Urr 18 12
Kameleoientzako musika
Truman Capoteren Kameleoientzako musika narrazio liburuaz jardungo dute urriaren 18an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Urr 18 12
Truman Capoteren Kameleoientzako musika narrazio liburuaz jardungo dute urriaren 18an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Urr 17 12
Harkaitz Canoren Twist nobelaz jardungo dute urriaren 17an (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte aretoan.

Urr 17 12
Sofi Oksanenen Garbiketa nobelaz mintzatuko dira urriaren 17an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Urr 17 12
Iban Zalduak Idazten ari dela idazten duen idazlea liburua aurkeztuko du urriaren 17an (asteazkena) 11:30ean Donostiako Elkar aretoan.
Urr 17 12
Iñigo Aranbarrik euskaraturik bidali dizkigu Ingeborg Bachmann poeta, narratzaile eta saiogile austriarraren zazpi poema. Klagenfurten jaio zen 1927an eta Erromako ospitale batean hil 1973ko urriaren 17an, bere etxean sutea izan eta hiru astera. Gruppe 47ko kide, hizkuntza garbitzea izan zuen obsesio, hizkera berri bat sortzeko. Matxismoak mendeetan zizelaturiko hitz eta moldeetatik libre, maitasun beti konplikatu eta mingarri bat definitu nahiak markatzen du Ingeborg Bachmannen bidea. Malina eleberrian oinarrituta Werner Schroeter-ek filma errodatu zuen 1991n, Elfriede Jelinek gidoilari zuela.
Urr 16 12
Mikel Peruarenaren Ez obeditu inori nobelaz ariko dira urriaren 16an (asteartea) 19:30ean Hernaniko udal liburutegian.
Urr 16 12
Irene Nemirovskiren Odolaren sua nobela aurkeztuko du Jose Antonio Sarasolak urriaren 16an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Urr 11 12
Harkaitz Canoren Twist nobelaz berba egingo dute urriaren 11n (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Urr 11 12
Pako Aristik Independentziaren paperak liburua aurkeztuko du urriaren 11n (ostegunean) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Urr 11 12
Xabier Amurizak Zazpi ebidentzia birjaiotzarako saiakera aurkeztuko du urriaren 11n (osteguna) 10:30ean Lasarte-Oriako Villa Mirentxun.
Urr 11 12
Juan Kruz Igerabidek Motoa nobela aurkeztuko du urriaren 11n (osteguna) 10:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Alberdania.
Urr 10 12
Wolfgang Borchert aktore eta idazle alemaniarraren ipuin bat itzuli du Mikel Elorzak, 1947an Astearte honetan izeneko kontakizun bilduman agertu zen haietako bat: Gauez lo egiten dute arratoiek, Bigarren Mundu Gerra garaiko istorioa, bonbardatutako etxe suntsitu baten aurrean gertatzen dena. Gerran soldadu bidali zuten Borchert; han zauritu eta gibela guztiz kaltetzeraino gaixotu zen, eta kartzelatua ere izan zen, agidanez Goebbels ministroaren parodia egin zuelako kabaret batean. Gerra amaitutakoan, gutxi biziko zela jakinarazi zion medikuak baina bi urtean obra hauek plazaratzea lortu zuen: bi ipuin liburu, poema bilduma bat eta Atetik kanpora drama. 26 urte zituela hil zen 1947ko azaroan.
Urr 09 12
Joxean Agirreren La lutte finale nobelaz solas egingo dute urriaren 9an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Foronda kultur etxean.
Urr 08 12
Sofi Oksanenen Garbiketa nobelaz mintzatuko dira urriaren 8an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.
Urr 05 12
Miel A. Elustondok Zozoen elean elkarrizketa liburua aurkeztuko du urriaren 5ean (ostirala) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan eta 19:30ean Gasteizko Zuloa liburu-dendan. Argitaletxea: Utriusque Vasconiae,