Negarres euskel gurdija

Bilbo kaletan agertu

 

Morua atzetik dute

Egaski'k ortzian

Agure, andra, ganau ta ume

Mendi barrena igesian

 

Eta artian

Artxanda mendijan

Gudariak sutan atzera es naian

Euskal lur gutxi bai dute

Ta ura galtzeko sorian

 

Zer zaitugu

Gudari ala aingeru

Sutan il bearrak gorrotorik es du

Larrinaga atia iriki

Ta iltzalle bera askatu

 

 


 

Gosia

 

Langostak gaitza luke

Isanda arrain gorri

Ogi yaten kexka nuke

Esbaita nai ala txuri

 

Mantendu bearrian

Antziña'ko oroitzes

«Luzeru ta imperiu pian»

Anai illak goserik ez.

 

Lana ugari

Trintxerak iriki

Kartzelak altza ta zigor pian jarri

Lurrai koxk gose ba aiz ta

Malko edan ba aiz egarri

 

Kompexatu

Ta apaizak galdetu

Barau ta bigili ote nitun zaindu

«Bai jauna urte gusian,

Ta auxe bai Franco'n meritu»

 


 

Sergatik?

 

Maroto ta Espartero

Besarkatu ziran

Estalin ta Hitler gero

Or nun gaur lagunak diran

 

Gu moruak iltzera

Zertarako eraman

Gero moruak etxera

Ekarri bear baziran

 

Jainko'n alde

Jaiki bazerate

Apaizak zergaitik erail dituzute

Arin zanak Elizari

Egiten al zion kalte?

 

«España una»

Zati bi'n urratu

«España grande y libre» arrotzari zaldu

Zuek gerra irabazi ta

Guk aurki Euzkadi azkatu

 


 

Anai bi

(«Diñamiteru bi» poema argitaratuaren
lehen bertsioa)

 

Bidani plaza erdian

Inguruko nausi

Etxe argi zabal batian

Zituk anai santu zar bi

 

Goizian Jauna artuta

Bexperak kantari

Lengo eraz jasten oituta

Sombrerodun pralle iruri

 

Parrokitan

Eskolak iriki

Kombentu aldareak urre gorriz orni

Apaizak aien aurrian

Irri-par goxo ugari

 

Fede dunak

Bidani'n agiri

Ta gure anai santu giltzapian jarri

Or nun Franco'k errenditu

Dinamiteru gorri bi