Eka 19 12

Baita hondakinak ere Arrasaten

Iñigo Astizen Baita hondakinak ere poema liburuaz jardungo dute ekainaren 19an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kultur Aten.

Eka 15 12

Orbanak Ean

Pello Lizarralderen Orbanak nobelaz berba egingo dute ekainaren 15ean (ostirala) 19:30ean Eako HEA elkartean.

Eka 15 12

Ni, Vera Iruñean

Itxaso Martinen Ni, Vera nobela izango dute mintzagai ekainaren 15ean (ostirala) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Eka 14 12

Ogi hutsa Lizarran

Mohamed Xukriren Ogi hutsa nobela aztertuko dute ekainaren 14an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Eka 14 12

Greta Markinan

Jasone Osororen Greta nobelaz berba egingo dute ekainaren 14an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Eka 14 12

Claudio Magrisen Mugak

Euskal herritarrak ongi ezagutzen ditu fronterak. Claudio Magris idazle italiarrak bere gogoetak eskaini zizkigun Mugak izeneko lanean (Koldo Bigurik 1995ean euskaratua). “Hamazortzi urte bete arte bizi izan naiz Triesten; umetxoa nintzenean, hura ez zen muga-hiria soilik, muga bera zela zirudien (…) Triesteko muga, gainera, Ekialdearekiko muga da eta, batez ere, zen; Carso aldean lagunekin jolas egitera joatean nire aurrean ikusten nuen hura zer eta Burdinazko Hesia zen (…) Hartaz harantzago Stalinen inperioko mundu neurrigabe, ezezagun eta mehatxagarria hasten zen”. Magrisentzat, muga anbiguoa da: batzuetan hurkoarekin elkartzeko zubia da, bestetan apartean egonarazteko hesia.

Eka 14 12

Zergatik panpox? Bilbon

Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox? nobelaren irakurketa jarraitua egingo dute ekainaren 14an (osteguna) 8:00etatik 20:00etara Bilboko Arriaga antzokian, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta.

Eka 13 12

Herio heroi Iurretan

Oier Guillanen Herio heroi antzerki irakurraldia egingo dute ekainaren 13an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Eka 13 12

Saski bete intxaur, Patziku Perurena

Patziku Perurenak Saski bete intxaur liburua aurkeztuko du ekainaren 13an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Alberdania.

Eka 12 12

Leturiaren egunkari ezkutua Lazkaon

Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua nobelaren irakurraldia egingo dute ekainaren 12an (asteartea) goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara Lazkaoko Gerriko Txokoan.

Eka 11 12

Brodecken txostena Donostian

Philippe Claudelen Brodecken txostena nobela aztertuko dute ekainaren 11n (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.

Eka 11 12

Armiarmategian Igorren

Pablo Barriok Armiarmategian antzerki irakurraldia egingo du ekainaren 11n (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.

Eka 08 12

Udazkeneko lorea, Xabier Etxeberria

Xabier Etxeberriak Udazkeneko lorea nobela aurkeztuko du ekainaren 8an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Eka 07 12

Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak Basaurin

Koldo Izagirreren Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak narrazio liburua aztertuko dute ekainaren 7an (osteguna) 19:30ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Eka 07 12

Hormatik hormaraino Miarritzen

Eric Dicharryk Hormatik hormaraino liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du ekainaren 7an (osteguna) 17:00etan Miarritzeko Mediatekan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak