Mar 07 13
Ni, Vera Basaurin
Itxaso Martinen Ni, Vera nobela aztertuko dute martxoaren 7an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
Mar 07 13
Itxaso Martinen Ni, Vera nobela aztertuko dute martxoaren 7an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
Mar 07 13
Kirmen Uriberekin Mussche nobelari buruz jardungo dute martxoaren 7an (osteguna) 19:00etan Bilboko Alhondigako Mediatekan.

Mar 07 13
Arrate Egañaren Paradisua ipuin liburuaz mintzatuko dira martxoaren 7an (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Mar 07 13
Miren Agur Meabek Kristalezko begi bat nobela berria aurkeztuko du martxoaren 7an (osteguna) 11:00etan Donostiako Liburutegi Zaharreko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Mar 06 13
Sofí Oksanenen Garbiketa nobelari buruz berba egingo dute martxoaren 6an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.
Mar 06 13
Errealitatea eta fikzioa josiz eta urratuz, pintoreak autoerretratua margotzen duen gisan idatzi du Miren Agur Meabek nobela berria: Kristalezko begi bat. Martxoaren 7an Donostiako Udal Liburutegian aurkeztu aurretik osorik eskaintzen dizugu sarean. Amodiozko haustura batek eragindako minetik ihesi, bolada baterako Landetara joango da, adiskide batzuek utzitako etxera; eta han, idazten hartuko du sosegua, bizitzako galerei, bere izateari, desamodioari eta askatasunari, idazkuntzaren zentzuari buruzko gogoetak paperera ekarri ahala.
Mar 05 13
Hasier Etxeberriarekin Eulien bazka nobelaz jardungo dute martxoaren 5ean (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.
Mar 01 13
Iñigo Astizen Baita hondakinak ere eta Angel Erroren Gorputzeko humoreak poema liburuez mintzatuko dira martxoaren 1ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko La Hormiga Atomican.
Mar 01 13
Txomin Peillenek Jan Dabrowski nobela berria aurkeztuko du martxoaren 1ean (ostirala) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Utriusque Vasconiae.
Ots 28 13
Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburua aztertuko dute otsailaren 28an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Ots 28 13
Pello Lizarralderen Orbanak nobelaz solas egingo dute otsailaren 28an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.
Ots 28 13
Harkaitz Canok “Literatura Dj-en garaian” hitzaldia eskainiko du otsailaren 28an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Civivox Condestablen.
Ots 28 13
Uxue Apaolazaren Mea culpa nobelaz jardungo dute otsailaren 28an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.
Ots 28 13
Maiatz argitaletxeak duela hamabost urte, 1998ko apirilean plazaratutako ipuin bilduma da Botoiletan, sarrera batez eta hamaika kontakizunez osatua. Antton Lukuren liburu hau “mugaz haratako Euskal Herrian urte frankotan idatzi den hoberenetako bat, modernoenetariko bat” da, Aingeru Epaltzaren arabera. Nolakoa da agertzen duen gizartea? “Antzaldatze bizian abiaturik, molde zaharrak arruntik baztertu ez eta berriak guztiz onartu ez dituena”. Orain sarean osorik eskaintzen dizkizugun ipuin hauek, errekaren osinean, botiletan gorde izandakoak dira: ustekabean aurkitutako altxorra.
Ots 27 13
Goizalde Landabasoren Bränskit liburua aztertuko dute otsailaren 27an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
