Ots
19
13
Gaurko egunez, 1988ko otsailaren 19an, ordu biak laurden gutxitan Rene Char hil zen Parisen. Urte hartako apirilean Maiatz aldizkarian Zazpi poema euskaratu zituen Itxaro Bordak. Eta sarrera lagungarria egin zion Aurelia Arkotxak: “Rene Charrengana lehen aldiz hurbiltzen denak sekulako inarrosaldia sentitzen du (…). Errana izan da idazle zaila dela, baina insistitzen baldin badugu, poetaren munduan sartzen baldin bagara, ohartuko gara hermetismoa gure buruan dagoela bakarrik, guk erabiltzen ditugun hitzen eta hitz multzoen higaduran. Rene Char irakurtzean, kolpez mundu sortu berri baten dentsitatean, bortizkerian, biziaren lehen daldaran, edertasunetik jalgitzen den pindarrean sartzen gara”.
Ots
18
13
Yoseba Peñaren Hodeien adorea nobela aztertuko dute otsailaren 18an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.
Ots
16
13
Amaia Alvarezek “Katalina Eleizegi eta Katalina Erauso: genero eta nazio identitateak euskal antzerki modernoan” hitzaldia egingo du Literatura Eskolan otsailaren 16an (larunbata) 10:00etan Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean.
Ots
15
13
Castillo Suarezen Urtebetetze festa errezitaldia izango da otsailaren 15ean (ostirala) 19:30ean Donostiako KMn.
Ots
15
13
Utriusque Vasconiae argitaletxeak Gatazken lorratzak / Euskal arazoen isla narratiban 1936tik gaurdaino liburua aurkeztuko du otsailaren 15ean (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Ots
14
13
Asier Serranoren Hoteleko kantu eta kontuak errezitaldia izango da otsailaren 12an (asteartea) 19:30ean Donostiako KMn eta otsailaren 14an (osteguna) 19:30ean Irungo Kabigorri Ateneoan.
Ots
14
13
Itxaso Martinen Ni, Vera nobelaz solas egingo dute otsailaren 14an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Ots
14
13
“Letrak eta futbola” mahai-inguruan parte hartuko dute Edorta Jimenezek, Andoni Egañak eta Lutxo Egiak otsailaren 14an (osteguna) 19.00etan Bilboko Foru Liburutegian.
Ots
14
13
Kirmen Uribe eta Juan Carlos Perez “Plagioa vs originaltasuna” gaiaz mintzatuko dira otsailaren 14an (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren aretoan.
Ots
14
13
Fantasia edo fikzio errealistikoa generoko kontagintzan ezaguna da Ursula K. Le Guin idazle amerikarra. Jasone Larrinagak Legez kanpokoa ipuina euskaratu zuen iazko urrian, Bilbo Hiria Irratian grabatu eta Xerezaderen Artxiboan entzuteko eskaintzearren. Orain irakurtzeko daukazu Euskarari Ekarriak gunean. Mutiko bat du protagonista, basoaz haratago erresuma berezi bat aurkitu duena.
Ots
12
13
Uxue Alberdiren Aulki-jokoa nobelaz solas egingo dute otsailaren 12an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Foronda kultur etxean.
Ots
12
13
Jon Alonsok “Italiaz ustez dakidana” hitzaldia eskainiko du otsailaren 12an (asteartea) 17:00etan Erromako Universita Popolare-n.
Ots
11
13
Mohamed Xukriren Ogi hutsa nobelaz ariko dira otsailaren 11n (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.
Ots
08
13
Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburuaz mintzatuko dira otsailaren 8an (ostirala) 20:00etan Iruñeko La Hormiga Atomican.
Ots
07
13
Arrate Egañaren Paradisua ipuin liburuaz mintzatuko dira otsailaren 7an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.