Abe 16 11

Pantaleon eta bisitariak, Vargas Llosa

Santi Leonek Vargas Llosaren Pantaleon eta bisitariak nobela aurkeztuko du abenduaren 16an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Abe 15 11

Zamaontzia Larrabetzun

Iñigo Aranbarriren Zamaontzia nobelaz ariko dira abenduaren 15ean (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Abe 15 11

Herio heroi Markinan

Oier Guillanen Herio heroi antzezlanaren irakurketa egingo du abenduaren 15ean (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Abe 15 11

Katu jendea Arizkunen

Eider Rodriguezen Katu jendea ipuin liburuaz solastatuko dira abenduaren 15ean (osteguna) 19:00etan Arizkungo Herriko Etxeko elkartean.

Abe 15 11

Bere aitaren alaba Getarian

Anne Beresten Bere aitaren alaba liburuaz solas egingo dute abenduaren 15ean (osteguna) 18:30etan Getariako Alondegian. Gidatzailea: Uxue Alberdi.

Abe 15 11

127 klasiko gehiago
liburu elektronikoetan

Pierre Urte, J. Bautista Agirre, Etxahun, J. Ignazio Iztueta, J.M. Hiribarren, J.P. Arbelbide, Kirikiño, Larreko, Emeterio Arrese, Orixe, A.M. Labaien, Nemesio Etxaniz, Telesforo Monzon, Lotsati, Piarres Larzabal, Mariano Izeta, Salbatore Mitxelena, Martin Ugalde, Jon Mirande, Mikel Zarate, Manex Erdozaintzi-Etxart… euskal literaturako 127 klasiko gehiago ekarri ditugu Armiarmako Liburu Elektronikoa gunera: 39 poesiazko, 32 antzezlan, 19 narratibazko, 19 kronika eta saiakera, 18 erlijiozko. Gisa honetan, joan den urtarrilean abiatu genuen egitasmoan orain 377 liburu elektroniko dauzkazu guztira, epub eta pdf formatuetan doan emanak.

Abe 14 11

Camembert helburu Bartzelonan

Jon Alonsoren Camembert helburu liburuaz ariko dira abenduaren 14an (asteazkena) 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxean. Gidatzailea: Aritz Galarraga.

Abe 14 11

Greta Durangon

Jasone Osororen Gretanobelaz jardungo dute abenduaren 14an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Abe 13 11

Fikzioaren izterrak Donostian

Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz ariko dira abenduaren 13an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Abe 12 11

Bulkada Igorren

Jon Benitoren Bulkada poema liburuaz ariko dira abenduaren 12an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.

Abe 09 11

Oskillaso jaio zela 100 urte

Jose Basterretxea “Oskillaso” 1911ko abenduaren 9an jaio zen Madrilen. Matematika eta Fisika ikasketak egin zituen, Parisera alde egin zuen gerra sasoian, eta 1955ean Iruñera etorri zen bizitzera, 1996an hil zen arte. Hiru nobela ezagutzen dizkiogu liburutan argitaratuak: Kurloiak, Gabeko atorra eta Euskaldunak Madrilen, baina bada beste bat 1964an idatzi eta 1967an Egan aldizkarian plazaratua: Akats bako gizonaren heriotza, detektibe generokoa, etengabe umore zipriztinez gozotua, gaurko grafiara egokiturik eskaintzen dizuguna. Horrez gain, Eganen argitaratutako narrazio laburrak ere irakur ditzakezu.

Abe 02 11

Sarrionandiaren testuen irakurraldia Deustuan

Joseba Sarrionandiaren testuen irakurraldia antolatu du Berbaizu elkarteak abenduaren 2an (ostirala) 20:00etan Deustuko Müllerrenean.

Abe 02 11

Autopsiarako frogak Ean

Autopsiarako frogak saiakeran oinarrituta, Koldo Izagirrek Artseniko aztarnak gure hizkuntzan hitzaldia egingo du abenduaren 2an (ostirala) 19:30ean Eako udaletxean.

Abe 02 11

Narrazio guztiak, Joseba Sarrionandia

Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak (1979-1990) ipuin liburua aurkeztuko du Elkar argitaletxeak abenduaren 2an (ostirala) 11:30ean Donostiako Elkar dendan.

Abe 02 11

Bakarmortuko kronikak, Mikel Antza

Mikel Antzaren Bakarmortuko kronikak liburua aurkeztuko dute abenduaren 2an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Ataramiñe.

Agenda

Efemerideak

Kritikak