Mar 23 12

Ni, Vera, Itxaso Martin

Itxaso Martinek Ni, Vera nobela aurkeztuko du martxoaren 23an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Mar 22 12

Egarri egunak portualdean Larrabetzun

Koldo Izagirrek Egarri egunak portualdean nobelaz jardungo du martxoaren 22an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Mar 22 12

Garbiketa Ean

Sofi Oksanenen Garbiketa nobelaz berbetan ariko dira martxoaren 22an (osteguna) 19:30ean Eako HEA kultur elkartean.

Mar 22 12

Eroriaren logika Bilbon

Juanra Madariagak Eroriaren logika errezitaldia egingo du martxoaren 22an (osteguna) 19:00etan Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian.

Mar 22 12

Ileak uretan, Josu Penades

Josu Penadesek Ileak uretan nobela aurkeztuko du martxoaren 22an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Mar 22 12

Lois Pereiro: 21 poema

Punk taldeek kantatu zituzten Lois Pereiro idazle galiziarraren poemak. Castelao zalea eta anarkista, azken hamarkadetako galiziar poesiaren ahots bereziena izan zen. Manuel Rivasekin batera Loia aldizkaria sortu zuen Madrilen 1976an, Pereiroren Aquela noite poemarekin abiatua. Galizian De amor e desamor taldeko kide zela, La Naval, Trilateral eta Luzes de Galiza aldizkarietan idatzi zuen. Poemas 1981/1991 bilduma plazaratu zuen 1992an eta Poesía última de amor e enfermidade 1995ean. Bi horietatik 21 poema euskaraturik ekarri dizkigu Iñigo Aranbarrik. Naufragos do paradiso nobela amaitu gabe hil zen Lois Pereiro 1996an.

Mar 20 12

Gaueko gezurrak Arrasaten

Gesualdo Bufalinoren Gaueko gezurrak nobelaz berba egingo dute martxoaren 20an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten. Koordinatzailea: Mikel Ayerbe.

Mar 20 12

Zulo bat uretan Iruñean

Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobelaz ariko dira martxoaren 20an (asteartea) 18:00etan Iruñeko Civican-en.

Mar 16 12

Twist Iruñean

Harkaitz Canoren Twist nobelaz solas egingo dute martxoaren 16an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Mar 15 12

Jaiotze markak Bermeon

Nancy Hustonen Jaiotze markak liburua izango dute hizpide martxoaren 15ean (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegia.

Mar 15 12

Scanner Bilbon

Leire Bilbaoren Scanner poema liburuaz ariko dira martxoaren 15ean (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrietan.

Mar 14 12

Iratxe Retolazaren hitzaldia Donostian

Emakumeak euskal literaturan hitzaldia egingo du Iratxe Retolazak martxoaren 14an (asteazkena) 19:30ean Donostiako San Telmon museoan.

Mar 14 12

Twist Bedian

Harkaitz Canoren Twist nobela aztertuko dute martxoaren 14an (asteazkena) 19:00etan Bediako irakurle txokoan.

Mar 14 12

Ugerra eta kedarra Iurretan

Sonia Gonzalezen Ugerra eta kedarra nobelaz solas egingo dute martxoaren 14an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Mar 14 12

Edo zu edo ni Errenterian

Ixiar Rozasen Edo zu edo ni liburua aztertuko dute martxoaren 14an (asteazkena) 19:00etan Errenteriako Xenpelar Etxean. Gidatzailea: Ane Mayoz.

Agenda

Efemerideak

Kritikak