Mar 01 12

Zwei Frauen Bilbon

Joxean Agirreren Zwei Frauen nobelaz berba egingo dute martxoaren 1ean (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrietan.

Mar 01 12

Beste norbaiten zapatak, Garazi Kamio

Garazi Kamiok Beste norbaiten zapatak ipuin liburua aurkeztuko du martxoaren 1ean (osteguna) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Mar 01 12

Lau milioiren ebasleak

Krimenen ikerketa kontakizunak gure literaturan Jose Antonio Loidiren Hamabost egun Urgainen eleberriko Martin Garaidi detektibearekin abiatu ziren (1955, Itxaropena). Bigarren polizia-nobela Mariano Izetari zor diogu: Dirua galgarri (1962an, Auspoa), orain dela 50 urte plazaratua. Leblanc enpresako burdinkutxan lau milioi gordeta daude, biharamunean langileei soldatak ordaintzeko. Diruok ebasteko asmoa dute Beltzak, Piztik eta Mainkerrak: “uste dut hamaikak aldera izanen dela ordurik hoberena. (…) Aise sartuko gara leiho ttipi batetik eta behar den bezala eginen dugu gure lana”. Lapurreta ikertzera Claudet komisarioa etorriko da, baina lapurretaz gainera hilketaz ere arduratu beharko du. Klasikoen Gordailuan jasoa duzun nobela hau ebook moldean ere irakur dezakezu, eta faksimilea Euskaltzaindiak emana du sarean. Genero honetako hirugarren eta laugarren nobelak 1964an idatzi eta 1967an argitaratu ziren: Txomin Peillenen Gauez ibiltzen dena eta Oskillasoren Akatsbako gizonaren heriotza.

Ots 29 12

Zwei Frauen Zarautzen

Joxean Agirreren Zwei Frauen nobelaz ariko dira otsailaren 29an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian. Gidaria: Ane Mayoz.

Ots 29 12

Szymborskaren poema gehiago

Sei poema erantsi ditugu Szymborskaren euskarazko gunera. Harkaitz Canok itzuli zituen bi, Hitlerren lehen argazkia eta Prospektua, eta 2001ean Egan aldizkarian argitaratu. 2012ko otsailean, berriz, Hitzen uberan webgunean plazaratu du bi poemaren itzulpena Asier Sarasolak: Errealitateak agintzen du eta Katua etxe hutsean. Bi dira, halaber, Koldo Izagirrek euskaratuak: 1999an Himalaiara egin ez nuen espedizio bateko oharrak eta 2008an Torturak. Azken honekin bideoa egin zuen Torturaren Aurkako Taldeak. Hona hemen denak.

Ots 27 12

Zwei Frauen Donostian

Joxean Agirreren Zwei Frauen nobelari buruz jardungo dute otsailaren 27an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.

Ots 24 12

Argiaren erreinua Iruñean

Joseba Lozanoren Argiaren erreinua nobelaz solasean ariko dira otsailaren 24an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Biltokin.

Ots 23 12

Hau gizon bat bada Gasteizen

Primo Leviren Hau gizon bat bada nobela aztertuko dute otsailaren 23an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gidatzailea: Iban Zaldua.

Ots 23 12

Hau gizon bat bada Lizarran

Primo Leviren Hau gizon bat bada liburuaren inguruan solastatuko dira otsailaren 23an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Ots 23 12

Twist Donostian

Twist nobelaz ariko da Harkaitz Cano otsailaren 23an (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.

Ots 23 12

Autokarabana Getarian

Fermin Etxegoienen Autokarabana nobelaz mintzatuko dira otsailaren 23an (osteguna) 18:30ean Getariako Alondegian. Gidatzailea: Uxue Alberdi.

Ots 22 12

Erdi Aroaren heriotza

Parisko Andre Maria 1482 izenburuarekin argitaratu zen Victor Hugoren nobela 1931ko martxoaren 16an, aurrena hiru kapitulu kenduta eta urtebete geroago osorik. Orain sarean eskaintzen dizuguna bertsio definitiboa da, Iñaki Azkunek euskaratua (Erein, 1997). Esmeralda eta Quasimodo protagonisten eleberrian oinarrituta operak, antzezlanak, balletak egin izan dira, baita ere film ugari zuzendari hauek errodatuak: Guy Blache eta Jasset (1905), Albert Capellani (1911), Gordon Edwards (1917), Edwin Collins (1922), Wallace Worsley (1923), Jean Epstein (1931), William Dieterle (1939), Jean Delannoy (1959), Michael Tuchner (1982), Wise eta Trousdale (1996, marrazki bizietan), Peter Medak (1997).

Ots 18 12

Idurre Alonsoren hitzaldia Gasteizen

Idurre Alonsok “Literatura eskolan” hitzaldia egingo du otsailaren 18an (larunbata) 10:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Ots 17 12

Egarri egunak portualdean Ean

Koldo Izagirreren Egarri egunak portualdean nobelaz ariko dira otsailaren 17an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.

Ots 16 12

Gezurra odoletan Larrabetzun

Asel Luzarragaren Gezurra odoletan nobelaz jardungo dute otsailaren 16an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak